HORIZONTALAK |
BERTIKALAK |
2. Indarkeriaren atzean ezkutatzen diren alderdiak irudikatzeko
erabiltzen den naturako elementua 5. Ustezko gizontasun eredu bakarra 6. Esplizitua ez den indarkeria matxista 7. Egunero gertatzen diren jarrera matxistak 9. Dimentsio pertsonala eta kolektiboa barneratzen ditu
|
1. Generoa daukan sentimendua 3. Deseraiki behar den maitasunaren mitoa 4. Emakumeoi egokitu zaigun musutruk egin beharreko lana 7. Mikromatxismoarekin amaitzeko bide posible bat
|
Indarkeria matxistei buruz aritu gara aste honetan. Nire ustez, honi buelta emateko heziketa ezinbestekoa da eta honekin lotuta maskulinitate berrietan arreta jartzea.
Feminismoa bakarrik emakumeen gauza ez denez, maskulinitate berriak lantzeak berebiziko garrantzia dauka gizartearen garapenerako. Nahiz eta maskulinitate eredu berriak geroz eta onartuagoak egon eta gaiaren inguruan gehiago entzuten den, erreferente gutxi daude oraindik. Gainera, maskulinitate hegemonikoan murgilduta daudenek, orokorrean, ez dute begi onekin ikusten, horrexegatik, hauekin landu behar da bereziki gaia eta maskulinitate mota ezberdinen ereduak erakutsi.
Baina, zeintzuk dira maskulinitate berriak
barneratzen dituztenak? June Fernándezek, “Feminismoa eta gizonen egitekoa”
artikuluan adierazten duen moduan,“botere grina, arriskuak hartuz adorea
etengabe adierazteko beharra edota sexualitate eredu berekoi eta aseezinaren
sustapena kritikatzen dituzte, zaintza, elkartasun eta sentiberatasun jarrerak aldarrikatzen
dituztenak”.
Maskulinitate berriak ulertu eta lantzeko zenbait
baliabide aurkezten dizkizuet. Kasu honetan irakasleentzako gehiago ikusten dut
ikasleekin erabiltzeko baino. Proposamen hau egiten dut, goian aipatu bezala,
irakasleen prestakuntza funtsezkoa dela argi dudalako. Ziur nago dagoeneko ezagutuko dituzuela
batzuek.
1) Jorge Elbaum-en Feminismo y nuevas masculinidades TED hitzaldia:
2) Jokin Azpiazuren Masculinidades y feminismo liburua:
3) MASKULINITATE EREDU BERRIAK hitzaldia:
Gaiarekin jarraituz, aurreko edizioetako MASKULINITATE BERRIAK posta gomendatu nahiko nuke. Bere
ideiekin bat egiten dut guztiz eta oso modu argian azaltzeaz aparte, baliabide
ezberdinak aurkezten dizkigu.
Amaitzeko, nahiz erreza ez den, ezinbestekoa da maskulinitate berriak aztertzea eta lantzea bai eremu hezitzailean eta baita jendartean ere. Puntu honetan, aipatu nahiko nuke gizonezkoak diren irakasleek egin beharreko lana, ikasle mutilentzako maskulinitate berrien eredu izango baitira.
ZERGATIK
GARRANTZITSU?
- Indarkeria matxista jasan duten emakumeengan errua jartzen jarraitzen du gizartearen zati batek.
- Maskulinitate hegemonikoarekin lotzen diren ezaugarriek (indarra, ez hitzegitea, sentimenduak gordetzea, jabetasuna…) erasotzaile potentzial bihurtzeko faktoreak izan daitezke.
- Hegemonikoa ez den maskulinitate oro, homosexualitatearekin lotzen duelako gizartearen zati batek.
- Maskulinitate berriak lantzeko dauden erresistentziak (banakakoa zein taldekoa).
1. Beldurra; 2. Izeberga; 3. Erromantikoa; 4. Zaintza; 5. Hegemonikoa; 6. Sotila; 7H. Mikromatxismoa; 7B. Mikroiraultza; 9. Ahalduntzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina