2019/12/16

Hizkuntza hezkidetzailea, nondik hasi?




Hezkuntzaren hizkuntza hezkidetzailea nahi badugu..., nondik hasi?









Testuen zein irudien pertsonaien sexu-generoa aldatu ea zer gertatzen den…

Hezkuntzaren hizkuntza hezkidetzailea nahi badugu, nola jarraitu? Aztertu geletan eta ikastetxean egiten diren jardueretan, neska eta mutilei ematen diegun arreta berdintasunari…

Jarraitzeko, erreparatu irakasleok eta ikasleok erabiltzen ditugun-dituzten adjetiboei. Zertarako erabiltzen ditugu? Goraipatzeko edo gutxiesteko? Egoerak deskribatzeko edo pertsonen deskribapen mingarria egiteko? Hitz batzuk irainak dira?

Aurreko edizioko post honetan hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko harremana aipatzen ditu. Pentsatu eta esan, esan eta pentsatzen dugunak egiten gaitu, dio izenburuak. Eta hezkuntza hezkidetzaile batetan aritzeko, "Hizkuntza ez sexista gida" bat erabiltzea gomendagarria da: Andoaingo Udalak argiaratutako gida honetan hainbat alderdi lantzen dira. Hizkuntzaren erabilerarako proposamen zehatzak egiten dizkigu.



 Hizkuntzaren erabilera ez sexista egiteko gida

Hona hemen gida honetan aztertzen diren proposamen eta adibide aipagarri batzuk:

Jauzi semantikoa:

Testuinguru berdinean, lehenengo zatian hitzak emakumeak eta gizonak izendatzen dituela dirudi, baina bigarren zatian, soilik gizonetaz ari dela konturatzen gara.

Adb:
Ordezkariak inauguraziora joango dira. Beren emazteekin joan ahal izango dute.
Ordezkariak inauguraziora joango dira. Bikotekideekin joan ahal izango dute
Ikasleen ohiturak aztertu dira: ordutegiak, kirola, neskekin harremanak...
Ikasleen ohiturak aztertu dira: ordutegiak, kirola, neska eta mutilen arteko harremanak...

Mutilen ohiturak aztertu dira: ordutegiak, kirola, neskekin harremanak...



Gizona subjektu aktibo moduan aurkeztu:

Pentsamendu androzentrikoaren eraginez, gizona azaltzen da erreferentzi subjektu modura, beti garrantzitsuagoak diren paper, balore eta gaitasunak egokitzen zaizkielarik, prestigio eta aitorpen handiagokoak.

Greziarrek bozka eskubidea zuten.
(Badirudi greziar guztiek zutela bozka eskubidea, baina, emakumeek ez zuten)
Antzinako Grezian gizonek bozka eskubidea zuten


Emakumeak gizonen menpeko edo dependiente moduan aurkeztu:

Gizonak ekintza guztien erdigunea kontsideratuak diren bitartean, emakumeak haien menpekoak kontsideratzen dira, eta zenbait kasutan, haien ondasun edo objektu bezala. Gutxietsiak dauden paper eta gaitasunak egokitzen zaizkie, sozialki baloratuak ez direnak. Horrela, ezikusiak eta baztertuak izaten direlarik.

Martinez jaunaren andereak bere senarraren diskurtsoa adi-adi entzun zuen.
Leire Manterolak idazkari nagusiaren diskurtsoa adi-adi entzun zuen


Amelia Barquin-en aurkezpenak dion bezala. Euskaltasuna eta feminismoa, zer ikasi, hura elikatu:



Zein ditugu hezkuntzan proposamen hauek lantzeko erronkak?

  • ·         Irakasleen artean, ikasleen artean eta ikasle-irakasleen arteko ikastetxeko hizkuntzaren erabileraren jasoketa eta analisia eginez…
  • ·         Hainbat alderdi aukeratu eta eragiteko moduak aurkitu eta adostu; gidak, estrategiak erabiliz…
  • ·         Egiten dugunaren jasoketa eginez, eragiten duguna aztertuz…

o   Inbertsioaren araua erabiliz, sexismoa detektatuz...
o   Sexismoa eta androzentrismoa kontutan hartuz...
o   Hizkuntzaren erabileran fokatuz...
o   Maskulino orokortzailea saihestuz (“gizon” izenaren erabilera, “gizaki” eta “giza” izenen erabilera, bikote izenak, “jauna” izena, hitanoaren erabilera, “-sa” atzizkiaren erabilera...)
o   Honako egoera hauek aztertuz eta aurre eginez: jauzi semantikoa, gizona subjetu aktiboa bezala aurkeztu, emakumeak gizonen menpeko bezala aurkeztu, sexuaren araberako trataera-ezaugarri-balorazio desberdinak, femeninoaren erabilera estereotipatu-peioratibo edo gutxietsia...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina