Aurretik ikasi dugun bezala, genero-identitatea eta genero-adierazpena ez dira gauza bera. Irakurgai
honetan ikasi dugu sexu biologikoa eta sexu-orientazioa ere, ez direla gauza
bera. Lehenengoa, sexu biologikoa alegia, jaiotzean ditugun genitalei
egiten dio erreferentzia. Pentsamolde patriarkala dela eta, kategoria
dikotomikoetan bananduta dago, baina Josebe Iturriozek gogoratu duen bezala Erdi Aroan ez zeuden bi sexu. Bakarra
zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu
txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz sartutakoa.
Askotan zalatu dugunez, dikotomia hau apurtu beharra dago.
Jose Antonio Rodriguezen hitzetan sexu
-banaketa bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki
dagoen aniztasuna, baina legalki bi aukera baino ez daudela gogorarazten
du.
Eric Vilain medikuaren hitzak izugarri gustatu zaizkit: "norbait
emakumezkoa edo gizonezkoa ote den jakin nahi baduzu, berari galdetzea izan
liteke onena". Zelan bestela? Jaiotzerakoan inposatutako genero
identitatea daukagu baina behin nagusiagoak egiten garenean, nork galdetzen du
zer garen? Zer sentitzen garen? Zer nahi dugun? INORK!!
Sexu biologikoaz aparte, sexu-orientazioaz ere aritzen
gara irakurgai honetan. Pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei buruz hitz
egiten digu. Badakigunez, sistema patriarkalak guztion heterosexualitatea
aurresuposatzen du. Bilgune feministaren aburuz, harreman koital heterosexuala
ugalketa du helburu nagusi. Sexu orientazioaren arabera, pertsonak homosexualak, heterosexualak edota
bisexualak moduan sailkatuak izan dira orain arte. Baina, poliki poliki zeinbait kategoria berri sortzen ari
dira: asexualak (inorenganako desira ez dutenak), heteromalguak
(heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira
afektibo/sexuala duena), homomalgua (homosexuala sentitzen dena baina sexu
bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena), pansexuala/omnisexuala
(pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena), demisexuala (hurbileko harremana
duenarekiko desira sentitzen duena), etab.
Irakasleok garenok, argi ondo jakin behar dugu hezkuntza-eremuan sarritan modu
berdinkidean aurkeztu eta aipatu gabe geratzen diren errealitate batzuk
daudela. Horiek dira,
* LGTBIQ: Lesbiana, gay, trans, bisexual, intersexual, querr...Pertsonak
hartzen ditu bere gain. XX.mendearen bukaeraz geroztik hainbat mugimendu
feministetan lesbianismoa hautu politiko iraultzailea bihurtu zen.Beste alde
batetik, Gayle Rubinek
lesbiana zapalkuntza bikoitza salatu zuen: emakume izateagatik eta homosexuala
izateagatik.
* TRANS*ak: Zuriñe M.Baztanek transexualitatea gorputz
fisikoaren arabera ezarritako generoa eta genero psikologikoa bat ez datozkien
pertsonek bizi duten errealitatea dela esaten du. ALDARTEk horrela definitzen
du: nork bere sexu identitatetzat edo
sexu psikologikotzat duena eta nor horren sexu biologikoa bat ez datozenean
dihardugu transexualitateaz". Baina, transgenero kontzeptua agertzean perspektiba aldatu egin zen.
Transgeneroak jaiotzerakoan eman zitzaiona ez den genero batean bizi den
pertsonari esaten zaio, baina pertsona honek ez du bere gorputza kirurgia edota
hormonatzaileen bidez aldatu nahi, nahiz eta erabili ditzakeen. Josebe
Iturriozek transgenero gisa definitzen du bere burua. Hona hemen pertsona
transgenero famatu
batzuk.
Josebe Iturriozen
hitzetan "mingarria da sexua eta
generoa bortizki gorputzen gainean idazten diren gizarte batean jaiotzea".
Gorputza borroka politikorako
gune bihurtu zen "Gure gorputzak, gure erabakiak". Begoña Zabalak Euskal Herriko
mugimendu feministaren gorputz-ibilbidea errepasatzen du 6 mugarriren bitartez:
- Geure gorputza geurea da.
- Abortatzeko eskubidea.
- Elkarrekin borroka berean.
- Nire gorputza, nire erabakia.
- Espazioa okupatzeko eskubidea.
- Nahi dudana naiz eta nahi dudanarekin egoten naiz.
Mari Luz
Estebanek, gainera, gorputza = osasuna = sexualitatea = erreprodukzioa
gainditu beharra dagoela aipatzen du.
June Fernandez, aldiz, desioa ere kolonizatua dagoela esaten
du artikulu
honetan. "Gure gorputza eta
auto-estimuaz gaina, gure desioa ere kolonizatua daukagu. Komunikabideek
transmititzen digute gorputz erakargarriak argalak, altuak eta gazteak
direla...".
Iazko ikastorikideen ekarpenak irakurriz, Maite Magisteritzaren hau aukeratu dut, bere azalpen argiak eta hainbat material ezberdin txertatu dituelako.
Sentsibilizaziorako
oso baliagarria iruditzen zait bideo hau.
Guzti hau eremu
hezitzaileetan aurrera eramateko erronkak hauek lirateke:
* Sexu-genero sistema salatzea.
* Heteronormatibetatik alde egitea-
* Aniztasuna errespetuz gure ikasleei irakatsi.
* Heziketa afektibo-sexual anitzak landu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina