Bukaera eta hasiera hitzak etortzen zaizkit burura bloggean
idazterakoan.Ikastaroaren amaiera delako batetik, eta prestakuntza jaso ondoren
lan egiteko beste garai bat hasten delako bestetik. Hori bai, datorrena kontzienteago eta formatuago seguru.Ikastaroarekin nere hasierako helburua bete dut : gure zonaldeko hezkidetza mintegiari baliabideak eta informazioa eskaintzea .Ikasteko era, niretzat guztiz berria izan da eta, egia aitortuz, ohiko gela , sarri, faltan bota izan dut. Akabo azkenengo lerroan jartzeari, akabo txutxu-mutxuka
ibiltzeari eta akabo "pirek" ematen zuten bizipozari...Ondo asmatu duzue
irakasleok oraingoan kar, kar, hilabete hauetan iltzatuta egon bait gara
gure dispositiboetara. Hala eta guztiz ere, esan behar dut, hezkidetzaren inguruan lanean ari
den komunitate handi, aberats eta inplikatua bat aurkitu dudala sarean eta horrekin gelditzen naiz, zuekin partekatu izan ditudan
iritzi, informazio eta baliabideekin.
Idaztea nire gustoko lana ez denez, egindako ibilbidea irudiekin
laburtu dut:
Eta sare eta konekzioekin bukatu dugun honetan abesti hau bururatu zait zuei eskaintzea:
"CIRCUITAL"
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina