Gaur egungo gizarte
patriarkalak ugalkortasuna oinarri duen sexualitatea defendatu izan du, horrela,
emakumez (baginadun) eta gizonez (zakildun) osaturiko bikoteak aukera bakartzat
hartuz. Hala ere, sexualitatea eraikuntza sozio-kulturala denez, desikasia izan
daiteke.
Hori dela eta, ezinbestekoa da inposatuta dagoen sexu-genero
sistema binarioa baztertzea eta dauden sexualitate aukera anitzei ateak
zabaltzea (LGTBIQ+). “Malgutasuna ahotan” izeneko artikuluan irakur daitekeenez, Zuriñe Baztanek «binarismo basatia»
dagoela aitortzen du. Berak argi du ez dela ez gizon ez emakume, generoa hori
baino zabalagoa eta pluralagoa dela; baina gizon ala emakume gisara sozializatu
behar du «binarismo basati» dela eta.
Iazko
postei begira nenbilela, Aida eta Itsasoren hau benetan interesgarria iruditu
zaidala esango nuke. Maitasun erromantikoari buruz idatzitakoa modu ezin hobean
azaltzen duela uste dut “mutilek
ligatzeko “matxote” izan behar direla sinesten duten bitartean, neskek,
maitasun erromantikoaren tranparen biktimek, “basapiztia” “printze” bihutzea
espero dute”.
Gainera, nesken eta mutilen
sexualitatearen inguruan atxikitako taula oso ondo azalduta dagoela deritzot.
NESKAK
|
MUTILAK
|
Sexualitaterik
eta desiorik ez.
|
Sexualitatea
eta desio geldiezina.
|
Sexu-esperientziez
ezin dute hitz egin.
|
Sexu-esperientziez
hitz egin dezakete.
|
Sexu-harremanetan
maitasuna da garrantzitsuena.
|
Maitasuna ez
da beraien bizi-proiektuaren erdigunea.
|
Honekin
batera, aurrez aipaturiko maitasun erromantikoari kritika egiten dion “Sin
medias laranjas” laburmetraia oso dibertigarria iruditu zaidala ezin uka
nezake. Hementxe partekatzen dut zuekin:
Ikasleekin
erabilgarria izan daitezkeen baliabideei dagokionez, hona hemen sarean zehar
aurkitu ditudan gida, dokumentu, bideo… baliagarri batzuk:
-
“Eskola orientazio sexualaren aurrean”: ALDARTE
Bilbon sortu zen, 1994an, batetik, gay, lesbiana eta transexualen eskura eta
horien ingurunearen eskura baliabideak jartzeko, eta, bestetik, gizartean eta
hezkuntzan esku hartzeko, azken batean homosexualitatearen, lesbianismoaren eta
transexualitatearen normalizazioa pixkana-pixkana lortzeko.
-
“Aniztasun afektibo-sexualaren aurreko jarrerak ikasgeletan”: Bizkaian eta Gipuzkoan Gehituk eta Guztiok Elkarteak
(biak ere Berdindu! Zerbitzuko kideak) elkarrekin garatutako ikerketa izan da,
gazteek (13-16 urte) sexu-aniztasunarekin zer jokabide duten jakin ahal izateko
informazioa biltzeko asmoz.
-
“Askatasun begiradak”: Genero eta aniztasun afektibo sexuala modu askean
bizitzen laguntzeko unitate didaktikoa da hau. Jarduera gehienak Lehen Hezkuntzatik
hasita egin ahal ditugu ikasleekin, baina bigarren hezkuntzan bestelako
sakontasunean heltzeko aukera dugu. Ez dugu tolerantzia lantzerik nahi, ez
baitugu besteen epairik nahi norberaren generoz, genero adierazpenak, edo
maitatzeko eraz: askatasun gizartean bizi nahi dugu, gizarte askatzailean.
-“Genero eta aniztasun sexualerako gida”: Gutxieneko
eskubideez baino, ezinbesteko eskubideez ari gara; hor - taz, gida hau
eraldaketarako abiapuntu egokia izan daitekeelakoan gaude. Ikasle, irakasle,
langile ez-irakasle, sindikatu eta familiei zu - zentzen diegu, gaiari
beldurrik gabe helduz, eta ahal den neurrian hainbat irtenbide emanez.
-
Maitasun erromantikoari buruzko bideoa.
- "Maitasun erromantikoa botere harremanen euskarri?": Maitasun
erromantikoaren mitoan sakondu dugu; nondik dator? Nola aldatu mitoa historian
zehar? Zergaitik sentiarazten gaituzte erdi eta ez oso? Zer ondorio ditu
maitasun erromantikoaren mitoak gure harremanetan?
Amaitzeko,
hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronketako batzuk honako hauek izango
liratekeela esango nuke:
-
Heterosexualetik at geratzen diren egoerak zerbait normaltzat hartzea.
-
Sexualitateari buruzko hitzaldi garatuagoak eskaintzea (ez mugatzea banakako maitasunera,
erlazio heterosexualetara eta erlazio homosexualetara).
-
Sexualitatea ikuspuntu biologiko eta fisiologikotik begiratzeari uztea
(ugalketa sistemara ez mugatzea).
- Heziketa sexualaren inguruan egiten den
lana errebisatu eta hobetzea.
- Maitasun erromantikoaren mitoak
ezagutaraztea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina