Indarkeria era ezberdinetan eman ahal da, ez da zertan fisikoa izan behar eta horregatik askotan konturatu gabe emakumeok jasan egiten dugu. Hain zuzen ere hain ohituta gaude, non ez gara konturatzen zenbatetan sufritzen dugun eta, batzuetan, detektatzea arreta handia eskatzen du.
June Fernandez-ek mikromatxismoak definitzen ditu: “Egunero
gertatzen diren jarrera matxistak, oharkabean pasatzen direnak, eta, gainera,
guztiz normalizatuak daudenak. Eta hain oharkabean pasatzen dira, non jarrera matxista
hori jasaten duenak askotan ez duen detektatzen, normaltzat hartzen duelako”. Hau
da landu behar dugun atentzioa, begirada eta ahal dugunean salatu.
Norbaitek oraindik pentsatzen badu berdintasuna lortuta dagoela eta
indarkeriarik ez dugula jasaten entzun dezala gaur bertan diputatu batek
esandakoa:
https://twitter.com/IreneMontero/status/1373970182486556675?s=20
Horregatik hain garrantzitsua da emakumeok autodefentsa feministan parte hartzea.
Homofobiaren inguruan, orain arte uste nuen gizarteak estereotipoen menpe zegoela eta gizontasun hegemonikoan oinarriturik homofobo pilo zeudela, baina hau irakurrita konturatu naiz Audre Lordek, 1984.ean “La hermana, la extranjera” liburuan (7. or.), homofobia definitzen duela: “sexu bereko pertsonenganako maitasuna sentitzeko beldurra eta, ondorioz, beste pertsona batzuengan agertzen diren halako sentimenduen aurkako gorrotoa” egi borobila dela iruditzen zait eta haien sentimenduak eta eraiki duten izaera auzitan egongo litzatekeela eta horregatik ezberdina dena erasotzen dutela.
Eta Amelia Barquin-ek proposatzen duen “Tratatu zure umea intersexuala balitz bezala. Berdin zein sexu egotzi dioten jaio denean” jarraituko bagenu, binarismo madarikatu hau deseraikitzen hasiko ginatekeela.
Ikastarokideek egindako post hau gomendatzen dut, hasieratik bukaera arte ondo justifikatuta dago, titulua eta baliabideak ederki aukeratuta daude.
Hau da aukeratu dudan leloa.
https://quozio.com/ |
Nire lankideekin landuko nuke, kafea hartzen dugun bitartean galdetuko
nieke beraientzako zer esan nahia dauka esaldi honek eta haritik tira eginda
matxismoaren eta homofobiaren munduan murgilduko ginateke.
Gaur egun nire ikasleekin ezin dut landu, espero eguna iritsiko dela.
Hezkuntza-sistemaren erronka nagusia pertsona guztiei espazio segurua
eskaintzean datza. Horregatik Lanbide Heziketako Curriculumean beharrezkoa
litzateke hau ere bermatzea. Eta honen justifikazioa? Zergatik nire lantokian
indarkeria jasan behar dut?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina