Nire
gradu amaierako lana, “XL TAILADUN EMAKUMEAK: EDERTASUN ESTEREOTIPOAK HAUTSI
DITUZTEN EMAKUME GAZTEEN BIZI ISTORIOAK” izan zen. Hots, 42 taila janzten zuten
hamazortzi hogeita hamar urte bitarteko emakume euskaldunen bizi istorioak. 42 taillatik
gorakoa izateak, modaren industriarentzat taila handia da, lodia hain zuzen
ere.
Elkarrizketatu
nituen emakumeak oso desberdinaren ziren beraien artean: hobi desberdinak,
gustu desberdinak, herri edo hiri desberdinketakoak eta loditasuna modu desberdinetan
bizitzen zutenak. Batzuk gimnasioaren lagun min egin ziren estereotipoen
presioak eraginda, besteak aldiz psikologian aurkitu zuen bere konfort eremua.
Baina guztiak, beraien bizitzako uneren batean, autoestimu oso baxua izan zuten,
ispilu aurrean ikusten zutenak eraginda.
Denboraren
poderioz, konplexuak desagertu ez arren, beraien gorputza maitatzen ikasi omen
zuten.
Gogoan
dut gradu amaierako lan honetan egin nuen gogoeta bat: Kontraesankorra den arren,
gorputz lodi eta handiak izan da ere, gorputz ikusezinak dira.
Gorputz
lodiak, gorputz normatiboen arteetako bat besterik ez den arren, auto-irudiak
duen garrantzia begi-bistakoa da.
Hezkidetzen
erronketako bat hortaz hori da, aniztasunaren aldeko apustua gorputzen inguruan
besteak beste, baina horretaz gain ikusezinak diren gorputzak ikusgarriak
bilakatzea. Epaiketak alde batera utzita, zoriontasuna ez dagoela neurri eta
itxuran azpimarratzea.
Pasaden urteko post-en arten hau hautatu dut bere diskurtsoa oso interesgarria iruditzen zaidalako, kontuan hartuta astea honetan zehar garatu ditugun kontzeptuak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina