Dena botere kontua dela konturatu naiz. Boterea
batzuek izatekoa denon sinesmenak eta mundua ulertzeko sistema bat antolatu du
patriarkatuak. Hortik ateratzea hain da zaila askotan ez garela jabetu ere
egiten zer tranparen barruan bizi garen.
Ahalduntzearen garrantzia hor kokatzen dut.
Feminismoa egiten ari den lana ikaragarria dela iruditzen zait. Gizarte osoak
begien aurrean zeukan beloa kentzen ari da poliki-poliki eta erresistentzia
asko topatu arren bidean honek ez dauka atzera pausorik. Pausoak nahi baino
motelagoak izango dira baina pauso bakoitza garaipen bat da.
Aurreko ikasturteetako ikasleen ekarpenen
artean Ainararen hau ekarri nahi dut Haur Hezkuntzari lotutako gustatu zaizkidan proposamenak egiten
dituelako.
Gizarte demokratiko baten aldeko apustua egin
nahi badugu, berdintasunean oinarritutako heziketa baten alde egin beharra
daukagu eta hezkuntzan dihardugun guztiok gai guzti hauetan sentsibilizazio lan
handia egiteke daukagu.
Botere harreman hauek guztiak nola antolatzen
diren gurean ikusi, hauek apurtzeko bideak bilatu, ikasleei korapilo berdinetan
ez erortzeko tresnak eskaini behar dizkiegu.
Hezkuntza komunitate osoak lan sistematikoa
egin beharra daukagu, egunerokotasunean egiten ditugun jarduera guztiak zeharka
ditzan feminismoaren begiradak, berdintasunaren begiradak .
Hausnarketarako Marian Morenoren bideo hau egokia
izan daiteke:
Bukatzeko gai serio hau humorez lantzeko
proposamena:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina