2021/12/20

ESPAZIOAK GUZTIONTZAT

 

Aste honetan egin den ikerketa oso interesgarria iruditu zait, baina aitortu behar dut orain arte ez nintzela konturatu emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunaz gauza batzuetan.

Inoiz ez nuen pentsatu hiri bat zein matxista izan daitekeen kaleen izenak plaza edo beste monumentu batzuk jartzen dituenean. Argi dago emakumea ikusezin bihurtzeko modu bat dela, historiaren errekonozimendua ukatuz eta historiatik kenduz.

Hiri matxista batean pentsatzen dugunean normalean hirigintza feministaren ideia datorkigu burura, non jazarpenaren edo indarkeria matxistaren aurrean arriskutsuak edo ez-seguruak izan daitezkeen lekuak ezabatuta egongo direnak. Berdeguneekin eta pertsonen arteko harremanetarako espazioekin, hiria leku gizatiarragoa izan dadin.

Hori lortzeko ez dago modu hoberik emakumeek parte hartzeko erabakietan. Politikan parekotasunik balego, gai horiek ikuspegi horretatik azter litezke, eta horrela guztiontzako hiri bat egin genezake, guztiak aintzat hartuko dituena eta guztiak onartuko dituena.

Bestalde, gustatuko litzaidake gomendatzea beste urtetako blog sarrera hau: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/espazioak-emakumez-bete-ditzagun.html 

oso interesgarria iruditu zaidalako. Egiten den hausnarketa oso interesgarria da, eta hezkidetzako patioei buruz egiten den erreferentzia aipatzea gustatuko litzaidake. Nire eskolan justu orain proiektu honetan gaude eta uste dut merezi duela pertsona guztientzako espazioa irekitzea, guztiek gozatu ahal izan dezaten




Izena badu, bada

Izena badu, bada


Aste honetan, errepresentazioa eta denboraren erabilera dugu hizpide, eta esan behar dut, kasu honetan, ez dela asko arakatu beharrik emakume eta gizonen arteko aldea zein handia den jabetzeko.

Lehenego, filme edo telesailetako protagonisten inguruan hausnartzen hasi ginen, eta emakumezko zein gizonezko ez estereotipatuak aurkitzeko, eta argi dago buruari eragin behar zaiola horrelakoak aurkitzeko. Begiratzen dugun lekura begiratzen dugula, estereotipoz inguratuta gaude eta ez da erraza hauetatik urruntzen diren pertsonaiak aurkitzea. Laster izango ditugu gabon zaharrak eta ziur nago telebista kate guztietan urteroko irudi berbera aurkituko dugula: neska-gizon bikote bat kanpaikadak ematen; neska eder bat 0 gradutik beherako giroa izan arren erdi biluzik egongo dena; eta gizonezko interesgarri eta berregarri bat trajez jantzita (hotzik pasatu ez dezan). Zelan ahaztu Ana Obregon gazte eder hura, dardar batean, ohorezko hitz motako soinekoa jantzita, eta bere ondoan, Ramon Garcia traje dotorez, kapa eta guzti…

Telebistaren gaiaren ondoren, gure inguruetako kale, parke eta plazetan emakumeen presentzia aztertzeari ekin genion, eta berriro ere ondorio berbera atera genuen: emakumeen presentzia xumea eta diskretua. Gai honen inguruan aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreren artean  Non dago beste erdia aukeratu dut, nik burututako behaketarekin oso otuta dagoelako eta datu oso zehatzak ematen dituelako. Deigarrienetako bat hauxe: gaur egun, Bilboko 900 kaleetatik 28k emakume izena dutela, hau da,  kale guztien guztien % 3k baino ez. Honetaz ohartuta, Bilboko udalak esku-hartzea erabaki zuen 2020ko urrian eta ahobetez onartu zuen udalbatzak ordutik aurrerako kale, plaza, parke, etorbide edo beste edozein azpiegiturak emakume izena hartuko zuela.




 

Nire ustez, hau ez da erronka handia, azpiegitura berriei emakume izenak jartzea ez baita lan nekeza, benetako erronka iruditzen zaidana da, gaur egun, gizon izenak dituzten kale, parke edo azpiegitura nagusiei izena aldatzea emakumezko baten izenaren ordez, izan ere, ez gara bakarrik kantitateaz ari, baita kalitateaz ere. Behatu beharko litzateke non kokatzen diren batzuen eta besten izenak, noren izenak dituzten kale nagusiek eta non dauden kokatuta gizonezkoen omenez eraikitako eskulturak, zein gizon profil eta zein emakume profil errepresentatzen diren. Konplexuak alde batera utzi eta emakumeen izenak herri eta hirietako txoko ilun eta baztertutetaik erdigunera ekarri behar dira.


ESPAZIOAN

 


Aste honetan gai interesgarri asko landu dira, baina hau aipatzea gustatuko litzaidake:

Errepresentazioaren garrantzia espazio birtualetan.

Espazio guztiak dira garrantzitsu eta kontuan hartzekoak, baina iruditzen zait espazio birtualari agian ez zaiola behar beste erreparatzen. Horren harira, orain dela aste batzuk #emakumeaktxioherrian traola sortu zuten emakume batzuek Goizalde Landabasok eta Leire Narbaizak hain zuzen ere. 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldian egin zuten proposamena, emakumezkoen Twitterreko ikusgarritasuna eta errelebantzia areagotzeko modu gisa. #EmakumeakTxioherrian txio kanpaina, abenduaren 6tik 12ra egin zuten. Egunero 3 emakumeren txioak bertxiotu behar ziren, astebetez. Honela azaltzen zuen kanpaina Leire Narbaizak berak txio honetan: https://twitter.com/txargain/status/1468170160825683969

Azpimarratzekoa da bestalde, emakume askok sare sozialetan emakumeei ikusgarritasuna emateko egiten duten lana. Aipatzekoa da, adibidez, Marisa Barrena. https://twitter.com/MarisaBarrena1 Emakumeen jaiotegunak eta efemerideak bildu ohi ditu Twitterren.

Bestalde, aurreko edizioetako sarreren artean honakoa aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/jolastokiak-eta-espazioak-ere-geureak.html

Asko gustatu zait jolastokien eta espazioen inguruan egindako lanketa dela eta. Horrekin lotura, burura etorri zaizkit Hiritik at kooperatibak zentzu horretan egindako bi proiektu hauek:

https://hiritik-at.eus/project/jolasparkeak

https://hiritik-at.eus/project/urdunako-eskolako-patioa-berrantolatzeko-prozesua




Eskoletako espazioen erabilerari oso garrantzitsu deritzot, eta zentzu horretan oso interesgarria iruditzen zait Atxuriko eskolan egindako auzolana. Hemen ikusgai: https://www.facebook.com/watch/?v=370986210179495

Beraz, esandako guztia kontuan hartuta, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronketako batzuk honakoak izan daitezke:

-          - Emakumeen errepresentazioaren (edo ezaren) kontzientzia hartzea

-         - Espazioaren birbanaketa egiteko moduak (bir)pentsatzea

-        -   Hezkuntza eremuko espazioen inguruko hausnarketa eta planteamendua

-       -   Hezitzaileon paperaren inguruko hausnarketa eta praktika

Ikaskuntza Diseinu Unibertsala hezkidetzan ere bai.

 Hezkidetzan zergatik ez?



Nik proposatzen dut Ikaskuntza Diseinu Unibertsala zabaltzea eremu guztietara benetako inklusioa lortzeko.








Errepresentazioa eta denbora erabileraren inguruan hasteko hausnarketa egiten ondoko aipua hartu dut, aste honetako irakurgaietatik.


Ondoren nire buruari galdetu diot nola lor dezakegun aukeratutako aipuan adierazitakoa. Zeintzuk diren eman behar diren baldintzak hori lortzeko. Nire aurre-ezagutza eta gehiago jakiteko dokumentazioan oinarritu naiz galdera honi erantzuna emateko ikerketa gisa.


Arkitektura hezkidetzaileari buruzko ideia egiteko Ula Iruretagoienaren artikulua baliagarria izan daiteke, bere ekarpenak IDU-ri gehitzeko.

Iratxe Esnaolak dion moduan: "2030 Agenda" gauzatzeko ezinbesteko lanabes kontsideratzen dira datuak, ebidentzietan oinarritutako politikak sortzeko behar-beharrezkoak direlako: genero datuen arrakala ere desagerrarazi beharko da, hortaz, genero berdintasunean aurrera egiteko. Bestalde, genero arrakalarik gabeko datuak beharko ditugu.

Hezkidetzaren ikuspegia erabiliz, hezitzaileon eta hezkuntza sistemaren erronka eta betebeharra da ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak aztertzea, eta sexismoa eta androzentrismoa antzematen denean, birdefinitzea.

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daiteke digitalizazioari buruzko artikulu hau, kontuan hartuta nire ikuspegitik ikus-entzunezko komunikabideak digitalizazioaren barruan koka daitezkeela.

Bukatzeko pasa den edizioko blog sarrera aukeratzeko kontuan izan dut, 15-30 arteko lerroko sarrera emandako gomendioa, nik landutako ideiarekin duen lotura eta bukatzeko irakurtzeko erreza eta ulergarria egin zaidala.



KANPOA NOLA, BARRUA HALA


Asteon, espazioen eta denboraren erabileran, besteak beste, desberdinkeriak detektatzen eta kontzientzia hartzen jardun dugu. Horren guztiaren aurrean, ordea, eraldaketa dagokigu: aldaketetarako bideak irekitzea eta horiek martxan jartzea. Horixe da bidea.

Bide horretan, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak abian jarritako ekimenean jarri nahi nuke azpimarra. Duela hiru urte, kanpo-espazioaren erdigunean mutilak nagusitzen zirela ohartu ziren, eta neskak, berriz, aldirietan egoten edo ibiltzen zirela. Espazioaren erabilerari oso esanguratsu iritzita, hausnarketa-prozesua jarri zuten martxan, eta, kanpo-eremua eraldatzeko beharra ikusita, horri heltzea erabaki zuten.

 


Hona hemen aipatutako prozesuaren nondik norako orokorrak:

https://zarauzkoikastola.eus/eu/kanpoespazioa

Ildo horretatik, iazko artikulu hau hautatu dut; izan ere, besteak beste, ikastetxeko espazioa begirada parekidetik eta inklusibotik eraiki ahal izateko gida partekatzen da bertan.

Horrekin batera, ez nuke aipatzeke laga nahi PATIO PAREKIDE ETA HEZITZAILE BAT ERAIKITZEKO BIDEAN izenburupeko gradu amaierako lana: ikuspuntu hezitzailetik dinamizatu nahi izan da kirol inbasiboen eremua, nagusia edo erdigunea.

Detektatu, hausnartu eta ekin, guztiok elkarrekin.

 

 

Diseinu berriak aldaketarako

 Aste honetako errepresentazio eta denboraren erabileraren gaian eremu zabaleko kontzeptuak aztertu dira dokumentazioan; egunerokotasunean erabat presente daudela konturatu naiz. 

Espazio fisikoaren kasuan, harrigarria da emakumeek zein errepresentazio eskasa duten orokorrean; urbanismoaren kasuan egindako ikerketei esker, udalerri desberdinetan emakumeen memoria berreskuratzeko hainbat ekimen jarri dira martxan dagoeneko, baina oraindik asko daukagu egiteko.


“Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen” 

Zaida Fernandez

Zaidak egindako ikerketaren aurkezpenean,  Mapa de las huellas de las mujeres en Basauri, emakumeen aztarnak berreskuratu ditu;  emakumeek espazio desberdinetan (plazak, parkeak, ea) izan duten presentzia, jarduerak, ea; udalerri desberdinetan agertzen diren ezaugarri berdintsuak aipatzen ditu bere ikerketaren aurkezpenean.   

Hirigintzarekin lotuta, interesgarriak iruditzen zaizkit  Oihane Ruiz Menendez arkitekto hirigileak  “Mujer, urbanismo y ecología” artikuluan aipatzen dituen ideiak:


“Hiri feministak indarkeriarekin (alderdi matxistak, klasekoak, arrazistak, etab.), osasungarritasun-baldintzekin, haurren babes eta eskubideekin, zaintza eta mendekotasunekin, erabileren eta erritmoen nahasketarekin, bizi eta bizi denaren babesarekin, hirirako eskubidearekin eta hiri-partaidetzarako eskubidearekin (ez kontsumitzaile gisa, baizik eta subjektu aktibo gisa) lotutako gatazkak planteatzen ditu”.


Artikuluan aipatzen du Franziska Ullmann arkitektoak Vienan egindako lana, "Hiriaren begiak" deitzen dio laneko espazioak (sukaldea) parke eta jolastokiekin lotzeari, haurren autonomia sustatzeko.

Menpekotasuna duten adinekoentzako apartamentuak eta  gazteen estudioak nahastea aipatzen du, zaintza eta sinergia informalak sustatzeko.


Oihane Ruizek, Hamaika Telebistarako egindako Hirigintza eta generoa”  saioan hirien eraikuntzan eredu patriarkalak zer eragin izan duen azaltzen du;  hirigintzaren diseinuan, eredu bakar bat hartu dute kontutan: gizonezkoa, etxetik kanpo lan egiten duena, kargurik gabekoa … 

Bestalde, gogora ekartzen digu emakumea esfera produktiboan (lana) eta erreproduktiboan (umeak, zaintzak…) egon dela beti, baina gizonezkoa, aldiz,  produktiboan bakarrik, horregatik ikuspegi sexistarekin antolatu dela hirigintza.  

Horretaz gain, saioan aipatzen da ere emakumeen errepresentazio eskasa kaleen izendapenetan, baita ere hainbat espazio publikoetan emakumeek duten beldurra. 

Eskolen kokapena ere aipatzen da bideoan, eskola askotan hiritik kanpo edota urrun dago, eta horrek ez du hurbiltasunaren irizpidea bermatzen; eskolako patioen inguruan diseinuak nola baldintzatzen duen erabilera aipatzen dute.


Eta guk ….

Nola eman buelta hirigintza eredu horiei?

 Nola eman bizitza gaur egun gure herrietako kaleei? 

Eta eskola eremuan? 


    Bizi dugun eredu kapitalistak kontsumitzeko ohiturak aldatzera eraman gaitu eta gero eta gehiago ikusten dira komertziorik gabeko kaleak, herri txikietan behintzat… 



Eremu hezitzaileetan /jendartean lantzeko erronkak: 

Eskolaren esparruan 

  • Eskolako patioen berdiseinua, eredu hezkidetzailea kontutan hartuta; 

  • Erabaki adostuak hartzea jarduera desberdinak proposatzeko.  

  • Komunen berdiseinua eta erabileraren berplanteamendua.

  • Ikasleekin elkarbizitza-espazioen eta denboren hausnarketa egin. 

Hirian / herrian:

  • Hirietako auzoetan eskolak izatea, ez hiritik kanpo, hurbiltasuna bermatzeko.

  • Erabilpen anitzak sustatzea kalean, bizitza sortzeko.


Guzti horretarako, sentsibilizazioaren beharra  ezinbestekoa ikusten dut, eremu hezitzailean zein jendartean, begirada hezkidetzailetik ulertu behar baitira planteatzen diren erronkak.  

Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut: 

Ni naiz...Hi haiz...Hemen gaude !!!


Animazio bisualak sartu ditu datuak adierazteko eta modu erakargarrian irakurtzen da informazioa; 

Patioen inguruko bideo interesgarria du:

Red de patios inclusivos y sostenibles


Bukatzeko, opor garaia bueltan dugula eta, Donostiako San Telmo museoan 2021eko azarotik 2022ko martxorarte ikusgai izango den erakusketa aipatuko dut, emakume artisten  presentzia eta errepresentazioa ikusgai duena.

BAGINEN BAGARA. EMAKUME ARTISTASK: IKUSGARRITASUN(EZ)AREN LOGIKAK

 

2021/12/19

ESPAZIO PUBLIKOA ETA EMAKUMEAK

 




Genero desorekak espazio publikoan Randa Maroufi



Aurreko edizioetako Martaren post-a aukeratu dut: Zer ikusi hura ikasi. Zergatik? Beno,  Katixa Agirrek  aipatutako “Ikus-entzunezko sindromeak”  eta horien artean   Bechel sindromea interesgarria iruditu zait. Sindrome horrek dio pelikula, serie edo komik  batek genero filtroa pasatzeko 3 baldintza bete behar dituela:

1.     1. Pertsonaietako bik, gutxienez, emakumeak izan behar dira eta izendatu egin behar dira/2.      Batak  bestearekin hitz egin behar du/ 3.      Elkarrizketako gaia ez da gizona izan behar

Hau kontuan hartuta atera dezagun kontua ea zenbat eta zenbat pelikula zoragarririk ez luketeen filtroa pasako!!

Errealitateari begira betaurreko moreak jarrita zenbat eta zenbat egoera sozialek ere ez dutela filtroa pasatzen ikusten dugu. Astez aste horrekin konturatzen ari gara. Espazio publikoek gizarte lehentasunez hitz egiten dute, autobide erraldoiek, makro estadioek …. produktibitatea, indarra eta  boterea erdigunean jartzen dute. Arkitektura feministak honetan zer esan  eta  lan handia dauka.

Imaginario kolektiboan gelditzen diren emakumeak gutxi dira eta egia horren adierazle beste adibide batzuen artean hauek aipa ditzakegu: kaleen izenak, gure hiri eta herrietan ditugun emakumeen eskulturak, Historiatik iritsi zaizkigun emakumeen balentriak edo ekintza gogoangarriak…

Emakumeok plaza publikoan dugun espazioa beraz  murritza da. Beste adibide bat:  Gasteizko Azkena Rock jaialdiak duen  emakumeen presentzia eskasa.  2018an talde feministek salatu zuten moduan  berrogei taldeetatik soilik lautan egon ziren emakumeak.

Eta gure eskoletan zer gertatzen da?  berdin  harremanatzen gara neska edo mutilekin? Denbora berdina eskatzen diegu batzuei zein besteei?  Estereotipatuak ez diren mezuak bidaltzen dizkiegu? Exijentzia maila berdina al da? Galderak eta ideiak pentsatzeko dira.

Gero eta kontzienteagoak garenez aspektu batzuk aldatzen ari direla egia da,  eta horren lekuko   gure eskoletan patioak eraldatzeko ematen ari den mugimendua. 

Kaleen izenekin  pausoak ere ematen dira baina oso poliki.  Ateneok republikanok Gasteizko kaleak berrizendatzea eskatzen dute baina Gorka Urtaranek bakarrik espazio berriak emakume izenarekin bataiatu nahi ditu. 

Zer egin dezakegu? Errealitate sozialaren aztertzea, proposamen berrien ezagutzea, denon artean hausnarketa kritikoa burutzea,  sare moreak osatzea eta batzutan, zergatik ez,  artea, sormena, adimena, eta sentsibilitatea  erabiliz, nire alaba nagusiak dion moduan, barrikadetara jotzea!!


ESPAZIOEN ANTOLAKUNTZAREN BEHARRA

 

Aste honetan zehar eta gai honi buruz irakurtzen oso deigarria iruditu zait emakume-izena duten kaleak %10 baino gutxiagoa direla. Datu honek agerian uzten du emakumeei leku publikoetan ematen zaien ikusgarritasun eskasa. Irakurgaian esaten den bezala emakumeek hirian duten presentzia areagotu egin behar da eta horretarako, kaleen izenak, plazenak, parkeenak eta eraikin esanguratsuenak agertu behar dira emakumeen izen gehiago.

Beste aldetik, interesgarria ere iruditu zait ikastetxeko patioen berrantolaketa bultzatzea. Patioak ez lirateke hain hierarkizatuta egon behar. Baloia eta porteriek patioen jabeak dira eta neskak, askotan, baztertuta geratzen dira patioetan, hormaren alboan. Honekin lotuta hurrengo artikulu hau irakurtzea gomendatzen dut Betaurrekomoreak Zaldupe eskolan

Etaa amaitzeko, komuneen erabilerari buruzko hausnarketa hau Neskeneta mutilen komunak ere deigarria iruditu zait. Post honetan mutilen eta nesken komunetako desberdintasunari buruz hausnartzen du, haurrei zutik pixa egiten irakasteko ohituraren zergatia. Aipatzen da pixa zutik egitea maskulinitate konbentzionalaren iruditeriarekin lotuta dagoela. Esertzea makurtzea baita menperatua eta otzana izatea, ondorioei erreparatzea, arauetara egokitzea, garbiketa kontuan izatea eta abar.


Beste urte bateko blogaren sarreretatik hau aukeratzen dut, ESPAZIOENBANAKETA ETA ANTOLAKETA, oso interesgarria iruditzen zaizkidalako ikastetxeetako patioei buruz egiten dituen hausnarketak, adibidez, "Patioa jendarteratzeko espazio publiko bat da, gizarte patriarkalaren desberdintasunak bistaratzen eta erreproduzitzen dituena", eta, baita, asko gustatu zait partekatzen duen esteka hau 150colegios reorganizarán el patio para evitar que los chicos y el fútbol seadueñen del recreo. Oso albiste ona izan arren niri  pena ematen dit; izan ere, nahiz eta zazpi urte igaro, ni behintzat, ikastetxe gutxitan izan ezik, ez dut aldaketarik ikusi eskolako patioen berrantolaketan.,,

Nire ustez jendartean landu beharko ditugun erronka batzuk hurrengoak izan daitezke; alde batetik, ikastetxeetan ,behingoz, patioen berrantolaketa, ikasle guztiei bere espazioa emanez, hierarkiarik gabe. Eta beste aldetik, biztanleria orokorrarekin eta erakundeekin lotuta erronka bat, hau da, , kaleen, parkeen, eraikinen... % 50ek emakume izena izan dezaten lortzea.






2021/12/18

Espazioaz jabetu, hura eraldatzeko

Egia esan ez da izan lehenengo aldia espazioaz pentsatu dudana. Izan ere, ikastetxeen espazioaren inguruan hasunartzeko aukera izan dut behin baino gehiagotan, hura oso adierazgarria baita

Egia da baina hiriaren antolaketaren inguruan gutxiago pentsatu  dudala genero-ikuspegiaren arabera. 2020ko Getxophotoko jaialdian Randa Maroufik egindako lana ikusi nuen, eta  horretarako aukera izan nuen. Zalantzarik gabe, hirigintza feminista "puntu beltzekin" pentsatzea da, baina horrekin baino gehiagorekin pentsatzea ere bai. Hiriaren espazioaren antolaketak erabakitzen du hiritarrek zer-nolako harremanak eraikiko dituzten edota zer jarduera sozial-ekonomikoa izango den nagusi. Bada, hori guztia ez bada genero ikuspegitik planifikatzen, desberdintasuna iraunaraziko dugu.

Ildo honi jarraiki,  hauxe da aurreko ediziotik aukeratu dudan artikulua

Gainera, ondorioztatzen dudana zera da;  logika bat gailendu da mendeetan, logika horretan oinarrituta eraiki dira gizarteak, estatuak, lurraldeak eta hiriak. Dena eraikia izan da, logika patriarkalen begiradatik, gizarte ezberdinasunak iraunarazteko.

 Hortaz, ezinbestekoa da etengabeko deseraikitze eta eraikitze prozesuan aritzea. Bide horretan, interesgarria egin zait hirigintzan adituak diren emakumeen honako konferentzia: 




Uste dut begirada oso interesgarriak partekatzen dituztela, ezinbestekoak direnak deseraikitzea gertatu eta eraikitze berri baterako. 

Hala, bertan azaltzen diren gakoak gure ikastetxeetara eraman behar ditugu, gure ikastetxeetako espazioa begirada feminista, parekide eta inklusibotik eraikitzeko. Hori da egun dugun erronka nagusiena. Ez da samurra, baina bestelako jokabide, pentsamendu eta inertziak bezala, espazioaz ere jabetu beharra daukagu hura eraldatu ahal izateko. Denontzako hiri bizigarriak sortzeko. 




2021/12/17

Espazio eta denbora bidezkoen bila


Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabilera ditugu hizpide. Konturatu naiz, datuak aztertzen, emakumeek errepresentazio txikia dugula bizitza publikoan, kulturan, kaleetan... Arkitekturak ere bizkarra ematen digu hiri sexistak sortuz... eta nire buruari galdetzen diot, noiz arte?. Benetan jabetzen al gara arazoaz?. Erronka handia dugu aurrean.


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Ainhoak egindakoa aukeratu dut: Non dago beste erdia?. Oso interesgarria iruditu zait Ainhoak Bilboko kaleen izenean emakumeek duten presentziari buruz egiten duen analisia. Eta benetan tristea da bizi naizen hirian dagoen parekotasun eskasaz jabetzea, soilik % 3k du emakume izena. Bestalde, albiste on gisa, Bilboko Udalak neurriak hartu ditu desberdintasun hori konpontzeko.



Ikastetxeetako espazioen antolaketa hezkidetzaren ikuspegitik sentsibilizatzeko adibide gisa bi arkitektok, Amaia Albenizek eta Zuriñe Burgoak, egindako lana aukeratu dut. Bideoaren lehen zatian, arkitekturak gure bizitza publikoa nola modulatzen duen hausnartzen dute, eta bigarren zatian, ikastetxe batean jolastokian espazioa erabiltzeari buruz egindako diagnostikoan zentratzen dira. Benetan interesgarria.



Hausnarketa hori hezkuntza-komunitate osoarekin egitea ikasle guztiek espazio komunez berdintasunez gozatzeko behar bat dela uste dut. 


Hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak? Hona hemen ideia batzuk.

  • Arkitektura sexistaz jabetzea eta aldatzeko neurriak aldarrikatzea.

  • Kaleak emakumeen izenekin berrizendatzea eta kale horiek hirietako espazio garrantzitsuak hartzea.

  • Ikastetxeko espazioen erabilera hezkidetzaren ikuspegitik aztertzea eta hobekuntzarako erabakiak hartzea

  • Ikasgeletan egiten dugun denboraren erabilera kontuan hartzea, desberdintasun-alderdi bat gehiago ez izateko.


2021/12/15

RUANDAKO DANBORRAK

 

HAUSNARKETA__________________________________________________________

Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan ikusitakoari buruzko Husnarketa egin ondoren konturatu naiz gauza batzutaz. Adibidez, eta errepresentazioari dagokionez, ez dela batere erraza aurreko ariketan eskatu diguten figura ez estereotipatuak bilatzea filma edota eleberritan. Aurkitu ahal dira, baina benetan egin behar dela arakatze bilaketa bat. Bestalde, eta seguruenetik atal larriena ez bada ere, oso nabarmena da mutikoek orokorrean pasatzen duten denbora guztia bideojokuetan. Esan beharrik ez dago bideojoku horietan indarkeria nagusi izaten dala.

 

Pasa den ikasturteko posta hau aukeratu dot:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/kolektibotasunetik-aurre-egin.html

 

Aukeraketaren zergatiak hurrengokoak dira: lehen atala, pixaren gaia, kuriosoa egiten zait baina ez dut ulertzen non dagoen arazoa. Arrazoiak praktikoak dira, besterik ez. Xehetasun gehiegi eman gabe ere begi bistan dago sexu bien postura desberdinek bideratzen dutela modu errazago batetan operazio fisiologiko hau. Dena dela, kontrako posturak frogatzea zabalik dago.  Horrela erakusten diegula guk gure seme alabei? Niri horrelakorik egitea ez zait inoiz okurritu ere ez. Edozein kasutan, gai honetan ere azkenean denok buzti beharko gara…

Bigarren arrazoia post hau aukeratzeko Ruandako emakume danbor joleen aurkezpena izan da. Bideoa bera zoragarria da, espektakulu hutsa da afrikar emakume hauek ikusi eta entzutea danbor izugarri horiek kolpatzen. Dena dala, eta sakonago aztertzen badogu gaia, ulertzekoa da guztiz nola bukatu duten emakume hauek herrialde honetan egondako genozidioaren ondoren, gizonek betetzen zuten rola egiten. Ruandaren gizarteak jasan zuen sarraskia 90eko hamarkadan eta ondorengo gizarte suntsiketa ikaragarria izan zen, eta hala eta guztiz, horrelako proiektu bat azaleratzea benetan hunkigarria da. Esan beharra dago ere, musika tresna joleen banaketa generoaren arabera fenomeno unibertsala dela. Horrek ez du esan nahi zilegizkoa denik. Bakarrik azaltzen ari naiz kultura pauta bat oso ohikoa dena kultura guztietan zehar, ez berau justifikatzen. Baina kontuz, begiratu deigun gure gizartea bera: zenbat mutilek aukeratzen dute arpa, pianoa, edo zeharkako flauta? Eta zenbat neskek aukeratzen dute gitarra elektrikoa, bateria eta tronboia? Eta gure arbasoen garaietara bagoaz, zenbat albokalari emakume zeuden eta zenbat pandero-jole/abeslari gizonezko zeuden? Hortaz, beste kulturak zorrotzegi kritikatu baino lehen arakatu dezagun gurea.

Gai erakargarri honen ildoan, UNESCO-ren bideo hau esegitzen dot, bertan Aka pigmeoen kantu polifonikoa,  kultura pautak, eta kantu-dantzetan dituzten musika rol desberdinak generoaren arabera azaltzen dira:






Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen datu/ikerketa bat____________________

 



 


2011-12ko ikasturtean Associació Valenciana de Musicologia-k egindako ikerketa bat nator hemen plazaratzea. Gorago komentatutako gaiaren inguruan hain zuzen ere, musika tresna eta espezialitateen banaketa generoaren arabera alegia. Ikerketaren izenburua hau da: ”Ba al dago gizonezkoen eta emakumezkoen musika-espezialitaterik?”

Iturria:

https://avamus.org/es/presencia-de-estereotipos-de-genero-en-la-eleccion-de-especialidad-musical-profesional/

 

Hona hemen aurkezten duten grafikoa datu kuantitatiboekin:

 





Hurrengo urratsa espezialitateen araberako azterketa izan da, gizonezkoen espezialitaterik eta emakumezkoen espezialitaterik ba ote dagoen jakiteko. Datuek erakusten dutenez, 27 espezialitateetatik 8tan emakumeak dira nagusi, eta gainerako 19etan gizonak.

Espezialitate gehienetan gizonezkoen presentzia da nagusi, nahiz eta 27 espezialitateetatik 16tan nabarmentzen den: klarinetea, klabea, konposizioa, kontrabaxua, koruen zuzendaritza, orkestra-zuzendaritza, fagota, gitarra, jazza, organoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta eta tuba; proportzioa % 53 eta % 98 artekoa da, eta horrek erakusten digu espezialitate batzuetan ia parekoak direla gizonezkoak.
Ikasleen % 90 baino gehiago gizonezkoak dira; besteak beste, tronboia, tronpeta, tuba eta jazza.
Musikologia espezialitateko ikasle gehienak emakumeak dira, baita harpa, kantua, zeharkako txirula, oboea, biola, biolina eta biolontxeloa ere. Nagusitasuna % 52tik % 68ra bitartekoa da.
Emakumeen presentzia orokorraren ehuneko handiena duen espezialitatea zeharkako txirula da, emakumeen % 67.87 batez beste. Emakumeen gehiengo hori etengabea da ikasturte guztietan, 2002/03 ikasturtean izan ezik. Ikasturte horretan izan ezik, txirula eskoletan emakumeen presentzia % 60 eta % 80 artekoa da, eta hori ehuneko handia da. Aldea handitzeko joera dago, espezialitatean emakumeen presentziaren proportzioa handituz.
Kantua espezialitateak emakume gehiago ditu beti maila guztietan, % 52 eta % 75 arteko ehunekoetan, % 67.37 batez beste. Emakumeen gehiengo horrek ez du aldatzeko joerarik.

Espezialitate batzuetan ere oreka dago gizonen eta emakumeen proportzioan. Hori da Pedagogia espezialitatearen kasua bi aukeretan.

 

 Aztertutako datuak ikusita, ondorio orokor gisa honako hauek ezar daitezke:


· Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan gizonezko ikasleak gehiago dira emakumezkoen gainetik. · Zentro honetan, argi eta garbi, gizonezkoen espezialitateak eta emakumezkoen espezialitateak daude. · Espezialitate batzuetan estereotipo horiek aldatu egiten dira urteekin, eta beste batzuetan ez da aldaketarik izaten. · Genero-estereotipo horien arrazoia, musika-espezialitate profesionala aukeratzerakoan, Goi Mailako Kontserbatoriora iritsi aurreko estadioetan bilatu behar da. · Goi Mailako Kontserbatorioko irakasleek gutxieneko eragina dute genero-elkarte horiek sortzerakoan musika-espezialitate desberdinekin.

 

Nire iruzkina ikerketa honi buruz:

Hemen daude datuak eta ondorioak Valentziako Goi Mailako kontserbatorioan egindako azterketaren ondorioz. Noski, ikerketa honi falta zaiona zera da: egoera hau irauli egiteko plangintza bat. Agian hori da beraiek proposatu zutena hurrengoko ikasturteetarako. Edozein kasutan, horrelako ikerketa baten beharra ikusi izan bazuten arrazoiren bat egongo zen. Eta ikerketa bera egitea lehen pausua da dudarik gabe.

 



Zein dira hau guztia eremu hezitzaileetan / jendartean lantzeko erronkak?_________________

Eremu hezitzaileari dagokionez nire ustez bagoaz pausuak ematen, apurka bada ere. 2014. urtean Hezkuntza sailak patioak berrantolatzea proposatu zuen, Hezkidetza planaren barneko ekimenen artean. Hori zenbateraino lortu izan den ikastetxe guztietan ez dakigu baina aitortu behar da pausuak hor daudela: arazoaren kontzientzia, plangintza bat plazaratzea, egitasmoak idatzita izatea,… Erronka, hortaz, gauzak zenbateraino aldatu diren egiaztatzea izango litzateke momentu honetan nire ustez.

Aldiz, zailago ikusten dot jendartean guzti hau plazaratzea, egoerak iraultzea, egitasmoak finkatzea idatziz,… Adibidez, orain dela gutxi arte, oso ohikoa zen gure gizartean hain baloratuak diren txokoetan emakumeen presentzia ez onartzea. Emakume batek komentatzen zidan behin, bere aita bazkide zela txoko batetan baina bazkidetasun hori ezin ziola berari pasatu juxtu arrazoi horregatik (“oinordetza patrilineala”). Egoera hauek aldatu dira dagoeneko? Nik ez dakit hori horrela denik.