Gaur egunean, hezkidetza geroz eta garrantzia handiagoa
hartzen ari den arren, kontzeptua bera ez da oso ezaguna. Jendeak gai honi
buruz duen ezjakintasunari aurre egiteko, oso garrantzitsua iruditzen zait
haurrak txikitatik hezkuntza hezkidetzaile batean heztea; etorkizunean, emakume
eta gizonen arteko berdintasun hori zerbait naturala izan dadin lortu ahal
izateko.
Hori dela eta, hezkuntza
testuinguru hezkidetzaile gisa hartzea ezinbestekoa dela deritzot, testuinguru
horretan inplikatuta dauden gizabanako guztiek gai honen inguruko formakuntzak jaso ditzaten garrantzitsutzat hartuz.
Hezkuntza
hezkidetzaile bat bermatu ahal izateko, hainbat lege sortuak izan dira. Hala
ere, lege horiek teorian oso ondo daude ezarrita, baina, bertan idatzita
dagoena eta errealitatean gertatzen dena zeharo ezberdina izaten da sarri.
Aste honetako irakurgaian aztertutako
legeei dagokienez, Euskal AutonomiaErkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide etabetebeharren Dekretua (201/2008,abenduak 2) aipatzeko modukoa iruditzen zait. Bertan ikastetxeko
bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak definitzen ditu: diskriminazio
baten ondorioz adierazten diren irainak eta beste pertsona baten duintasuna
kaltetzen duten giroak.
Hauek zeintzuk diren jakitea eta berauek saihestu ahal izateko ahaleginak
egitea ezinbestekoa dela deritzot, pertsona bakoitzaren ongizatea bermatzeko
eta inoren duintasuna kaltetua izan ez dadin ziurtatzeko. Baita, gatazkei aurre
egiteko mekanismo ezberdinak izatea; jokaera desegokiak ematen direnean
aplikatu ahal izateko.
Lege hauei guztiei esker
hezkidetzak presentzia handiagoa hartu duenaren sentsazioa dut; geroz eta garrantzia
gehiago ematen zaiola. Duela urte batzuk hezkidetzak ez zuen inongo tokirik ez
hezkuntzan, ezta gainerako testuinguruetan ere.
Hala ere, gaur egunean kontutan hartzen den
zerbait izan arren, legeetan idatzita dagoen zerbait, oraindik ere lan asko egin
beharko dugu berdintasun erreala lortu ahal izateko. Honen inguruko bi erronka
aipatzearren:
·
- Hezkidetzaren kontzeptua gizarteko pertsona guztiei helarazi, bere beharraz jabetu
ahal izateko, testuinguru guztietan berau zabaltzeko bultzadak emanez. Hezitzaileei,
bere aldetik, formazioak eman honen inguruan.
- Aipatu diren legeetan idatzita datorren hori modu teorikoan jakiteaz gain,
martxan jartzen direla ziurtatzea.
Amaitzeko,
aurreko urteetako edizioetako sarreren artean, Edurnek eginiko hau gomendatuko
nizueke. Guztiaz ados nago berak esandako honekin: “hezkuntza eremuan
legediarekin eta, batez ere, eragile guztiak inplikatuta egonda, konpromisoa
harturik izanda, eskola hezkidetzaileak berdintasuna sustatu eta bermatuko
duela ziurra da.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina