Aste honetako gaia kontuan hartuta gomendatzen dut aurreko urtean Ohianak egindako blogari begirada botatzea. Gauza asko eta interesgarri bildu zituen bere publikazioan.TRATU ONEN OINARRIAN, ELKAR-ARDURA ETA ZAINTZA.
Tratu onak arlo askotan bultzatu behar dira. Zainketa eta etxeko lanak dira horietako batzuk. Nabaria dirudi pertsonek, norberaren aukera bezala, etxeko lanen erantzukizunen ardura bere gain hartzea hautatzen dutela, baina praktikak erantzukizun hauek batez ere emakumeek hartzen dituztela erakusten digu. Hala ere, aintzat hartzen ez den lan bat da, ez bada afektuzko arloan, eta honek nahigabea eta estresa sortzen ditu normalean lan hori egiten duten pertsonengan.
Pandemia garaian zaintza erdigunean jarri dela entzun dugu behin baino gehiagotan; edo zaintzaren beharraz kontziente egin garela, ezkutuan zegoena agerian geratu dela. Feminismoak aspalditik zioena komunikabideetako titularretan inoiz baino gehiago agertu da garaiotan, ikerlarien ahotan ere bai, eta berdin soziologoen eta iritzi-emaileen esanetan ere: funtsezkoa da zaintza erdigunean jartzea, pandemia edo krisi honek agerian utzi du zaintzaren garrantzia. Baina horren jakitun izan arren, nola lortzen da eguneroko bizimoduan, familian, etxean, eskolan, lantokian, auzoan, herrian... zaintza erdigunean jartzea eta denok ongi tratatuak izatea?
Hemen uzten dizuet klasean lantzeko materialaren aurkezpena.