2017/11/26

LEGEDIA…, BABESA…, baina ez da nahikoa…



                                                             

Marko legala, egon badago… Baina, martxan jartzeko dirua behar da, agintarien konpromisoa, Berdintasunean formakuntza, Hezkidetzaren aldeko apustua ,… Urte gutxi batzuetatik hona, nire ustez iruditegi sinbolikoa aldatzen joan da, gutxika bada ere, azken urteotako aurrerapausua, zentzu honetan handia izan delakoan nago.
Bestalde, patriarkatuak beste era batera ere mugitzen da, ez da geldirik so geratzen… eta batzutan berdintasuna aintzat hartuta, emakumearen kalterako neurriak, edo patriarkatuaren bide berriak gauzatu egin dira, hala nola, alokairuzko sabelak, zaintza partekatua… Beraz, berdintasunaren izenean… hainbat oztopo berriak jarri dizkigute bidean…

⇛EZ BADUGU NAHI ⇒

                                
Irudi hauek, nire hausnarketarekin bat egiten dute. Atzerapausurik, ez suertatzeko, BERDINTASUNA helburu izan behar dugu… Eta benetan sinisten dugularen seinale, aurrekontuetan ikusten da…
Aurreko ikasturteetako posten artean, oraingoan Leirerena aukeratzen dut. Hezkidetzaren marko legalean sakontzen baitu.



Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a), beste batzuen artean printzipio hau dauka jarraibide (1.art), l) Eskubide-berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren
garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena”.
Beraz, ildo honetatik jarraituta, lortu nahi den helburua, “Emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasun eta aukera-berdintasuneraginkorra sustatzea, dauden desberdintasunak kritikoki aztertzea eta balioestea” da.

Helburu bezala, argi dago ondo dagoela… baina jendartean eta empresa munduan aldaketak ere eman behar dira… Nire garaiko neska mekaniko bat ezagutzen dut… eta mekanika munduan ez du inoiz lanik egin… Beraz, helburua gauzatzeko, hezkuntza munduan egin daitekeenaz gain, zeozer gehiago ere beharrezkoa da…


Gaur egun dagoen legediarekin gutxienez, babesa lortu dela uste dut. Egungo legediagatik ez balitz izango, “La Manada” kalean egongo litzateke dudarik gabe. Hortaz aurrerapausua nabarmena da. Bestalde, eman behar diren bi erronkak, orain arte garbi utzi dudan lez, batetik konpromiso politikoa, legedia aurrera eramateko dirua behar da, eta aurrekontuetan ikusten da benetan “Berdintasuna” helburua den ala ez. Bestetik, Hezkuntza… Eta horretarako ere dirua behar da eta, noski, formakuntza. Berdintasuna, hezkuntzaren etorkizuneko erronka da… Curriculumean, ildo horretatik doazen aldaketak eman behar dira, neurri batzuk hartu behar dira, DBH edota batxilerren irakasgairen bat,…



Bukatzeko, kanta bat…


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina