2019/12/08

Ekintza zuzenetik, hausnarketa egitera eta batez ere barne barnetik bizitzera


EKINTZA zuzenetik, HAUSNARKETA egitera eta batez ere barne barnetik BIZITZERA 






Pasa den urteko post-en artean Maria Erostarberena gustatu zait bereziki:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/12/emakumeak-protagonista.html eta batez ere hor emakume asmatzaileei buruzko bideoa, aipatzen ez dena ez delaren existitzen seinalea.


Maurizia gogora ekartzea inportantea ikusten dut be, bere garaiko bai emakume apurtzailea etxean "gordeta" zeudenen kontra bere burua plazarazten bere indar guztia erakutsiz. AUPA MAURIZIA!!! 


Nik nire aldetik aukeratu dudan emakume aitzindaria Dolores Ibarruri Gómez "La Pasionaria" da.



Aukeratu dut garai horietako emakumeen aldera lortu zuena harrigarria iruditzen zaidalako ondino ere:
  • ikasketak hasi zituen nahiz eta egoera ekonomikoagatik utzi beharra (gehiengoek ezta hasi ere ez zuten lortu inoiz, ez zuten aukera hori inoiz izan emakume izate hutsagatik), 
  • bere senarraren lidergo sindikala aprobetxatuz lortu zituen politika ezaguera, (ahalduntze ederra)
  • jasotako heziketa tradizionalista eta katolikoa kuestionatu eta uko egitea hango garaietan, (inguruko gehiengoaren kontra)
  • kazetaritza karrera lortu izatea (artikuluetatik hasita, egunkarietako erredakziora...),
  • politika erantzunkizun postuetara heltzea (bere alderdiko presidenta, diputatua,..), (kideen onarpena eta errespetua lorpena)
  • dibortziatu ondoren beste harreman hastea bera baino 14 urte gazteago tipo bategaz, (korrentearen kontra, zer esanik kontutan izan gabe, bere nahiera)
  • 6 seme-alaba lurperatzeko minaz pasatzea, (garai horretako hainbese emakume moduan, benetan egoera latza)
  • bere militantzia, (indartsua, ausarta...)
  • ....
Eta batez ere aukeratu dut nire amuma garaikidea izanda fiskoki antzeko estiloa gogorarazten nauelako ,nahiz eta izakeraz justu kontrakoa esango nuke; amuma ez baitzela inoiz "ezarritako moldetik" atera.
"Emakume sufritzailea, ama pairakorra..."... Izterra galtzera heltzeko puntura arte 1937.urteko Bizkaiko bonbardaketetan etxekolanak bukatzen gelditzeagatik aterpera lehenego deian joan ordez.

Baina txanpon bereko bi auregiak ikusten ditut bietan, zuzena eta desiratzailea, otzana eta hauslea, klasikoa eta irautzailea, formala eta desobedientea....denak garelako alde biak eta bi paperei esker aurrera egiten dugulako sentimendutik ekintzetara pentsamendutik pasata: SENTITU, PENTSATU, EKIN edo beste orden batean, ze azken finean matematikako eragileek esaten zigutenez: faktoreen ordenak ez du produktoa aldatzen.
Eta bai Pasonaria estiloko aitzindariak baita amumaren moduko ikusezin deserosoei ezker gauzak aldatzen bagoaz eta historian, munduan eta bizitzan geure bidezko lekuak erreibindikatzen.


Eta hortik joan daitezke momentu honetako erronkak nire ustez.
Ekintza zuzenetik, hausnarketa egitera eta batez ere barne barnetik bizitzera.
Esan nahi dut, primeran dagoela martxoaren 8ko manifestazioan milaka emakume kaleratzea, greba orokorra egitea, "el violador eres tú" edo "un violador en el camino" performancea munduan zehar zabaltzea eta antzeztea, eta abarreko ekintzak; baina benetako erreflexio sakona egin beharra dago be: zergaitiak aztertu, azpian dagoena ikusi, ondorioak atera....eta batez ere gure izakerarekin koherentzia lortu, egunerokotasunean kontsekuenteagoak izaten saiatu eta geure bizitzetan hori guztia isladatzea. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina