Hasi nahi nuen gaurko lana mezu positibo batekin, zeren, gaia berez, zerbait negatiboa dela ematen baitu. Horregatik, hasieratik buelta eman nahi diot eta...
"HAR DITZAKEGU GATAZKAK IKASTEKO AUKERAK BEZALA"
Egia da, orain dela asko, ikastaro batzuetan, gatazkak ez direla ez positiboak ez negatiboak, baina bai ikasteko aukerak direla ikasi nuela. Hala ere, batzuetan, egunerokotasunean, hori ahazten zait eta nahiago dut gelan ezer ez gertatzea "bakean" egoteko (kasu askotan bake faltsua baino ez da). Baina ikastaro honek gogora ekarri du nire burura gatazkak aurrez-aurre begiratu behar direla, ezkutatu gabe, konpondu ahal izateko eta ikaskuntza-egoera bihurtzeko.
Eta planteamendu horren oinarrian gatazkaren ezaugarri batzuk aurkitzen ditugu:
- Bizikidetzaren parte bat dira. Gizakiaren oinarrian daude.
- Interesak aurka egiten dituztenean agertzen dira.
- Ez dira ez onak ez txarrak.
- Positiboa edo negatiboa da gatazka aurre egiteko modua.
- (...)
“gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea
izugarrizko desafioa da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik.
Horren arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion arrazoietako
bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta
aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa
hartzea bezain garrantzitsua”.
Baina gatazkari buruz hitz egiten dugunean bakeari buruz hitz egin behar dugu, bai edo bai, kontzeptu horiek oso erlazio estua mantentzen dutelako, zeren egoera gatazkatsu baten aurrean irtenbideak topatzeko moduek esango baitigute bakea daukagun ala ez. Hare gehiago, gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du, eta horrek suposatzen du pertsonen artean eta ingurunearekin maila desberdinetan (ekonomikoa, sexuala, etnikoa, kulturala, laborala, akademikoa...) berdintasun harremanak izatea.
Horrekin lotuta oso aproposa da Rigoberta Menchúk esaten zuena:
Egia borobila. Eta nik gehituke nuke: "(...) sexua eta generoagatik diskriminazioa dagoen bitartean ez dugu bakea lortuko"
Orain arte esandako guztia kontuan hartuta, laster konturatuko gara hezkuntzaren garrantziaz. Hezkuntzak gure ikasleekin lan egiteko aukera ematen digu, gatazka ikaskuntza-egoera bihurtzeko. Horrekin lotuta hona hemen bideo bat non oso ondo azaltzen den ideia:
Beraz, Hezkuntzan lan handia eta erronka nagusi bat daukagu: gatazkak ikasteko aukera bihurtzea pertsonen hazkunde integralarekin. Horretarako pausu batzuk eman behar ditugu, esate baterako:
- Formakuntza irakasle eta familientzat: lan partekatua izan behar da.
- Emozioak, asertibitatea, errespetua, berdinatasuna eta komunikazioa landu ikasleekin.
- Gatazka dagoenean:
- pertsona guztiak entzun; pentsamenduak zein emozioak jaso.
- Besteek esaten dutena errespetu osoz entzun.
- Egoeraren hausnarketa egin.
- Irtenbideak proposatu inplikatuen artean.
- Irtenbidea (k) adostu inplikatuen artean. Irtenbide horiek errespetuan eta berdinatasunean oinarrituta egon behar dira beti.
- Gida bat (Garatu): "Ikastetxeetan gatazkak ebazteko estrategiak"
- Pelikula bat emozioak lantzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina