2018/01/29

Utopia al da hezkidetza?

Mundu ideala bagenu hezkidetza egunerokoan txertatuta legoke baina ez garenez mundu ideal horretan bizi, ba lanketa honekin jarraitu beharko dugu. Nik uste dut "berdintasun formal" honek oztopo handiak ipintzen dizkigula baina baita ere eragile askoren inkopetentziak eta ez jakintasunak edota pasotismoak. Galdera honi erantzuten nagoen bitartean "Editorial Susaeta" datorkit burura eta beraien ipuin sexista, misogino eta matxistak.

Baliabide hezkidetzaileen erabilera sustatzeko, partaidetza eta komunikazio "taldeak" sortu edo bertan integratzea ezinbestekoa iruditzen zait. Feministok ez bagaude esparru guztietan hau da, eskola kontseiluetan, hezkuntza batzordeetan, guraso elkarteetan  eta beste talde informaletan ez da bermatuko hezkidetzaren lanketa sistematikoa. 

Beraz utopia da, momentuz, baina amets polita eta ezinbestekoa, gure ondorengoek era berdintsu batean hezteko aukera hau ez daigun galdu.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina