Hamaika aldiz
entzun izan dugu hezkuntzari dagokionez berdintasunera bidean ia guztia egina dagoela. Eskolak parekideak
direla, eta irakasleek berdintasunean oinarrituz hezten dituztela
ikasleak. Hori horrela dela uste dute
hainbatek, bai gurasoek, bai irakasleek, bai herritarrek. Mezu horretan sinesten badugu, nola egingo
dugu bada aurrera?
Oraindik asko
dugu egiteko. Eta lehendabiziko lana aurrez aipaturiko sinesmena dutenei begiak
zabaltzea da. Egin dugu bidea bai, baina oraindik ere gauza asko ditugu
egiteko, bai haurren onurarako, bai gurasoen onurarako eta bai herriaren
onurarako.
Naiz eta
hezkuntza informalean nabilen lanean, hezkuntza formalerako ikasketak ditut
eginak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkunztako ikasketak ditut eta nire
formakuntza osoan zehar ez didate gai honi buruzko araudirik irakurriarazi.
Irakurri dudana nire kasa irakurri dut. Nire aburuz,
hainbat unibertsitateko irakaslek zein hainbat haur hezkuntza eta lehen
hezkuntzako irakaslek ez dute araudi hauen berririk. Zehatzako esanda,
esistentziaren berri badute bai, baina barneko edukiak ez dituzte barneratuta,
ez dute interes berezirik jarri horretan. Arazoa hemen dago: uste dut herritar
askok uste dugula hezkidetzan hezten ditugula haurrak, berdintasunean hezten
digutula, baina ez gara jabetzen inguruan ditugun hamaika pintzeladatxo
matxistek eta mikromatxismo horiek ezjakintasunean bizi eta transmititzen
jarraitzen dugu. Hori horrela, ez goaz
bide oberenetik. Betaurreko moreak jantzi eta berriro ekin beharko genioke
araudia birpasatu eta haurrak hezteari.
Dena den
araudiak sortzen duan arazoa bere interpretazioarena da. Arauak dioena modu
batera edo bestera ulertu nezake, edo eta esaten duena modu batean edo bestean
aurrera eraman genezake. Eta horrek ikaragarri baldintzaten du arauak dioena, eta
ondoren egiten duguna. Nortasunarekin zerikusia du honek ere, pertsonak gara,
eta gure izateko eratik abiatuta sortzen digugu honelako ekintzak. Feministak bagara, errazagoa izango da
ekintza hezkidetzaileak burutzea. Beraz eskola hezkide bat nahi badugu, langile
feministak beharko ditugu, eta horrela berdintasunean hezitako herria sortuko
dugu. Baina lan zaila da, batasun handia behar da. Dena den ekinez eta gogoz
lor daiteke.
Aurreko
ikasturteetako post bat aukeratzen hasita, Maiteren posta aukeratuko nuke. Post
osoa izateaz gain, Mari Jose Urruzolaren “reflexiones para profesionales de la enseñanza”
bideoa oso esanguratsua iruditu zaidalako.
Honako proiektua uzten dizuet interesgune bezala, nik ikasi nuen ikastola gaur egun ikastolen elkartean hain ezaguna egin den “konfiantzaren pedagogian” aurreratuena dihoanen artean dago, eta hemen ikus daiteke Haur Hezkuntzako “kimu” proiektuaren azalpena. Beste hainbat proiektu ere ikusgai daude, kimurekin batera hizkuntza proiektua etab. martxan baitaude. Dena den harrigarria egin zait, inon ez da hezkidetzari edo berdintasunari buruz ezer aipatzen, eta oso adierazgarria iruditu zait ezaugarri hori. Aurrera bagoaz..zertan goaz bada aurrera? http://azpeitikoikastola.eus/eu/node/68
Oraindik ere
zer egiteko asko dago, baina orain arte egin den guztia hezkidetzari esker egin
dela esango nuke. Legean eman diren aurrerapenei esker heldu gara gauden
tokira. Esan bezala, oraindik ere badira hamaika erronka gure bidean, tartean
honako hauek:
-Hezkidetza plana ebaluatu, egoerak aztertu, aldaketak
neurtu, eta hobetzen jarraitzeko proposamenak egin.
-Hezkuntza komunitatearen (guraso, irakasle,etab.)
formakuntza, sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta konpromisoa.
Norbanako oro heztean baitago gakoa. Banan banako mezutik eraikiko dugu bidea.
Geuk izan behar dugu geure buruaren jabe lehendabizi, geuk sailkatu behar
ditugu gizarteak ematen dizkigun mezuak, eta ondoren horietatik zein zabaldu
nahi ditugun hautatu.
Ikusi jarraian kalean aurki ditzakegun mezuen
ereduak: Eskaparate berean ikus ditzakegun ereduak dira honakoak:
Oso mezu
borrosoak dira. Haurrak neska eta mutil direla ongi markatuak daude, neskatoak
lazoarekin eta arrosaz jantzita eta mutilak urdinez eta lazorik gabe. Agertzen
diren ia bikote guztiak heterosexualak dira, baina tartean ageri zaigu bikote
homosexual bat ere. Oso mezu nahasgarriak topatu ditut aste honetan okindegi
honetan; eta horrelako egoerak zuzendu beharra ikusten dut egungo gizartean.
Hauek dira ohiko akatsak, oharkabeak pasatzen ditugun egoera matxistak. Eta
horiek behatzen ikastea da erronka nagusia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina