2021/03/22

MILAKA ARRAZOI

Konturatu naiz indarkeria matxista gure egunerokotasunean pil-pilean dagoen kontzeptua da, gure inguru hurbil eta ez hain hurbilean dagoen terminoa. indarkeria matxista deitzen diogu arrak bere figuratik eta bere begiradatik erabiltzen duen indarkeria oro da, bere figura hegemonikoa bilakatuz. Beraz, biologikoki arra ez dena menderatzeko ohitura izan du betidanik. Egun nahiz eta borroka feministak sozialki gorakada izugarria izan arren, instituzionalki edota legalki, bere funtsean ez ditugu aurrera pauso hain handiak eman, sistema heteropatriarkalak inposaturiko arauak deseraikitzea oso zaila baita. Gainera, komunikabideetan helarazten dituzten mezu eta irudiak genero estereotipoak bortizki trasmititzen dituzte. Hori dela eta, bide luzea daukagu aurretik.



Ikasleekin lantzeko indarkeria matxistaren kontrako hurrengo leloa sortu dut “neure gorputza, neure erabakiak”. Izan ere, norbanako bakoitza bere gorputzaren jabe da, norbanako bakoitza bere erabakiak hartzeko ahalmena dauka. Beraz, norbait gure gorputzaren atal bat uki nahi badu eta guk ezetza emateko gaitasuna daukagu eta alderantziz, norbaiten gorputa ukitu nahi badugu, bestearen baimena eduki beharko dugu. Beste hitzekin esanda, besteak errespetatu behar ditugu.

Pasaden usteko ikastarokide baten hurrengo POSTa gomendatzen dizuet. Izan ere, emakumeok pairatzen dugun beldurraren inguruan dihardu. Beldurra generoa duela azpimarratuz. Izaro Andresen hitz batzuk mahaigaineratu ditu, “​Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.
  
Jendartean zein eremu hezitzailean lantzeko JUSTIFIKAZIOA da sistema patriarkalak eragin digun minagatik, gutxiagotasunagatik, erail dituen emakumeengatik, gure gorputzen jabe zirela usteagatik, gure bizitzak kontrolatzeagatik etab. Indarkeria matxitaren kontrako lanketa egiteko MILAKA ARRAZOI DITUGU!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina