Festa eta jaia askotan aske sentitzearekin eta eguneroko mozorroak eranztearekin erlazionatzen dugu. Egunerokoan lotzen gaituzten hariak eten eta poztasuna, disfrutatzearekin lotzen dugu.. Baina, ez, oraingoz hori ez da horrela. Eguneroko sistema berarekin egiten dugu topo, patriarkatuaren txotxongilo izaten jarraitzen dugu eta eusten gaituzten hariek esaten digute, non ibili, nola ibili, nola jantzi, nola dantzatu…
Zorionez, pixkanaka pixkanaka hasi gara hariak eteten eta gure guneak sortzen, kontzientziazio kanpainak ugaritu dira, ondorengo bideoak bezalakoak gure hiri eta herrietan geroz eta gehiago dira.
Herri ugaritan egin dituzten gune askeak baina, oraindik ere plazara jaiaren erdigunera aske irteteko adinako aukerarik ez dugu.
![]() |
Gainean klik egin handiago ikusteko |
Oso gai aberatsa iruditzen zait ikasgelan lantzeko, errealitatean erroturik dauden ekintzak dira, tradizioari bete betean eragiten diotenak eta sistema etengabe erreproduzitzen jarraitzen dutenak. Honela beraz, ikastetxeak indarrean den heteropatriarkatuaren sistema deseraikitzeko bidean jai parekideen aldeko aldarria eta lanketa egitea funtsezkoa izango da. Ondorengo erronkak planteatuko nituzke:
- Ikastetxean ospatzen ditugun festa eta jai egunen azterketa egitea genero ikuspegitik.
- Jaietan emakume eta gizonen parte hartze parekidea bultzatu eta horretarako estrategiak bilatu. Bai antolakuntzan bai festa egunean.
- Tradizioari loturiko ikastetxean ospatzen ditugun jaien gaineko hausnarketarako bideak zabalduz, ikuspegi kritikoz aztertzen irakatsi ikasleei. Tradizioak eraldatuz, jai berriak sortzeko bideak zabaldu.
- Erabiliko ditugun baliabideek helburu hezkidetzailea dutela ziurtatu: Irudiak, proiekzioak, argazkiak, koreografiak, musika.. hautatzerako orduan.
- Jai edo egun moreak deiturikoetan jarduerek helburu hezkidetzaileak dituztela ziurtatu. Beste ospakizunei adineko espazioa, denbora eskaini. Eskola komunitate osoaren parte hartzea bultzatu.
Amaitzeko, aurreko ikasturteetako posten arten jaiak guztionak guztiontzat izenekoa hautatu dut. Ideiak argi azaltzeaz gain, hasieran partekatzen duen bideoak sarrera honetan aipatutako ideiak osatzeko balio duela iruditzen baitzait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina