Hizkuntzaren gai honek argiak eta itzalak pizten ditu nigan.
Izan ere, politikoki egokia den hizkuntza eta komunikazioa ez datoz beti bat, baina
gainera, politikoki egokia den mezuak askotan beste beharrak itzalpean uzten
dituelako “dena eginda” egongo balitz bezala. Hau da, “nosotras y nosotros, los
vascos y las vascas, los niños y las niñas” esan eta kitto, egin dugu dena
berdintasunaren alde. Eta hizkuntza ez sexistaz hitzegiten denean, hitzak bata
bestearen atzetik jartzeari buruz baino gehiago esan nahi da.
Orain arte ikusi dugunaren arabera, hizkuntza garatu egiten da, ebolutiboa da. Bizimodua, garaia, gizartea eta
komunikatzeko modu berriak garatzen diren heinean hizkuntza ere garatzen doa. Eta
berdintasunean oinarritutako gizarte bat egiten goazen heinean, hizkuntza ere
errealitate horretara egokitu dezakegu, eta hala egin behar da. Horregatik ez ditut ulertzen batzuetan hizkuntza hain zorrotz gorde nahi dutenak, berdintasuna ukatuaz. Ni ere hizkuntzazalea izanik eta hizkuntzaren egokitasuna eta komunikaziorako tresna dela kontuan hartuta, ulertzen dut aldakorra dela eta erabilpenak garatzen duela. Zer dela eta, bestela, hiztegien bertsio berriak egiten dira, hitz eta esanahi berriak gehituta?
Teresa Meanak behin baino gehiago esan duen moduan,
hizkuntza ez da neutroa eta gure izanaren, nahiaren eta bizimoduaren islada da. Komunikaziorako tresna da eta gaur egun non begiratu, han topatzen dugu gida
egoki bat hizkutza ez sexistaren inguruan gehiago ikasteko, eta hala erabiltzeko. Esate baterako,
Emakunden, atal ezberdinei egokituak aurki daitezke (osasuna, kirola,
administrazioa…)
Benetan arriskutsua iruditzen zaidana, lenguaia sinbolikoan
agertzen den sexismoa da. Eta zentzu honetan irakurgaiaren azken puntuan horiek
sahiesteko egin daitekeena adierazten da argi eta garbi. Denak dira
baliagarriak, hezkidetza arloan bai, baina ez bakarrik, orokorrean, gizartean baizik.
-
Adin guztietako emakumeen esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu,
gizon-emakumeen garapenerako egindako ekarpenak erakutsi eta beren burujabetze
eta askatasuna lortzeko egindako borroka inkorporatu.
-
Hitz eta kontzeptu berriak sortu eta erabili.
-
Geletan edo jardueretan neska eta mutilen
parte-hartzea aztertu: denbora,
espazioa, erantzunkizuna…
-
Eremu ez formaleko espresioetan sexismoa baztertu;
txisteak, wasapetik bidalitako bromak…
Lenguaia sinbolikoaren eta hitzak baino hareago doan hizkuntzarekin
erlazionatuta, Onintza Iruretak Argian idatzitako posta oso interegarria da
sexismoa antzemateko. Hizkuntza ez sexistarako hamaika gida irakurrita ere, jai
daukagu horrelakoak agertzen jarraitzen badute. Hona adibide bat:
Eta gai berberaren inguruan atzo La Sexta-ko Salvados programan ikusitako bideo baten lotura doakizue, hizkuntza sinbolikoa ere gai hartzen duelako.
Iazko ekarpenen artean Ana Extramianarena nabarmenduko nuke, zabala eta argigarria da:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina