Aste honetan heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen aritu izan gara. Ondoren doakizue gai honi lotutako gurutzegrama bat, bete nahiko bazenute:
Aurreko edizioetako ikastaro kideek egindako post bat aukeratu behar izaten dugu. Oraingoan, #Andonirena aukeratu dut, besteak beste, izenburua gustatu zait, baita barneko edukiak nola azaldu dituen eta nola egituratu duen posta. Horra hor:
hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/etxean-hasi-eta-eskolan-jarraitu-behar.html
Bestalde, aste honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat gomendatzekotan, ondorengoa litzateke:
Bertan ikasleek bizi izandakoak adierazten dira eta zer hobeto gure ikasleen artean sentsibilitatea eta enpatia landu ahal izateko gogoeta baten ostean, euren ekarpenak eta esperientziak zuzenean entzutea baino. Alde batetik, besteen lekuan jartzeak asko lagun diezaieke eta bestetik, egoera berberean dauden ikasleei aurrerapausua emateko eta beldurra kentzeko indarra eman diezaieke.
Apur bat arakatzen ibili ostean, ikastetxe batean martxan jar daitekeen proiektu baten berri izan dut yotuberi esker. Itsaslore Yarzak egindako tutorial batean, oso argi adierazten du urratsez urrats hezkuntza afektibo-sexuala nola landu daitekeen gela barruan. Hor doakizue:
Ondorengo datuak IREKIA (euskadi.eus) webgunetik ateratakoak dira. Erabat deigarriak egin zaizkit emaitzak eta horrek erakusten digu, gai honi lotuta esku-hartzeak bideratu behar ditugula, bai ala bai:
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/9931-harreman-afektibo-sexualak-eta-ondoez-psikologikoa-dira-adingabearen-telefonoari-egindako-kontsulten-arrazoi-nagusia
Azkenik, hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronka nagusiak zein diren esaterakoan, zera aipatuko nuke:
* Eskola-komunitate
osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza
* Emakumeen
eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraiki
* Heteroaraua gaindituz, hezkiketa afektibo-sexuala aniztasunean hezi
* Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatu
* Material
didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatu
* Ikastetxea
gune seguru eta aske bihurtu
* Hizkuntza
hezkidetzailea sustatu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina