Ametsetan egingo bagenu,… “ Eskola oso antolatuak etortzen zaizkit burura, non detaile txikienak ere
bere zergatia, garrantzia du… Eskolako kanpo itxuratik hasita, barruko
azpiegituraren plangintza arte. Azpiegitura atsegina, egungo dekorazioa
harkorra eta beroa, altzairuak zaindu eta errespetatzen ditugu… Non
irakasleriak, hezitzaile hezkidetzaileak dira eta klase magistralak eskeini
beharrean ikaste prozesuan bidelagun dira; IKT-ek ematen dituzten aukerak
xahutzen saiatzen dira; ikasleriaren partaidetza bultzatzen dute; sormenez,
inplikazioz… beteriko lanbide bezala ulertzen dute... Curriculum-ak berdintasuna
azpimarratzen du eta genero ikuspegia txertatzeko beharrezkoak diren baliabide
ekonomikoak zein pertsonalak bermatzen ditu… Irakaste – ikaste prozesuan,
erabiltzen diren baliabideak, ikusentzunezkoak zein liburuak, testuan zein
irudietan, ohiko estereotipoekin apurtzen dute, eta emakumezkoen ekarpenak
jasotzen dituzte... Heziketa afektibo – sexuala, ikastetxetan ematen da haur
hezkuntzatik hasita; aniztasuna eta guztion eskubideak errespetatzen da… Gatazken
konponbidea hitza eta begirunea da… Aniztasunaz gozatzen dugu (bai
kulturala, sexuala, erlijoena…)”
Baliabide didaktikoak hezkidetzaturik erreza litzateke,
hezitzaile hezkidetzaileak bagenitu. Nork aukeratzen ditu baliabide
didaktikoak? Hezitzaile hezkidetzaileak bere betaurreko moreak ez ditu kenduko…
Beste gauza bat litzateke konfunditzea; akatsen bat egiterik balego; mementoren
batean erabaki egokiena ez hartzea posiblea da… Baina nahita inolaz ere ez du
egingo, ZIUR!! Betaurreko moreek egunerokotasuna kritika eta autokritika bermatzen
ditu… Betaurreko moreak janzten dituzun mementotik…, aurrera egiteko, ibiltzeko,
irakurtzeko, espazioan kokatzeko, pertsonak ezagutzeko… betaurreko moreak
beharko dituzu…
Curriculum - edukia… emanda etortzen zaigu… zer eman behar
den… Horrek ez du esan nahi, nolabait edo moldatzerik ez dagoenik… Edo kritika
bultzatzerik ez dugunik… Gainera, orain arte ikusi dugun lez, marko legala
dexentea daukagu, hezkidetzaileak izateko… Baina errealitatea, ikastetxeetan
sexismoz beteta daude eta ohiko estereotipoak jarraitzen dute.
Era berean hezitzaile hezkidetzaileon zeregina bada,
aldaketak aldarrikatzea… eta gaur egungo errealitatearekin bat egiten duten
edukiak eskatzea…
Hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategiarik
garrantzitsuena, formakuntza da. Formakuntza eta hezkidetza aurreaz aurre, gurpil zoro bat eginez,
etengabeko biribila sortuz… Formakuntzarekin, hezkidetzaileak izango gara…
horrek gure lanean ondorioa izango du… Hezkidetzan hasi eta hezitutako pertsona
gehiago izango ditugu…
Aurreko post bat aukeratzekotan, Amaiarena
aukeratuko nuke. Baliabide ugariak ematen ditu hezkuntza afektibo sexualerako,
eta nire ustez eskolako ahulezietako bat hori delako.
Maite
duzunarekin gozatzearen garrantzia, hezkuntzaren xedea ere badelako…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina