Horrela ikusten dut aste honetan landutako gaia. Behintzat, niretzat konkista berriak dira.
Badakit hori ez dela berria eta emakumeek eta erakunde batzuek aspalditik dihardutela horren alde borrokan, baina orain arte, ni ez naiz hain kontziente izan. Eta, noski, ikastaroan betaurreko moreak jantzita... beste errealitate bat ikusi dut.
Eskolan, askotan, jolastokien inguruko hausnarketak egin ditugu eta bai ikusten genuen espazio gehiena futbolak okupatzen zuela. Ondorioz, hori aldatzeko neurri batzuk hartu ditugu, baina ni ez nintzen kontziente izan horren atzetik sexismoa eta patriarkatua zeudela orain ikusten dudan bezala. Argi dago, noski, hausnarketa sakonagoa egin behar dugula (ez bakarrik futbolaren inguruan) eta horretarako, eskolako jolastokien eraldatzeko gidak ditugu laguntza bezala.
Gida horretan pistak ematen dizkigute gure eskolako joalastokiei buruz diagnostikoa egiteko eta, behin eginda, behar diren eraldaketak egin ahal izateko.
Zenbat bide zabaltzeko eta zenbat gauza eraikitzeko!!!
Gaian sakonduz eta informazio gehiago bilatuz, hirigintzan patriarkatuarekin topatu naiz. URBANISMOA!!! Ez nuen inoiz ikuspegi feministatik ikusi. Eta orain, ikastaroari esker begiak zabaldu ditut. Horren harira, artikulu interesantea aurkitu dut "Urbanismo feministari" buruz.
Artikuku horretan era erraz batean azaltzen da zer den "urbanismo feminista" eta aipatzen dituen puntuen bitartez (segurtasuna areagotzea, familia berdinzalea eta integratzailea eta arkitektura feminista) espazioan eta denboran berdintasuna lortzeko aldatu behar ditugun aspektu batzuk aipatzen dira.
Eta orain arte esandako guztia kontuan hartzen nire eskolarako, eta ikuspegi hezkidetzaile batetik, honako erronka hauek proposatuko nituzke:
.- Behatu komunen erabilera eta antolatu berriro sexista ez izateko.
.- Jolastokien behaketa sakona egin, espazioak zein denborak aztertuz, eta behar diren aldaketak egin inklusiboak izan daitezen.
.- hezkuntza-eremuan izaten dugun denbora erabilerari buruzko hausnarketa egin desberdinkeriak detektatzeko eta aldaketarako bideak irekitzeko.
.- Ikus-entzunezko eta espazio literarioetan egiten dugun eskaintza aztertu, hezkidetza kontuan hartuz, eta behar diren aldaketak edota egokitzapenak egin.
Amaitzeko, aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreraren artean "Ni naiz...Hi haiz...Hemen gaude !!!aukeratu dut, bere akrostikoa asko gustatu zaidalako. Bertan, gaiarekin lotutako ideia nagusiak agertzen dira laburpen gisa. Horrez gain, sarrera oso erakargarria iruditzen zait eta jolastokien inguruko linkak oso interesgarriak ikusten ditut.
Errepresentazio
eta denboraren erabileraren inguruan aztertzen eta hausnartzen, nire herrian ere, beste askotan bezala, emakumezkoen presentzia oso murritza dela
ondorioztatu dezaket. Gaur egun gai hauetan arreta gehiago jartzen den arren
eta udaletxeetako berdintasun planetan jasota badago ere, oso urrun gaude
oraindik; parekidetasuna lortzeko bide luzea dugu.
Horregaitik aukeratu dut ondorengo esaldia:
Aipatzekoa da ere irakurgaiaren sarreran, agertzen diren bi argazkietan,
feminismoa aldarrikatzen dela baina kasualitatea ote da argazki bien
erdi-erdian gizonezkoak agertzea?
Hezkuntza eremuan ere aspektu
askori erreparatu behar diogu: espazioak, espazioen erabilera, gelen
antolaketa, neska-mutilen kokapenak, jolastokiak eta bertan dauden eremuak,
bakoitzari eskeintzen zaion denbora, komunen erabilera,….Eta era kontziente
batean antolatu behar ditugu guztiak, guztiontzako espazioak diseinatu nahi
baditugu.
Aurreko edizioetako post hau
aukeratu dut, nire ikastetxean komunen erabileraren inguruan urtetxo batzuk daramatzagulako
buruari bueltak ematen eta horren inguruko hausnarketa egiten duelako eta
komunen erabileraren inguruko artikulu interesgarri bat aurkezten duelako.
Honekin lotuta, Mallorkako artikulo hau topatu du komunen
erabileraren inguruan:
Bestalde, ondorengo bideo honetan, sensibilizaziorako oso baliogarria izan daitekeen Gare-en egindako tailerren bideo eta azalpena. askotan ez bait gara kontziente inguruan dugunaz eta udaletxeetetik bultzatu daitezkeen holako ekintzak oso baliogarriak izan daitezke.
Aste honetako hausnarketa espazio eta denboraren ingurukoa izan da eta, lehen-lehenik, aitortu behar dut datuak irakurtzerakoan aulkian mugitzen hasi naizela, ezinegonak edo egonezinak hartu nau: nola da posible kale izendegian hain emakume gutxi egotea? Eta daudenen artean gehienak erlijioari lotutako emakumeak izatea? Are gehiago, emakume handiei hain espazio urrun, txiki edo ezdeusak eskaintzea? Baina memorian arakatzen hasi eta duela gutxi konturatu nintzen Bilbon erdi-erdian dagoen kale baten izena ez dela Casilda Iturrizar kalea, baizik eta "Viuda de Epalza". Oso biografia bitxia du, gainera, emakume horrek, batez ere alderatzen badugu nolako bizimodua zuen ezkondu aurretik, ezkonduta zegoenean eta alargun gelditu zenean. Interesa baduzue Wikipedian duzue bere biografia. Berriki irakurri dut, halaber, Louise Michel iraultzailearen izena jarri diotela Baionako plaza bati eta zenbat ospatu dugun ikustea bada, agian, zein "arraroa" den neurtzeko termometro ona.
Espazioaren gaiari lotuta, zuzen-zuzenean, burura etorri zaizkit arkitektura eta hirigintza. Hau da, gure etxeak edo lantokiak nork, nola eta zertarako eraikitzen dituen, baita gure herri eta hiriak ere. Oso gomendagarria da, bide horretan, "Urbanismo feminista" liburua (argazkian duzue portada), aste honetako irakurgaian aipatzen den Col.lectiu Punt 6-ek egindakoa. Nahi gabe iritsi zitzaidan esku artera eta ordura arte egin gabe nituen gogoetak ekarri zizkidan. Bide beretik, duela urte batzuk deskubritu nuen Irati Mogollon aditua eta berak ere sakon jorratu du gaia, besteak beste, Emakunderentzat egin zuen "Zaintza arkitekturak eta zaharahalduntze prozesuak plazara" ikerketan. Arkitekturaz gain hirigintzari erreparatu nahi badiozue, eta irakurri ordez nahiago baduzue entzun, Hebe Gonzalez Lasa arkitektoak hirigintza feministari buruzko kolaborazioak egin zituen Hala Bedi irratian duela urte batzuk eta oso kontu interesgarriak aletu zituen. Adibidez, bazenekien zure etxeko sukaldearen diseinua Margarete Schütte-Lizhotzky-ren lanean oinarrituta dagoela (nazien kontrako aktibista feminista ere izan zena)? Berak asmatutako “Frankfurteko sukaldea”-k iraultza eragin zuen duela mende bateko gizartean.
Ziberespazioari dagokionez, uste dut erreferenteak izatea funtsezkoa dela eta horretan bikain ari da "Zulora" saioa, emakumezko erreferenteak lehen planora ekartzen. Saio honetan, bereziki, gaia jorratzen dute:
Aurreko edizioetako sarreren artean "Kanpoa nola, barrua hala" deitzen dena aukeratu dut. Hasteko, izenburua bera oso iradokitzailea iruditzen zait, ongi laburbiltzen du eraldaketa zer den. Gainera, eskolako patioaren eraldaketa prozesuaren faseak "Jabetu-amestu-adostu-eraiki" izan ziren eta beste testuinguru askotara aplikatu daitezke, nire ustez.
Azkenik, eremu hezitzailean gaia lantzeko aipatu dira patioak, baina eskolak ere ez ote lirateke eraberritu beharko? Antzekoegiak dira eskolak, ospitaleak eta espetxeak elkarren artean, denetan kontrola eta botere-banaketa gailentzen baitira. Bideo bat bilatzen saiatu naiz, baina ez dut aurkitu; bertan munduko umeei galdera egin zieten: nolakoa da zure ametsetako eskola? Eta erantzunekin osatutako bideoak hankaz gora jartzen zuen gaur egungo eskola eredua. Dena den, uste dut bidea urratzen hasiak garela, eta agian ikuspegia argitzeaz gain modus operandia sistematizatzea dela orain erronka. Hasieran aipatutako lau faseak baliagarri lirateke eremu hezitzaileko espazioak eraberritzeko, elkarrekin: jabetu-amestu-adostu-eraiki.
2022/12/17
ETA NIK, HIRIA NUEN MAITE
Harrigarria zein interesgarria egiten zait patriarkatu
sistemaren eragina edozeinmodutan,
edozein eremuetan, zehar lerrokatuta dugula konturatzerakoan. Errepresentazioa
eta denboraren erabileradimentsio
kontzeptuabstraktuak izanikgure egunerokotasunean, forma fisikoa hartzen
dutela jabetzeaz eta gure egunerokotasunean erabat presente ditugula.
Edozein hiri edo herrietako urbanismoari begiratzerakoan hauen espazioaren
banaketa eta antolamenduan, ez da neutroa eta patriarkatuaren ideologia aurkitu
dezakegu potera edo indar politiko eta ekonomikoarekin identifikatutako guneetan
(industrialdeak, banketxeak, merkataritza guneak, kudeaketa bulegoak…) non
emakumeeta gizonezkoei atxikitutako rol
banaketak ematen dira. Herri edo hiri
bateko hirigintza proiektua herritarren bizitza antolakuntza eredu bat bultzatzen
du, eredu kapitalista eta segregatzailea non protagonismoa eta balioa
produkzioari ematen zaio.
Ondorengo saioan “No es ciudad para
mujeres: urbanismo feminista” izenburuarekin, Blanca Valdivia Gutiérrez eta Oihane Ruiz Menéndezek, espazioen antolakuntzak interesek zehatzetara egokitzen direla
esatera dator eta horiek hierarkia- eta botere-izaeran nola dauden oinarrituta
azaltzen dute ere.
Hiri feminista eta eraldatzailearen
ikuspegitik, hirira iristeko eta hirian parte hartzeko eskubidearekin lotutako
gatazkak ikusarazten dituzte.
Bestaldejendarte inklusiboareneraldaketa
prozesuan,gaur egungo erronkak
bistaratuz indarkeriarekin, osasungarritasun-baldintzekin, haurren babesarekin
eta eskubideekin, zainketekin eta mendekotasunekin, bizi denaren eta
bizikidearen babesarekin, aukera
jasangarriak planteatzen dituzte.
Eremu hezitzaileari begira, gelaz kanpoko
espazioen gaitasun hezigarria
identifikatzea eta hauek aintzat hartzeaerronka nagusi bat dacurriculum
ezkutuaren transmisioan duten indarra ekiditeko eta espazio hauetan ematen
diren hierarkiak eraldatzeko .
Hirigintza
inklusiboan aditua den Patxi Galarragarekin, Projekta Urbes ikerlanean hainbat
ikuspegitatik jorratzen dute gai hori: generoa, osasuna eta iraunkortasuna.
Eitb.eus
“Distrtito-euskadi” programa irratian, izandako elkarrizketa
honetan ikastetxeetanzer esku-hartze esperientzi mota egiten ari diren testigantza azaltzen da.
Bukatzeko
aurreko edizioetan “Non daude emakume izenak kaleetan?” aukeratutako
postaren esteka atxikitzen dut.Bertan,
urbanismoak duen esanahia eta ideologiaz hausnartzen da eta herri bateko kaleen
azterketa egiten du eta agertutako ikuspuntu
berdinkidearen aldetik eta azaldutakoak agertzerakoan egindako azterketa oso
argia eta adierazgarria da.