LELOA:
IZENA DUENAK IZANA DAUKA
Gure jendarte patriarkalean emakumeak diskurtsotik kanporatuak egon dira eta duela gutxi hasi dira hitzaren boterea erabiltzen. Hori dela eta, nahitaezkoa da HIZKUNTZARI eta DISKURTSOARI BEGIRADA FEMINISTA bat ematea, sexismoa alde batera utziz.
Honetarako lehen pausua emakumeak beraiek entzuten hastea da. Izan ere, "Emakumeek asko dute esateko euskarari buruz".
Baina, hizkuntza sexista ala erabilera sexista?
Alvaro García Meseguerrek egindako ikerketaren arabera “euskararen zama sexista %5 da, ingelesarena %15, frantsesarena %40 eta gaztelaniarena %80”
Amelia Barquinek, ordea, ez luke esango "euskara sexista denik. Erabileran dago gakoa, erabilerak izan daitezkeelako sexistak. Hizkuntzak ez du behartzen. Egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du".
Ibon Sarasolaren ustez ere, “gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da; eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatzen da”
Ibon Sarasolaren ustez ere, “gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da; eta gizartea aldatzen den neurrian, hizkuntza aldatzen da”
Hizkuntzaren erabilera sexistaren adibideak:
- Euskal jendartean ere abizenak antolatzeko orduan orokorrean aitarena jartzen da lehenengo eta gero amarena.
- Gidaria, suhiltzailea, kamioilaria, igeltsaria, iturgina, zirujaria... aipatzean gizonezkoa datorkigu burura.
- Hiztunek erabiliko balituzte, hiztegietan tokia izango lukete: plazandre, etxeko gizon...
Iazko ikastarokideen posten artean, HIZKUNTZA versus KOMUNIKAZIOA posta aukeratzen dut. Izan ere, haur batek hizkuntzaren erabilera sexistaz nola jabetu den eta injustizia hau nola salatu duen izugarria bezain hunkigarria da. Honez gain, adibidearekin lotura duen ondorengo irudi hau ere esanguratsua da.
Honez gain, HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTAREN INGURUAN HAUSNARTZEN postean, hizkuntzaren erabilera sexista ekiditeko hezkuntza esparrurako zehazten dituen erronkekin guztiz bat nator. Hona hemen, hizkuntzaren erabilera sexista ekiditeko hezkuntza ezparrurako erronkak:
- Hizkuntza hezkidetzailea ( ez sexista eta inklusiboa) erabiltzea ikastetxeko esparru guztietan (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.
- Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jarri
- Hizkuntza erabileraren eztabaida lan taldeetara eraman, akordioak eta sinergiak bilatu. Lan taldeak eztabaidak sortzeko hizkuntza ez sexista gidak eta materialak: