Sentsibilizaziorako, Sergi Perezen film labur hau aukeratu dut: “Soineko berria”.
Bideo honen bidez, hainbat aspektu aztertu daitezkela iruditzen zait.
Oso esanguratsua da bideoaren hasieran ikasleak esaten duena: “A mi me gusta mucho el día de carnaval...nos dejan ir como nosotros queremos”.
Honetaz aparte, oso adierazgarria da klasea hasi baino lehen entzuten diren ikasleen arteko hitzak: “Anorexica”, “X tiene pezones”, “mamón”, baita jarrera ere.
Galdera hauek okurritzen zaizkit:
-Irakasle, zuzendari, kideen jarrera...Egokia al da irakasleak duen jarrera? Nola iruditzen zaigu jokatu beharko genukeela irakasle bezala egoera horretan? eta zuzendariak?.
Eta kideen kasuan, ikasleekin landu zitekeen ere nola jokatuko lukete beraiek, zer iruditzen zaien kideen jarrerak... Aztertu bai “maricón” deitzen dion mutikoaren jarrera (Santos), baita geroago gerturatzen zaion neskarena ere, Elenita: “No puedes vestirte de niña, es ilegal”.
-Zer sentitzen du Mariok? Zergatik jokatu du horrela?.
-Aitak izan duen erantzuna. Zer egingo genukeen guk ama edo aita bezala bere kasuan? Nola jokatuko genuke?. Aitak esaten duenean: “No le voy a dejar así vestido por más tiempo. Si ya tiene pocos amigos…”
Nire ustez, mamia daukan film laburra da beraz, etekina atera diezaiokeguna.
Aurreko urteetako postetatik baliabide ugari eskeintzen ditu; gida batez gain beste zenbait unitate didaktiko ere:
1. "Ortzadar gara" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2017/05/03/unitate-didaktikoa-ortzadar-gara/)
2. "Askatasun begiradak: genero eta aniztasun afektibo-sexuala modu askean bizitzen laguntzeko" Unitate Didaktikoa (/http://steilas.eus/2016/05/16/askatasun-begiradak-genero-eta-aniztasun-afektibo-sexuala-modu-askean-bizitzen-laguntzeko-unitate-didaktikoa/)
3. "Genero eta aniztasun sexualerako" Gida (http://steilas.eus/2015/05/14/genero-eta-aniztasun-sexualerako-gida/)
4. "Esango diozu" Unitate Didaktikoa http://steilas.eus/2014/06/09/lgtbi-taldea-unitate-didaktikoa-esango-diozu/)
5. "Musuak" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2014/01/13/lgtbi-unitate-didaktikoa-musuak/)
6. "Esterotipoak apurtuz: Hezkidetza, generoa eta transgeneroa" Unitate Didaktikoa (http://steilas.eus/2013/06/26/esteroetipoak-apurtuz-hezkidetza-generoa-eta-transgeneroa-unitate-diaktikoa/)
Txertatu dituen bi bideoak ere oso egokiak iruditu zaizkit jendarteak dituen erreakzioak ikusi ahal izateko.
Horretaz gain, gurutzegrama ideia polita da ikasleekin terminoak landu ahal izateko.
Bukatzeko, guzti hau eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka asko ditugula iruditzen zait.
Lehenik eta behin, sistema bitarrarekin bukatu beharko genuke, eta honek dakartzan estereotipo, rol, etiketa eta abarrekin bukatu ahal izateko. Eskoletan adibidez, komunak eta aldageletako bereizketarekin bukatzea erronka polita iruditzen zait.
Irakasleok, Haur Hezkuntzatik eskeini beharko genituzke aniztasunarekin bat datozen ereduak: familia zein bikote mota desberdinak, sentitu eta pentsatzeko modu anitzak daudela…eta eskolan konfidantzazko giroa sortu, ezer aurresuposatu gabe, ikasleek beraien identitatea askatasunez garatu ahal dezaten.
Eta jendartean dugun erronka garrantzitsu eta potente bat ere aipatu nahiko nuke, Miquel Misseren hitz batzuk gogora ekarri nautenak: begirada aldatzea. Berak emandako hitzaldi batean kontatzen du nola hondartzara joatean, han dauden pertsonak deseroso sentitzen diren bere gorputza ikustean, eta nola bera deseroso sentiarazten duten beraien begiraden bitartez. Miquelek zioen, agian errezena zela berak bularra operatzea, jendeak ez ziolako begiratuko modu horretan. Baino benetan, jendearen begirada eta horrekin batera ekarriko lukeen aniztasunaren onarpena eta aberasgarritasuna ikustea izango litzateke egokiena.
Beraz, GOAZEN BEGIRADAK ALDATZEA!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina