2022/02/12

Nor naiz?

 

Oraingo honetan identitateari buruz hausnartzen egon gara. Irudi honetan identitatearen kontzeptua azpimarratu nahi izan dut.  Identitatea ez da biologiak zehazten duen zerbait, baizik eta eraikuntza pertsonalaren eta sozialaren prozesu bat, benetan garena izateko. Epsy Cambellen hitzak argigarriak iruditzen zaizkit : Norbait zarenez ziur izateak indartu egiten zaitu.

Nor garen jakitea... guztiaren haziera:


Aurreko edizioetako sarreren artean, Patriciarena aukeratu dut “Ez dago generorik genitaletan, egitura mentala da. Aber sartze zaigun gaztan!”.  Hautatu dut, sexuen kontzeptuari buruzko hausnarketa egiten duelako Erdi Arotik, non sexu bakar bati buruz hitz egiten zen (Erdi Aroan, ez zeuden bi sexu. Bakarra zegoen: gizonezkoena. Emakumezkoena barnean sartutako sexutzat jotzen zen. Sexu txikiagoa, maskulinoa eta barrurantz”) gaur egungo egoerara, non jendarte gisa kontzeptu bitarra gainditu behar dugun pertsona guztien aniztasuna errespetatu ahal izateko. Oraindik ere aniztasun sexualaren gaian aurrera pauso ugari dago emateko.


Identitatearen garapenean ezkutuko curriculumak bere lana egiten du pentsamendu bitarra iraunarazteko, ezarritako “normaltasunean” pertsonak sailkatzeko. Hezitzaile garen aldetik, haien botereaz jabetu behar dugu. Gure ikasleek guztiok lekua izango dugun ekintzak behar dituzte eta erreferente anitzak behar dituzte gure eskolak espazio seguru bihur daitezen, bakoitzak bere identitatea askatasunean gara dezan.


Nire inguruan genero-identitatearen gaiari erreparatzen diodanean, uste dut eskoletan egiten ari garen lana apurka-apurka fruituak ematen ari dela. Gure ikasleak hobeto prestatuta daude aniztasunarekiko errespetuan, malguagoak dira eta ziur nago gai honetan badakitela grisen sorta existitzen dela. Baina hori ez da lortzen irakasleen lan sistematikorik gabe, indarrean dagoen curriculumari eta ezkutuko curriculumari buruzko hausnarketa kritikoa eginez estereotipoekin apurtzeko. Esteka honetan nire inguruko eskola batek gai honi buruz Clan-debate programan egindako lanketa ikus dezakezue. Hala ere, erronka asko ditugu aurretik jendarte gisa, baina badakigu errezeta: hezkidetza, hezkidetza eta hezkidetza!!


Hemen uzten dizkizuet baliabide batzuk gelan erabiltzeko:







Emakumeak politikan baina nola?

2022/02/10

Egiten dugun hori



Azaldutako ideia guztietatik hauxe azpimarratuko dut: "genero identitatea ez da garena, batez ere, egiten duguna da". Zalantzarik gabe, ikuspegi horrek identitateen eraikuntza sozialaren ideia azpimarratzen du, besteen aurrean egiten duguna gara. 

Ildo horretatik, hauxe da aurreko ediziotik  aukeratu dudan sarrera:  https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/nola-egon.html

Zalantzarik gabe hainbat erronka daukagu; besteak beste,  curriculumean identitate anitzak dituzten pertsonei ikusgarritasuna eman behar diegu. Ezinbestekoa da identitate anitzak ezagutaraztea, eta genero identitateen kontzeptuak argi izatea. Horrez gain, eurek urratutako bide eta borroken berri eman behar diegu. Bide horretan, identitate anitzak dituzten pertsonak erreferente bihurtu behar ditugu, adibidez, Zuriñe Baztan: 



Gure ikasleek ere formakuntza behar dute; genero aniztasuna aintzat hartzeko, eta horrela, norbera izaten ikasteko konpetentzia erdietsiko dugu. Gainerako zehar konpetentziekin batera. 

Bukatzeko, aipagarria iruditzen zait  NAIZEN elkartea. Web-orrialdean oinarrizko informazio ugari aurkitu daiteke trasnsexuaktitatearen inguruan, benetan baliagarria: https://naizen.eus/eu/oinarrizko-ideiak/


IDEM, IDENTIKOA, IDENTITATEA

 






IDENTITATEA, PARADOXA BIKAINA

Ohartzeko gauza bat da IDENTITATE hitzaren etimologiari jarraituz (latinezko idem= gauza berbera, berdina) bukatu duela justu kontrako esanahiarekin. "Nik nire identitatea daukat" esaldiarekin aldarrikatzen al nago DESBERDINA naizela ala BERDINA? Eta edozein kasutan, NOREKIKO? Honekin esan nahi dot nire ustez IDENTITATEA beti eraikitzen dugula norbaitekiko. Ez dagoela erabateko askatasunarekin eraikitzen den identitaterik. Hortaz, benetan bai dela identitatea hitzaren eratorrizko esanahia errealitatea gehien islatzen duena. Ondorioz, agian askatasuna bakarrik egon ahal da NORBERE ERABAKIAN ea NOREKIKO nahi duzun izan berdina.





 

Iazko ikastarokideen arteko post hau aukeratu dot:

“NI HORRELAKOA NAIZ”

 

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/ni-horrelakoa-naiz.html

Lehendabizi tratatzen dituen kontzeptu aukeragatik: elkar errespetua, curriculum ezkutua, eta estereotipoak. Azterketa ez bada sakona ere, modu argian tratatzen ditu. Jarraian berak bere ikaskideekin egindako esperimentu soil bat azaltzen du, emaitza onekin gainera. Azkenik estereotipoak azaleratzen dituen bideo umoretsu bat proposatzen du.

 

Identitateen garapenean zein da curriculum ezkutuaren eragina?

EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza Plana, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019-2023). Plan honek honela diño:

“Berdintasuna sartzea, ezkutuko curriculumean eta ageriko curriculumean. Ezkutuko curriculumetik, bestalde, irakasleek, familiak eta ikasleek besteekiko interakzioan gauzatzen dituzten arauak, balioak, jarrerak eta portaera berrikusi behar dira. Genero-sozializazio desorekatua eta horrek ikastetxeetan ezartzen diren harremanetan duen eragina aztertu behar dira”.

Ez dago inolako zalantzarik ikasleek identitatearen eraikuntzan determinanteak izango direla guztiz curriculum ezkutuko arauak balioak eta jarrerak.

Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan behaturikoak. Zein dira erronkak?


Hezkuntza eremuari dagokionez, azpimarratu ahal dogu azken urteotan egindako ahalegina Hezkuntza Sailetik. Gorago aipatutako Hezkidetza Plana-taz aparte, Ikastetxeei zuzendutako protokoloa, ikasle transei edo genero portaera ez normatiboa dutenei eta haien familiei laguntzeko . (2016) aipatu beharra dago ere. Anistasuna eta Inklusibitatea (hau da hain zuzen ere Hezkuntza saileko azpi atalaren izena) onartzen eta babesten dituzten horrelako plan eta jarraibideek. Eta hauen aplikazioak eragin zuzena izango dute ikasleen identitatearen eraikuntzan, modu positiboan beti ere. Administraziotik ere gai hauen gainean gaude. Eta batez ere adi edozein giza eskubide ez-urratzearen zaindari. Horretarako ezinbestekoa dogu Ikasleen betebehar eta eskubideen 201/2008 Dekretua. (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/hezkuntza_ikuskaritza_dok_haur/eu_def/adjuntos/DECRETO201-2008eu-es.pdf)

Azken finean eskubideak idatzita egotea da benetako bermea ikasleentzako. Eskubiderik gabe ez dago askatasunez norbere identitatea eraikitzeko aukerarik.
Azkenik, hezkuntza eta genero identitatea garatzeko eskubidea lantzeko 10 bideo desberdin proposatzen dira hurrengoko webgunean:


10 bideo horietatik orain hurrengoko hau proposatzen dotzuet:



https://youtu.be/6-eSeKediig
Bideoak Angel eta Jazminen istorioak kontatzen ditu. Angel mutil trans bat da, eta aitzaki hori dela eta  etengabe jazarpena pairatzen duena. Jazmin lesbiana gaztea da, eta askotan gizartearen eta bere senideen presioei aurre egiten die, ez baitute onartzen bere izaera. Film labur honetan, LGTBI siglekin identifikatzen diren pertsonek gaur egungo gizartean gainditu behar dituzten egoerak agertzen dira.