2021/03/26

tratu onak


 
 
Harremanetan tratu onak izateko lehenengo garrantzisua da nik neu ondo sentitzea gero besteak ongi sentiarazteko. Gainera, harremanetan asko ikasten dela azpimarratu du Olatzek, hala nola, gure burua ezagutzeko aukera ematen dute harremanek (zer gustoko dugun, zer ez, zer sentitzen dugun identifikatzeko etab). Bestetik, tratu oneko harremanak izateko elkarren arteko komunikazioa egon behar da, norbere emozio eta sentimenduak adierazteko gaitasuna izatea eta horrekin batera, komunikazioa argia izatea beharrezkoa da gaizki-ulertuak ez egoteko.
 
Gaiari jarraituz, aurreko ikasturteko ikastarokide honen POST aurkezten dizuet autoestimu positiboa, enpatia eta tolerantzia kontzeptuen inguruan mintzatzen delako. Izan ere, harreman osasuntsua izateko hiru ezaugarri horiek eduki beharko ditu. Gainera, hemen utziko dizuet kideak proposatutako baliabide interesgarri bat autoestimuaren inguruan. 
 


Bestetik, tratu onak gaia lantzeko baliabide aproposa izna daiteke EMARI, Sestaoko talde feministak, sortu zuen pegatina ditugun harreman afektibo sexualak toxikoak diren ala ez adierazten dituzten adierazleak nabarmentzeko eta toxikoak izaten badira horiek identifikatzeko eta ekiditeko. Izan ere, sistema heteropatriarkalak sustatzen duen maitasun erromantikoak harremanak usteltzen ditu, menpekotasun zein jeloskortasun ezaugarrietan oinarritzen diren harremanak eraikitzen direlako.
Azkenik, hezkuntzan zein jendartean lantzeko ERRONKA da errotuta dugun pentsamendu heteropatriarkala deseraikitzea da. Zaila da pentsatzea eta ikustea maitasun erromantiko horretatik at dagoen maitasuna osasungarriagoa dela, orokorrean ez dakigu zer diren tratu onak, zaintza ahaztuta dugun kontzeptua da indibidualismoan jauzten dugulako. Beraz, begiak estaltzen dizkigun oihala kendu behar dugu, beste harreman motak eraikitzen hasi behar gara zeinetan zaintza eta pertsonak erdigunean dauden.


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina