2021/03/25

TRATU ONAK


TRATU ONAK BETI!


Haur Hezkuntzaren lehen xedea da haurraren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan. 

Erantzukidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpensa funtsezko jardun-oinarriak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.

Familiaren, eskolaren, administrazio publikoen, komunikabideen, elkarte eta erakunde soziokulturalen eta gainerako eragileen egitekoa da, bakoitzari dagoekion mailan eta, beti, elkarlanean, iksaleei oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia giltzarriak eskuratzen eta menderatzen laguntzea.

Aurreko edizioetako ikastarokide honen lana partekatu nahi dizuet:

 https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/%23nere

Nerek hurrengo hau dio: 

Hezitzaile bezala, eskola komunitateak izan ditzakeen erronken artean, hauek azpimarratuko nituzke: 

  • harreman osasuntsuak eta harremanak zaintzeko kontepentziak garatzea. 
  • Tratu onak ahalbidetzeko adibide praktikoak bultzatzea. 
  • Egunero ematen diren tratu txarrak identifikatzea, hausnartzea, kritika egitea eta tratu onengatik ordezkatzea. 
  • Zaintza erdigunean kokatzearen garrantziaz jabetzea. 
  • Indibidualtasunari kritika egitea eta kolektibo osasuntsuaren garrantziaz jabetzea. 
  • Maitasun osasuntsuan oinarritutako ereduak aurkeztea eta lantzea. 
Nerek oso ondo biltzen du tratu onak izateko, elkarbizitza positibo bat izateko eta tratu onak izateko gure erronkak.
Niri izugarri gustatzen zaizkit Pixarrek baloreak biltzeko dituen film laburrak. 



Azken hau urtero jartzen diet nire ikasle taldeari, izugarri gustatzen zaidalako.
Eta urtero ere erabiltzen ditudan abestiak hurrengo hauek dira:



Zergatik? Zein dira nire ustez hau guztia hezkuntzan/jendeartean lantzeko erronkak?

Haur Hezkuntan beti da garrantzitsua giro beroa, abegitsua eta segurua sortzea, haurrek baldintzarik gabeko segurtasuna eta maitasuna senti dezaten, eta, aldi berean, giro egituratua eta malgua.
Ikasturte hasaiera honetan, gainera, hezkuntza-komunitate osoak bizi izan zuen krisiaren ondoren sortutako beharrei aurre egiteko, inoiz baino indar gehiago eman behar diogu gai honi, segurtasun afektiboa.
Haurrek konfiantza eskuratuko dute beraien buruan, bai ingurunea deskubritzeak eta ezagutzeak dakarzkien erronkei aurre egiteko, bai ingurune horretan barneratzeko bitartekoak eta estrategiak eskuratzeko.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina