Indarkeria matxistaren izebergaren
bidez argi ikus daiteke indarkeria mota guztiak, esplizituak zein eskutukoak, eta
hau baliogarria izan daiteke ikustezin diren jarrera hoiek detektatu, bistaratu
eta eman behar zaien garrantzia emateko. “normaltzat” hartzen ditugun eguneroko
jarrerak salatzeko, bideo honetan azaltzen den bezala:
Horregaitik da hain garrantzitsua eskola eremuan guzti hori lantzea; indarkeria esplizitua(ikusten dena,izebergaren puntan dagoena) ekiditzeko, eskutuan dauden beste indarkeri motak bistaratu behar ditugu eta hoien inguruan eskolan eskuhartzea egin, adibidez:
-
Mikromatxismoak detektatu, hausnartu
eta esku hartu. Honen barne eskola, gela, jantoki, …ko betebeharrak denen
artean burutzea.
-
Maskulinitate hegemonikoen eta ez
hegemonikoen ezaugarriak ikusi eta maskulinitate ez hegemonikoei balorea eman.
-
Mutilengan begirada ipini. Eta “bai
bakarrik da bai” landu.
-
Maitasun erromantikoa deseraiki.
-
Zaintza erdigunean jarri, baloratu eta
elkar zaintzarako ekintza amankomunak burutu.
-
Aniztasuna bistaratu eta eredu anitzak
eskeini momento oro, lgtbq+ fobiak bistaratuz.
-
Sentimendu eta emozioei espazioak eta
denbora eskeintzea.
-
Neskei hitza sarritan eman, parte
hartze aktiboa sustatu,…azken finean, neskak ahaldundu.
Ikasleekin lantzeko, ondorengo
baliabide hau gomendatuko nuke mikromatxismoak bistaratzeko:
Hirugarren zikloko ikasleekin egingo
nuke. Lehenengo eta
behin bideoa ikusiko nuke beraiekin, ondoren, bideoan agertzen diren egoeretaz
hausnarketa egin eta holako egoera
antzekoak zerrendatuko genituzke. Bukaeran, zerrendatutako edoerak
aukeratu eta taldeetan antzezpenak egin eta grabatu; aurrerago eskolako
gainontzeko ikasleei erakusteko.
Eta maskulinitateak eta aniztasuna (Lgtbq+) lantzeko, honako baliabide hauek erabiliko nituzke, hausnarketarako oso baliogarriak:
Bukatzeko, aurreko edizioetako honako post hau aukeratu dut, batez ere baliabide asko partekatzen dituelako ta batzuk baliogarriak direlako geletan erabiltzeko:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2022/03/beldurrik-gabe-aske-hezi.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina