Gezurra badirudi ere, makina bat lege
daude neska eta mutilen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko.
Estatu maila, eskualde mailan... lege organikoak, dekretuak eta foru legeak...
Maila ofizialean berdintasuna bermatzeko
tresna nahiko ditugu... beraz, zergatik ez dugu lortu?
Legeak, beharrezkoak eta ezinbestekoak
badira ere, oraingoz ez dira nahiko izan, mendez mende sustatutako sistemari
buelta emateko. Maiz aipatu dugun moduan aurrerapauso handiak eman ditugu (mendebaldean
batez ere), baina bidea luzea da oraindik.
Hala ere, legedi multzo hau eskura izatea
ongi dago. Gogoratzeko. Gogorarazteko. Askotan ahazten dugulako gure lanbidean,
gure kurrikulumaren barruan, gure ikasgaia lantzeaz aparte, berdintasuna
sustatu eta eskola hezkidetzailearen alde ekin behar dugula.
Loinaz Lekuonak eta Patricia Oregik Konpromezua
eta Kontzientziazioa aipatzen dituzte. Gorka Manzarbeitiak, aldiz,
Irakasleentzako Formazioa eta beraien Inplikazioa ezinbestekoa
dela dio. Hauei nik gehituko nieke Inbertsioa.
Beraz, erakunde publikoek eta botere publikoek
legediak argitaratzeaz gain, legedi hauek garatzeko beharrezkoak diren baliabide
ekonomiko eta gizakoak jarri beharko dituzte mahai gainean.
Beste urtetako lanak ikusita Maite AS-k egindakoa
proposatuko nizueke.
Honetan esaldi garrantzitsua aipatzen da:
“eskola mistotik hezkidetza
eskolara salto egiteko garaia da”
Eskola mistoak ez du eskola
hezkidetzailea bermatu. Ezin gara lokartu, aurrera pausua egin eta eskola
hezkidetzailea lortzea da gure erronka.
Era berean, eskolan
parekidetasun errealaren bidean, hau da, eskola hezkidetzaile errealaren
erronka nagusiak aipatzen ditu eta benetan oso aproposak iruditzen zaizkit.
Nafarroaren kasuan, ikasturte honetan, apustu garrantzitsua
egin da berdintasunaren alde: SKOLAE, Nafarroako ikastetxe eta
hezkuntza-komunitateetan 2017-2021 urte tartean gauzatuko den Hezkidetza programa da.
Norberaren
bizitza-proiektua aukeratzea, askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-
baldintzatzailerik gabe, berdintasunik eza identifikatzen, haren aurka
borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (kultura, erlijio,
gizarte-klase, egoera funtzional bakoitzaren esparruan) ikasiz.
Plana ikasketa-ibilbide batean ardazten da, eta helburuak eta
jarraibide zehatzak proposatzen ditu hezkuntza-etapa guztietan zehar
ikasgeletan aplikatzeko, 0-3 zikloan hasita 18-20 urte arte.
Plana lau ardatzen inguruan antolatzen da:
1- Kritika berdintasunik ezaren aurka eta aldaketarako
gaitasuna
2- Autonomia,
independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna
3- Lidergoa,
ahalduntzea eta partaidetza soziala
4- Sexualitatea,
bizikidetza eta indarkeriaren prebentzioa
Eta hiru eremu
hartzen ditu kontuan: Eremu pertsonala, Harremanen eremua eta Eremu soziala
Aurten Nafarroako 16 zentro hasi dira Programa honetan, modu
esperimentalean.
Hona hemen Diario de Noticiasen agertutako albistea:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina