Aste honetako posta Neli Zaitegiren
hitzekin hasi nahi nuke. ELKARREKIN IKASTEN DUGU. Gako batzuk balioetan heztea, hezkidetza eta ikasleen parte-hartzea dira. Nola
ikasten du haur batek elkarrekin bizitzen? Elkarrekin bizitzen. Eskolak
pertsonen arteko eta barruko adimena garatu behar du. “Nosotros debemos ayudar a que los jóvenes sigan subiendo escalones en
la humanización para conseguir una sociedad mejor”, amaitzen du.
iturria: AprendemosJuntos (BBVA)
Hezkuntzan helduaren BEGIRADA POSITIBOA ezinbestekoa da norberaren buruarengan sinets dezan eta beste lorpen
batzuk eskura ditzan. Beraz, horregatik nik garrantzi berezia diot hezkuntzaren kalitateari.
Bestalde, transmititzen denaren garrantziaz ez
ezik, transmititzen denaz ere jabetu behar dugu, zeren, dakigunez, belaunaldiz
belaunaldi dena oso barneratuta baitago. Kontuz ere curriculum ezkutuarekin eta horrek hezkuntzan dituen
ondorioekin. Zentzu horretan, "genero-esperientzia
pertsonaletik abiatuta eratzen den curriculum ezkutua-kulturala" aipa
genezake.
Nire ustez hau
guztia hezkuntzan lantzeko erronkak gizarte patriarkalaren sustrai sendoetan daude.
Gizarte-rolak eta -ereduak oso errotuta daude, indarra, boterea eta
lehiakortasuna dituen maskulinotasunaren eredu tradizionala gizartean nagusi
da. Guztion inplikazioa ezinbestekoa da gaur egun oraindik dauden ereduak eta
estereotipoak aldatzeko eta indarkeria sexista baztertzeko. Berdintasunean
bizitzeak aberastu egiten gaitu.
Genero-berdintasunari dagokionez, tratu onek efektu eraldatzailea izan
beharko lukete, edozein diskriminazio-mota desagerrarazteko eta haur
bakoitzaren garapen integrala lortzeko, indarkeriarik gabeko ingurune batean
bere eskubideez erabat gozatuz.
Tratu
txarrei aurre egiteko modu bakarra tratu onak dira.
Bizikidetza, errespetua, lankidetza, ausardia, elkarbizitza, zaintza, parekidetasuna, autoestimua, barne eta gizarte-kohesio partekatzearen konpromezua faboratuz. Eta guztiok arreta tratu ona emateari jarriko bagenio?
iturria: bertso ikasgela
Harremanetan elkarri tratu ona ematearen garrantziaz.
Film txiki honek oso ikuspegi
berritzailea du, desberdinarekiko errespetuari buruz hitz egiten du. Oso
baliagarria da ikasgelan aniztasuna lantzeko eta diskriminazioari,
bazterkeriari eta estereotipoei buruz hausnarketa sakon bat egiteko.
iturria: Clips Hay
Post hau gomendatzen dizuet
aste honetan. Oso egokia iruditu zait azaroaren 25erako, emakumeen
indarkeriaren aurkako eguna, eskaintzen den bideoa, maitasunarekin eta maitasunagatik.
Azken gogoeta patriarkatuaren kontra eta tratu onen alde, sororitatea garrantziaz emakumeen
jabetza indibiduala eta kolektiboa lortzeko. Alicia Puleo filosofo, irakasle
eta idazleak bere liburuan Claves Ecofeministas, emakumeen arteko
sororitateak indartsuago egiten gaituela adierazten du.
iturria: Muxote Potolo
Bat
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina