2018/02/02

MEKANIKO IZAN NAHI ZUEN EMAKUMEAK


Gai honekin nire ikastolako neska bat datorkit burura… nire adinekoa, baina beste gelan zegoen ez nirean… ahaidetasun txikiren bat ere bagenuen… 

Garai hartan, orain dela hogeitabost urte, mekaniko izan nahi zuen, eta herrian bertan zegoen Lanbide Heziketako formakuntza zentrora joan zen. Egin eta bukatu… baina mekanikoz ez du inoiz lan egin… Enpresa handi batean sartu zen peoi lez… Oraindik hantxe dabil…

Askotan berarekin gogoratzen naiz… Ez berarekin soilik… baizik eta bidean gurutzatu naizen hainbat emakumeekin… Zuzenbide ekonomikoa egin zuenarekin, eta tabernan lanean egon den horrekin… Kazetaria izan nahi zuen horrekin, eta supermerkatu batean egiten duena lan… Lan merkatuaren arazoa izan da… ala memento desegokienean formakuntza jasotako emakumea…? Lan merkatuan profil horrek kabidarik ez zuen?

Orientazio bokazionala ala lan merkatuari so egin behar dio? Gaur Lanbide Heziketan dagoen ikasle batek, egiten dagoena ez duela gustoko… baina… ez dakiela zer egin… zintzoa izan da, egia barra – barra… Ez du bere burua inon ikusten… Hitzegiteko gogoa azaldu du… ez zuen alde egiteko asmoa… Pena eman dit, horren galduta ikusi dut…

Baina argi dagoena sexu – generoak ez digula baldintzatu behar, ezin dugula lan femeninoak eta maskulinoaz aritu, eta are gutxiago soldata desberdina (eta normalean emakumezkoak gutxiago), lan berdina eginda… Ezin dugula gaitasun femeninoz edota maskulinoz hitzegin behar, pertsonen gaitasunaz soilik… Batzuk arlo batean gaitasun gehiagorekin, beste batzuk bestean… PERTSOOONAAAAKKK…
 


Aurreko ikasturteetako post bat aukeratu beharko banu Maite A.S. -rena hautatuko nuke, berarekin bat egiten dudalako noten inguruko hausnarketan.
Egun badaukat ikasle neska bat, harroa dena… eta zer pentsatzerik eman dit… Ez dut onartzen emakumezkoa delako eta horrelakorik ez dudalako onartzen? Eta mutil ikasle batekin onartuko nuen?... Ni hezitzaile  hezkidetzailea naizelakoan nago… baina horrelako egoera konkretuetan… kolokan jartzen duzu egiten duzunaren zergatia…
 

Nire ustez orientazio hezkidetzaile baten erronka nagusiena litzateke, edozein pertsonak, sexu-generoa kontutan izan gabe, bizitzan izan nahi duen hori egiteko, behar duen formakuntza teoriko praktikoa jasotzea. Eta horretaz gain, lan politikoa egin beharko litzateke, sexu -generoa baldintzakorra izan ez dadin, edozein lanpostutan persona bat lanean izateko sexu – generoa kontutan izan gabe…