2021/02/22

IDENTITATEEN GARAPENA

IDENTITATEEN GARAPENA 






Argazkian agertzen den kulunka bezala, identitatea ez dago beti toki berean. Bizitzak mugitzen gaitu eta mugimendu hauei esker esperientzia desberdinak izango ditugu gure identitatea behin eta berriro moldatuz.
Identitateen garapena prozesu luzea eta aldakorra da; luzea bizitza osoa irauten baitu eta, honen ondorioz, aldakorra.
Alde batetik, eraikuntza pertsona eta banakakoa da: Bakoitzak dituen balioak, gorputz-irudia, trebetasunak, emozioak eta sentimenduak. Bestetik, soziala ere bada: Gure eraikuntza pertsonala, desberdina izango da; pertsona bakoitzeko kultura-maila, familia, jaioterria, maila sozio-ekonomikoak desberdinak baitira gizakia subjetu aktiboa bihurtuz.
Ager daitzkeen desberdintasunak murgiltzea izan behar da eskola inklusiboaren helburu nagusienetariko bat. Heziberrin aipatzen den bezala, lan hori aurrera egiteko ezinbestekoak dira zeharkako konpetentziak lantzea curriculum ezkutuan:
* Hitzen hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
* Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
* Elkarbizitzarako konpetentzia.
*Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia.
* Ikasten ikasteko konpetentzia.


Beste edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Mariarena aukeratu dut "Dibujando el género" zabaltzen dituen bideoak oso adierazgarriak eta klasean oso erabilgarriak direlako hainbat kontzeptu azaltzeko.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina