2020/02/16

Gure eskubideak, gure aske-bideak







Identitateak eta aniztasun sexualaren gaiaren inguruan aritzerakoan, bi ideia nagusi ikusi ditugu: eskubideak eta askatasuna. Irudi batetan jarriz,








Aldarte elkarteak azaldu digun bezala, sexu-eskubideak ezagutu eta bizitzea garrantzitsua da norberak bere identitatea eraikitzeko.








Yomarak egindako , “Normalitatea auzian” izeneko aurreko edizioko ekarpen hau aukeratu dut, batipat, eskolarako egiten dituen proposamenengantik:





Zein izan daitezke proposamen hauek eta sensibilizazio gaia ere lantzeko baliabide aproposakMercedes Sanchez Sainz-en “Como educar en la diversidad afectivo-sexual en los centros escolares” eta “Somos como Somos” liburuak lagungarriak dira gelarako jarduerak prestatzeko garaian:



 


                               Txikien guraso eta hezitzaileentzat proposamenak biltzuen dituen liburua da hau: "100 aukera, bi izan beharrean..."



Feminitate eta maskulinitate alternatibo askotariko eta berdinzaleak eraikitzeko Unescok euskaraz argitaratutako Gida Didaktikoa-k gelarako proposamen ugari egiten ditu: 

Eremu hezitzailean identitate eta aniztasun sexualaren gaia lantzeko erronka batzuk ditugu begibistan: Irakasleen arteko hausnarketarako eta saioen prestaketarako une eta gune kolektiboak, euskarazko material anitzak eskutartean izatea, familiekin elkarlanean aritzea, jendarte erakunde eta komunikabideak aniztasun sexualaren eskubideekin lerrokatzea, bai diskurtsoetan eta bai praktikan, inklusioa izanik helburu nagusia.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina