Indarkeria matxistataz hitz egin denean, arreta eta esku-hartzeak emakumeengan jarri izan dira. Hau da, nola atera daitezkeen egoera hortatik, zer egin hori bizitzera eraman dituzten baldintzak desegiteko,... Neurri hau ez dela egokia, ez nahikoa, salatutako egoerek diote.
"Doce mujeres han sido asesinadas por sus parejas o ex parejas en lo que va de año, 987 desde que empezaron a contarse en 2003"
Mugimendu feministaren esanetan begirada zabaldu behar dugu arreta gizonengan jarriz. Ildo honetatik, aurreko ikasturteko postan Anak bi estrategi nagusi azpimarratzen ditu:
1.- Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa
interpelatuz eta berriak eraikiz.
2.- Emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.
Bi helburu nagusi hauek lortu ahal izateko, hainbat gai landu beharko genituzke ikasleekin:
Emakumeen arteko ahizpatasuna,
elkartasuna, babesa eta konplizitatea indartzea.
Emakumeak ahul eta biktima
bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
Autodefentsa feministaren
bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea,
nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
Maskulinitate eredu berriak
sustatzea, ereduak erakutsiz, ezagutaraziz.
Maitasun erromantikoaren
mitoaren eta ideologiaren deseraikitzea.
Mikromatxismoak identifikatzen
eta aurre egiten ikastea.
LGTBIQ+fobien aurka, aniztasun
ereduak ezagutu eta baloratu.
Hona hemen lotura eta baliabide batzuk:
Zarauzko Udaletxeko Parekidetasun Departamenduko orrialdea oso interesgarria iruditu zait, baliabide, informazio, protokolo, tailer,... eskuragarri jartzen dituelako. Merezi duela uste dut: https://berdintasunazarautz.wordpress.com/
2. Beldur barik programak kontzientziazioa lortzen laguntzeko baliagarriak dira
3. Bideoak:
Bukatzeko irudi hau uzten dizuet, bakoitzak gure lekutik badugulako zer egina
Bai, arriskuan gaude emakumeak*, baita maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek ere. Hortaz, emakumeon* “ezaugarriak” erakusten dituen, heteroarautik kanpo bizi den edo sexu-genero dikotomia zalantzan jartzen dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke.
Izeberg-ak oso ondo
irudikatzen ditu ikusten diren (esplizituak) eta ikusteko zailak diren
(sotilak) emakumeon* aurkako indarkeriak.
Zoritxarrez, indarkeria
matxistaz aritzen garenean, arreta ETA
ARDURA emakumeongan jarri ohi da: zergatik ez dugu salatzen? Zergatik
berarekin jarraitzen dugu? Zergatik bueltatu da berarekin? “Ni ez nintzateke
isilduko”…
Helduek
inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako
tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin
zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten
gaituzte.
Mugimendu feminista
izan da arazoa bistarazi eta salatu duena, baita geldiarazteko eta konpontzeko
bideak ikertzen dabilena ere, pentsatu eta teorizatu, proposamenak egin eta
ekintzak aurrera eramaten dituena.
“Pertsonala
politikoa da”
Indarkeria matxista
ez da emakume batzuen arazoa ezta emakume guztiona, jendarte osoarena baizik eta denok hori horrela dela ulertzen
ez dugun bitartean lan dezente dugu aurretik…
Ikusi dugunez,
indarkeria matxista desikasteko 3 lan-ildo hauek jorratzetik hasi gaitezke:
1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren
deseraikuntza.
2. Mikromatxismoen
identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea (mikroiraultzak).
3. LGTBIQ+fobiak
bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta
normalizatzea.
Martxoaren 8ko
greba feministaren harira Mugimendu Feministak idatzitako dossierrean azaltzen
dutenez, “Arauaren bazterrean kokatzen
garenok LGTBIQ+ fobiaren bitartez zigortzen gaituzte. (…) Anitzak gara eta gure
artean zapalkuntza ardatz desberdinak gurutzatzen dira, ondorioz, gure arteko
botere erlazioak ere eraldatu behar ditugu. Baina, ez dugu gure burua soilik
zapalkuntzatik izendatzen, praktika eta posizio politikoetatik ere izendatzen
dugu. Bollera eta trans nortasunak kokaleku politiko bezala aldarrikatzen
ditugu, heteroarauari planto egiteko bide bezala.”
Gai honen inguruan,
LGTBIQ+ kolektiboan ere matxismoa presente dagoela aipatu nahiko nuke. Izan
ere, kolektibo horretako kide izatea ez du zertan feminista izatea esan nahi.
Adibide gisa, Pikara Magazineko artikulu
honetan,
gai honetaz eta gay mugimenduak izan duen megafonoari buruz hitz egiten da.
“Emakumeok* saretuta patriarkatuari aurre egiteko hartzen
dugun jarrera ahaldundu eta kolektiboa”.
Ezaugarriak: espazio
segurua, konfiantza eta aliantza, lanketa pertsonala suposatzen duen ariketa,
kalean egin beharreko lana (barrura eta kanporantz, bi norabideetan), kontzientzia
hartzea guk ahal dugula, ahalduntzea, jarrera aktiboa, autonomia…
- Maskulinitate heterosexual hegemonikoa
interpelatu eta berriak eraiki
M8ko dossierrean gizonen
paperaren inguruan jasotzen da: “Beste
gizonezkoekin bildu zaitezke, maskulinitateen inguruan elkarrekin hausnartzeko,
lan pertsonala eta kolektiboa egiteko, zuen pribilegioez kontzientzia hartzeko
eta menderakuntzarik gabeko jendartea lortzeko bidean pausoak emateko.”
Biteri Ikastetxe Nagusian gizon talde bat elkartuzen
gara, gure maskulinitatearen eta honek gugan duen eraginaren inguruan
hausnartzeko helburuz. Topaketen xedea, kontzientziazio eta barne-behaketa
prozesu batetik abiatuz, berdintasunean oinarritutako, sexismorik gabeko eta
sexu edota generoagatiko diskriminaziorik gabeko gizarte bat eraikitzen
laguntzea da. Taldea, hilean behin bilduko da, gizonezko guztiei irekia dago
(ikasle, langile zein herritar) eta doakoa da. Juan Manuel Feito ('Piper Txuriak',
Bilboko berdintasunaren aldeko gizonen taldeko koordinatzailea) eta Ritxar
Bacete (gizonezkoekin berdintasunaren inguruan lanean eta maskulinitate berrien
azterketan aditua) izango ditugu bidelagun.
Gaiaren inguruan…
Konturatu
naiz…
… Indarkeria
matxistaren haritik tiraka, pixkanaka konturatu nintzen hau ez dela zerbait
isolatua, errotik datorren arazoa dela, bizi garen sistemak bidea ematen diola,
makinaria oso bat dela…
… Arazoa guztioi
interpelatzen gaituela ulertzen edo ikusten ez dutenek “emakumeon gauzetaz”
aritzen direla, haiekin “joango” ez balitz bezala.
… Ezkerrekoa izatea
eta feminista izatea beti ez datozela bat.
… Instituzioentzat
nahikoa dela paperean geratzen eta galtzen diren konpromezu eta borondate onak.
… Justizia
heteropatriarkalak ez gaituela babesten eta ez dela guk nahi dugun justizia.
Neure
buruari galdetu diot…
… Noizbait posible
izango ote den umeak sexu-genero sistematik at heztea.
Ikertu
dut, ikusi dut…
… Gizon/mutil bati
bere pribilegioei buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari
buruz denean) zelako arin ikusten da jarrera ‘defensiboan’ jartzen direla.
… Nahiz eta
kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula (neurri
batean edo bestean).
Iazko ikastarokideek egindako postetatik
bi gustatu zaizkit; Leire de Miguel Martinezena lanean egin zuen lanketagatik eta Garazi Esnaolarena hasieran aipatzen duen ideiagatik (“indarkeria matxista” esaten
digutenean zer datorkigu burura?). Izan ere, jendeak errez identifikatzen ditu
erailketak, bortxaketak… Orokorrean, fisikoki ikus daitekeen guztia. Baina ez
dugu hain errez ikusten (edo ez dugu ikusi nahi, esfortzu handia suposatzen duelako
honen inguruan hausnartzeak eta autokritika egiteak) arazoaren erroa, matxismoa
eta heteropatriarkatuaren tentakuluak noraino heltzen diren, zelan
interpelatzen gaituzten… Jendarteak hau ulertzea iruditzen zait erronkarik
nagusiena edo nagusienetariko bat.
Hona hemen
sortutako ikasleekin
lantzeko indarkeria matxisten aurkako leloa:
Autodefentsa feminista ikastaro edo
tailerrak antolatuz, bai ikasleentzat eta baita
langileentzat. Konfiantzazko giro batean, gure gorputzetatik abiatuta, bakoitzaren
erritmoa eta beharrak errespetatuz.
Egungo egoera
jasanezina da; erailketak, bortxaketak, epaiketak… Nazkagarria eta lotsagarria
da. Argi eta garbi dago eraldaketa sozial eta politiko bat behar dugula. Izan
ere, mugimendu feministak lan izugarria egin du eta egiten ari da (gara) arazoa
plazaratzeko, alternatibak eraikitzeko, e.a. Hain agerikoabatzuentzat baina beste batzuentzat ez.
Horrexegatik hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharra, adibidez.
Amaia Zufiak dioen bezala, “sistema kapitalista eta heteropatriarkala ez
da, ez, mito hutsa, gure haragia eta bizitza zeharkatzen duen errealitate
gordina da.”
“Manos a la obra” jarri behar gara, ekin
diezaiogun, iraultza txikietatik hasita, pixkanaka munstroa txikitu arte!
Aste honetako gaiak hausnartzeko gogoa
eman dit, gaia asko interesatzen zaidalako eta garrantzia handia duelako.
Horregatik, jarraian hainbat puntu aipatuko ditut.
Gaur egun, indarkeria matxista jende
artean dagoen arazorik larrienetako bat da, berarekin jendea hiltzen delako. Ni
mutila naiz, eta momento askotan lotsa eta nazka sentitu dut egoera batzuk
ikustean edo albiste batzuk irakurtzean. Hau dena aldatzeko lan handia egin
behar dugu, baina ezin gara geratu ezer egin gabe, bestela ondorengoek ere
pairatuko dutelako. Jendeak, ez du ulertzen ondo femenismoak lortu nahi dueña,
eta horregatik, honen aurka dago, baina femenismoak berdintasuna nahi du. Baina,
hau ezin da lortu jende asko honen aurka badago edo honekiko nazka/beldurra
badu.Esan dudan bezala, lan ikaragarria dago aurretik, baina pausuka egin behar
da, gero honek “bola” handia egiteko.
Maskulinitateak kontuan hartuta, beste eredu
batzuk dauela irakatsi behar da esparru guztietan (kalean, etxean, ikastetxean…)
eta hauek gizarterako hobeagoak direla. Hauek, emakumeak ahalduntzen
dituztelako eta hau gertatzea aproposa/egokia delako. Hori dela eta, ikasle edo
gazteei baliabideak eman behar dizkiegu berdintasuna indartu dezaten.
Gaztea izanik, emozioak azaleratzea
ezinbestekoa ikusten dut eta aspektu hau ez da batere erraza jasotzen diren
mezuekin. Horregatik, ematen diren mezuekin kontuz ibili behar gara. Hau da,
arazoa ez da “ahula babestea”, baizik eta erasotzailerik ez egotea, begirada
mutiletan jarri behar dugu.
Ikasleekin lantzeko, Maialen Lujanbio
bertsolariak esandakoa erabiliko nuke: “Beldurra lekuz aldatu behar den? Ardura
lekuz aldatu behar da!”. Goian aipatu dudan bezala, begirada mutilengan jarri
behar da, hauek dutelako horren ardura. Neskek ez dute defendatu beharko
mutilek indarkeriarik ez badute erabiltzen, baina, honek ez du esan nahi neskei
defendatzen ez zaienik irakatsi behar.
Aurreko ikasturteko postak irakurri
ondoren, Janirek idatzitakoa gustatu zait. Berak egindako hausnarketarekin ados
nagoelako, eta erabili dituen baliabideak aproposak eta egokiak iruditzen
zaizkit.
Eremu hezitzailean lantzeko justifikazio
handirik ez da behar, gaur egungo emakumeen egoera ez da justua eta hau aldatu
behar dugu, denon artean. Saiakera hau ez badugu egiten ez gara pertsona onak,
inorrek ez duelako nahi beraiek pairatzen dutena pairatu. Ezinbestekoa da
gizonezkoen parte hartzea eta inplikazioa gai honetan.
Gure gizartean ukaezina da indarkeria
matxistaren eguneroko presentzia. Alegia, emakumeek emakume izate hutsagatik
sufritzen duten biolentzia, gizonak direlarik eragile eta matxismoa bere
jatorri. Indarkeria honek adierazpen desberdinak izan ditzake: erabat
esplizituak diren mespretxuak, irainak, eraso fisikoak edo bortxaketetatik
hasi, eta sotilagoak diren xantaia emozionala, kontrola, hizkera sexista,
txisteak, inbisibilizatzea eta beste mikromatxismo batzuk.
Alicia Ródenas-en indarkeria matxistari buruzko kortoan ondo adierazten da hori guztia:
Aste honetan zehar landutako materialen kariaz,
biolentzia matxistarekin lotutako zenbait gauza ikusteko nuen modua aldatu egin
da. Batetik, gizonen halabeharrezko inplikazioa bilatu behar dela. Izan ere,
emakumeengan jarri ohi da ardura indarkeria matxista gainditzeko. Baina,
egitan, indarkeria arazo politikoa da. Eta beraz, jendarte osoaren ardura
kolektiboa.
Denok desikasi beharko dugu:
1.Maitasun erromantikoaren mitoari atxikitako
bikote harremanak alboratzea. Hau da: “no puedo vivir sin ti” filosofiaren
ildotik doan maitatzeko modu dependientea, besteak beste.
2.Mikromatxismoen aurka egitea: txisteak,
bazterketa, inbisibilizazioa…
3.LGTBIQ+ren baitako aniztasuna bistaratu eta
normalizatzea.
Indarkeria matxista gainditzeko bi dira
jarraitu beharreko estrategia nagusiak: maskulinitate berriak eta emakumeen
ahalduntzea. Beste hitz batzuetan esanda: gizonen inplikazioa
maskulinitate heterosexual hegemonikoa alboratu eta gizon izateko modu berri
eta feministak sortuz, alde batetik; eta bestetik, emakumeen autodefentsa
sustatuz haien autoestimua eta konfiantza indartuz.
Hemen ikus daiteke esparru bietako erronkak laburbiltzen dituen prezi interesgarria, klasean erabilgarria izan daitekeena: Indarkeria matxista.
Gizonen aldetik, etxeko ardura nahiz zaintza
lanak asumitu eta emozioen adierazpena lantzeaz harago, feminismoaren erronken
konplize bihurtu behar dira. Ez da emakumeen arazo bat. Gizarte osoarena da!! Hona erronka nagusiak:
Hona Bilboko gizon talde batek antolatutako “Berdintasuna eta Maskulinitate Berriak” argazki-erakusketari buruzko erreportaia:
Amaitzeko, iazko posten artean Janire Itsasoren “Indarkeria matxistak gainditzen” izenekoa aukeratu dut, bertan proposatzen den “Cambia el cuento bideoa” izugarri gustatu baizait eta eremu hezitzailean oso aplikagarria dela uste baitut.
Indarkeria matxista, aste honetako gaiak urduritasuna eta amorrua sortzen didala konturatu naiz. Ezinegona! Ezinegona, muturren aurrean dugulako eta hala ere egunero gertatzen ari den zerbait delako eta jendarteak zein jarrera du honen aurrean? Bai, haserretzen gara, honen inguruan hitz egiten dugu, baina hala ere ezta amaitzen. M8- ederra izan zen, indarrak batu genituen eta orduztik Estatu Espaniarrean hiru emakume erail dituzte, eta zenbat emakume izango ziren jipotuak egun hauetan?
Emakumeok* asko daukagu egiteko, baina bada garaia gizonek beraien arduraren jabe egiteko eta gizon izateko modu berriak asmatu eta praktikan jartzeko. Honen inguruan hitz egiten duen bidio bat txertatu dut, aste honetan Argia-ko web gunean agertu da eta pentsarazi didan bidio bat izan da.
Argi dago, hezkuntzan gai hau landu behar dela eta duen larritasunarekin hitz egin behar dela, pisurik kendu gabe eta egia apaindu gabe. Baina, ez emakumeak* beldurtzeko edota larritzeko helburuarekin! Bestela, orain arte bezela... badirudi emakumeok dugula kontu guzti honen aurrean ardura handi bat.
Hemen, gaiari lotuak gustoko ditudan esaldi eta komiki txiki batzuk:
Amaiatzeko, iazko lanetatik honako hau aukeratu dut, batez ere erronkak banan banan aipatu dituelako!