2020/01/20

ZER IKUSI, HURA IKASI: CURRICULUMA ETA BALIABIDEAK AZTERTU ETA BERRIDATZI.



Ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementu multzoari esaten zaio Curriculum-edukia eta hau garatu ahala zehaztuz joaten dena, hezkuntza eredu pedagogikoaren esparrua. Beraz, hauetan izaera hezkidetzailea txertatzen ez bada, ikasleak aldatzen eta berreraikitzen ari den mundu moderno likido baterako hezi beharrean,  kultura solidoa transmititzen jarraituko du, hau da, sistema patriarkalaren mezuak zein jakintza naturalizatuak erreproduzitzen eta haren transmisio-kate izaten. Hona,hezkuntza likidoaren metaforaren azalpena Zigmunt Baumanen eskutik:



Ezezaguna nuen kontzeptu hau eta izugarri gustatu zait gaur egungo munduaren funtzionamendua deskribatzeko. Oso kontutan hartzeko ideia dela iruditzen zait, edozein dela esparrua ere. 

Helburua nortasun pertsonalaren garapena bada, diskriminazio eta hierarkizazioak lekurik eduki ez dezaten, derrigorrezkoa da genero estereotipoak bertan behera uztea; horretarako hezkidetzaren ikuspegitik iturburu ezberdinak aztertu beharko lirateke: soziologikoa, psikologikoa, pedagogikoa, epistemologikoa eta zientzia eta teknologiaren esparrua ere, eta hezkuntzarako baliabide, eduki, metodologia… materialaren diagnosia sustatu, ondoren dagozkien erabakiak hartuz:



Curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak eguneroko jardueran erabiltzeak hezitzailearen erabateko inplikazioa eskatuko luke, "ez litzatekelako norberaren militantziaren araberakoa izango", derrigorrezkoa baizik. Norberak kontzientzia hartu beharko luke estereotipoen eraginen inguruan eta hauek landu. Orohar, generoaren lanketa egin beharko litzateke, arlo horretan formakuntza ezinbesteko bilakatuz eta hortik abiatuta ez materialari bakarrik begiratu, komunitate osoaren arau, balio, portaera eta jarrerei ere erreparatu. Aipu honek garbi adierazten duen bezala:




Mundu moderno likidoaren metaforari berriro helduz, etengabeko ikasketa eta aldaketa prozesuan murgilduta egotea suposatuko luke, baina hori bai, honi genero ikuspegia erantsiz. 



Estrategia bezala, Bizikasi ekimena proposatuko nuke. Eskola-jazarpena ekidin eta desagerraraztea eta elkarbizitza positiboa garatzen lagunduko duten neurriak sustatzea helburu ditu eta material ezberdina eskaintzen du hezkuntza-komunitatea osatzen dutenei begira.

Bukatzeko, aurreko edizioetako post hauxe aukeratu dut, modu laburrean nahiko garbi adierazten duelako ideiaren funtsa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina