Aste honetan hizkera ez-sexistaz gain hizkera inklusiboa kontzeptua ere
erabili dugu, hizkuntzetan sexismoaz gain islatzen diren beste diskriminazio
ardatz batzuk ere barnean hartuak izan daitezen.
Izan ere hizkuntza tresna
oso garrantzitsua da nolanahi eta arduragabe erabiltzeko. Gure hitz egiteko eta
idazteko erek eta ez hitzezkoek ere
(keinuak, ikonografikoak…) pentsatzeko era islatzen dute. Badago atribuzio
hierarkiko bat, rol batzuentzat balorazio handiagoa, desagerpena, binarismoa…
Inklusio
paradigma hezkuntzara orain 20 urte ekarri genuen, integrazio hitzak ez
baikintuen asetzen, denon presentzia, partaidetza eta lorpena aldarrikatu nahi
baikenuen.
Bi prozesuak, hezkuntzarena eta hizkuntzarena, bat datoz, ezin zitekeen bestela: eskola
denona, denokin, denontzat. Eta hizkuntza ere bai, guztiok barne hartzen
gaituena eta ateak irekita dituena sortzen ari diren hainbat errealitate
emergente eta etortzeko daudenak ere kabida izan dezaten.
- Nahiz
eta itzultzaile kopuru handiagoa izan emakumeena gizonezkoena baino, itzultzaile ezagunenak gizonezkoak
dira.
- Itzulpengintzan
feministek egindako lanetan, hizkera
patriarkalaren azterketa egin da.
- Itzulpenen bitartez, hizkera berri bat sortzen saiatu dira.
- Feminismoak erabili dituen baliabide batzuk aipatzen ditu
- Ingelesetik gaztelerara itzulitako lan batzuen itzulpen sexista ere agerian uzten du.
Aurreko artikuluak jasotzen dituenak eta hizkuntza
ez sexistarantz pausoak emateko GIDA proposamen guztiak hezkuntzan erabilgarriak iruditzen zaizkit.
Baina bat aukeratzekotan UPV/EHU-N
EUSKARAREN ETA IRUDIEN ERABILERA EZ-SEXISTARAKO GIDA hartuko dut, eremu hezitzailean landu beharreko bi
alderdi hauek behintzat nabarmenduz (nahiz eta guztiak diren Komunikazio
konpetentziaren barnean, izpiritu kritikoa lantzeko ezinbesteko osagai):
1.
HIZKUNTZA ETA
IRUDIAK ARTEZ ERABILTZEKO ARGUDIOAK. Oso inportantea iruditzen zait argudioen
oinarria, ahalduntzeko ardatza baita.
2.
LEXIKOAREN
ELEMENTUAK (Euskararen hiztegiari buruzko metakognizio sakona egiteko aproposa,
ez sexista eta kalitatezkoa).
Jendartean eta
eskolan lantzeko erronken artean daukagu lan honi ekitea, kontziente egitea zer
pentsatzen dugun eta nola adierazten ari garen:
a) jaso ditugun ohitura asko
eraldatzeko eta pentsaera finkatu asko iraultzeko prest egon behar dugu.
b) gaizki-eginetan ikasi beharko dugu, nork bere burua antzaldatzen
ahalegindu beharko du, finean, inor
bazter ez dezagun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina