Aste honetan IDENTITATEAK ditugu
hizpide. Hemen uzten dizuet nire akrostikoa, aste honetako ideia
printzipalekin.
Sistema bitarra hautsi: Mutila
ala neska, arroxa ala urdina, trebea ala koldarra, itxusia ala polita… dena
ikusten dugu bi aldeetatik, eta kasu hontan ere, identitatea sortzean
ezinbestekotzat hartzen da bakoitzak neska ala mutila den jakitea. Ez al da ba
beste aukerarik?
Aldakorra: Identitatea aldakorra
da, beraz, ez da berandu ikasitakoa desikasi eta norberak izan nahi duen
pertsona izaten hasteko.
Etengabeko eraikuntza:
aldakortasunari zuzenki lotua, etengabe ari gara gure identitatea sortzen,
eraikitzen eta bertan garrantzizkoa da eraikuntza horretan zein faktore dauden
jakitea.
Sentitu: Zer naiz ni? Zer izan nahi dut nik?
Sentimenduetatik hasi behar dugu eraikitzen.
Aniztasuna: Identitate anitzak
ditugu baina hala ere sistema bitarrean erortzen gara. Pertsona bakoitza anitza
dela ulertu behar dugu, bakoitzak dakarren motxilak kolore, pisu, tamaina,
esperientzia, gauza, emozio, sentimendu, bizipen… ezberdinak dituelako.
Garapen integrala: Norbanakoaren
garapen integrala badugu helburutzat, ez
du horrelako garrantzia izango genero identitateak.
Trans: ”Aterki” kontzeptua. Genero-adierazpen eta
identitate ezberdinak barneratu ditzake: trans, transexuala, transgeneroa, eta
abar. Gorputza, identitatea eta bizipenak gizarteak jartzen dituen arau
bitarretatik kanpo daudela eta norberak aukeratuak direla.
Aukera askatasuna: Gure inguru
hurbilak asko baldintzatzen gaitu izan behar eta izan behar ez dugun horretan.
Norberak aukeratzeko askatasuna izan dezala funtsezkoa da.
Pertsonak: Denok gara pertsonak…
zertarako sailkatu hortik haratago?
Queer generoa: Gizon-emakume
bitarrari ez dagokion identitatearekin bat egiten duen pertsona. Horren barruan
genero-identitate asko daude.
Etika: hausnarketak egitea jendeak
bizi dituen egoeren inguruan
Komunitatea: sentsibilizatua
dagoen komunitate bat lortzea, egoera anitzak eta pertsona askeak onartzeko
Hemen uzten dizuet bideo bat,
adibide ezberdinekin eta oso hausnarketa politekin:
https://www.youtube.com/watch?v=5z0GSNYqR7w
“Es un sufrimiento para ellos pero la enfermedad la tienen los demás ”
Curriculumeko esaldiari dagokinez
hau da nik hautatu dudana:
Gizakiaren gaitasunak ulertzeko
eta balioesteko gai izatea, modu kontzientean eta nahita eragiteko bere
identitatearen eraikuntzan, balio etikoei jarraituz.
Hau irakurri ostean zera etorri
zait burura… baina sistemak uzten al die haurrei beren gaitasunak ulertzen eta
balioesten modu kontzientean, balio etikoei jarraituz?
Beraz, neretzat curriculum
ezkutua dagoelako kontziente izatea da garrantzikoena, honen hutsuneak eta
akatsak zuzentzen hasteko.
Hemen duzue lehengo urteko kide
baten posta, hau aukeratu dut oso konpletoa iruditu zaidalako:
http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-etaorientazio-sexuala.html
Amaitzeko aipatu, nire inguru hurbilean ikusten deten
aurrerapen nagusiena, ni umea nintzeneko baina genero identitate anitzagoak
iksuten direla, eta niretzat hori da aurrerapauso handiena, identitate
anitzekin egunerokoan aurkitzea.