Legeak herritarrok bete behar
ditugun arauak dira. Hauek egoteak badu bere garrantzia, gizartean burutzen diren
jarduerak arautzen baitituzte; momentu oro zuzentasuna eta ordena mantenduz.
Hala ere, egia da, gai batzuen inguruan, askotan ohiturek legeek baino indar
gehiago izan ohi dutela eta horren ondorioz, azken hauek bertan bera gelditzen
direla.

Aurreko urteko sarrerak irakurtzen
aritu ostean, Maite A. S-ren sarrera gomendatzea gustatuko litzaidake. Bertan
hezkidetza eta marko legalaren inguruan egindako hausnarketarekin bat etortzeaz
gain, interesgarria iruditu zait, “Eskola mistotik hezkidetzara jauzi egiteko garaia” izeneko artikulua partekatu izana. Bertan aipatzen den bezala, oraindik
ere detaile txiki askok (erabiltzen diren
marrazkiak, materialak…) erakusten dute berdintasuna ez dela errealitatea.
Hori honela izanik, argi dago oraindik, hezkidetzaren alde egiteko ugari
dagoela.
Hezkidetzaren inguruko legediak
aztertu ostean, EAEko Emakumeen etaGizonen Berdintasunerako VI. Plana iruditu
zait esanguratsuenetako bat. Izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zait plan
honekin lortu nahi dena. Hau da, euskal erakunde publiko desberdinek emakumeen
eta gizonen arteko berdintasunaren kontuetan sustatu behar dituzten lan ildoak
ezartzea, benetako berdintasunean aurreratzea lor dezagun, bai ekonomia,
kultura, gizarte-bizitzaren, bai bizitza politikoaren esparru guztietan.
Aste honetan aztertutako lege horien bidez, esan daiteke, hezkidetzaren ideia zabaltzea lortu dela; batez ere, hezkuntzaren esparruan. Gaur egun, bertako profesional gehienak kontzeptu
honen berri dakite. Hala ere, aurretik aipatu bezala, oraindik honen ibilbidea
luzea delakoan nago. Askok hezkidetzaren alde egin behar dela aipatzen duten
arren, ondoren honen induruko ezer gutxi egiten da; konpromiso falta dagoela
nabari da. Hori honela izanik, berdintasun errealaren bidean dauden bi erronka
aipatzekotan ondorengoak aipatuko nituzke:
- Hezkidetzaren eta honen legediaren inguruko kontzientziazioa gizarteko esparru guztietara hedatzea, formakuntza ahalbidetuz.
- Hezkidetzaren inguruko ideiak paperean jasotzeaz gain, honen inguruko ekintzak antolatzea eta horretarako konpromisoa agertzea. Horrekin batera, egunerokotasunean nabarmentzen diren genero estereotipoak deuseztatzeko ekintzak burutuz eta baliabideak eskainiz. Aipatzekoa da esaterako, Nafarroan martxan jarri duten Skolae berdin bidean programa.
-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina