2019/12/16

HIZKUNTZAREN IDEOLOGIA...

Hizkuntza arau gramatikalez betetako hitzak baino gehiago da, azken finean, hizkuntzaren bitartez, pertsona batek bere burua ezagutuko du eta ulertzeko kapaza izango da, aldi berean besteak ezagutzeko erabiliko du eta bizi den ingurunea hobeto ulertzeko eta bertan murgiltzeko. 
Kultura guztietan sortzen den hizkuntza, erabilpena, hitzen enasahiak… jendarte horretan dauden beharren araberakoa izaten da, beraz, kultura horretako nortasun eta identitatearen isla da. Honekin esan nahi dudana da, Hizkuntza jendarteak eta historia sortutakoa dela eta gure pentsamoldea baldintzatzen duela. Errealitatea interpretatu eta sinbolikoki ere sortu egiten dugu. 



Hezkidetzak hainbat proposamen zehaztu ditu eskolan lantzeko. Irakurgaian agertzen diren guztiak aintzat hartzeko ideiak iruditzen zaizkit: 

  • Erabiltzen dugun Hizkuntzaren sexismoaz ohartu. 
  • Inbertsio erreala martxan jarri. 
  • Beharrezkoak zaizkigun hitz berriak sortu. 
  • Hizkuntzaren erabilera ez zexistarako gomendiaok eztabaidatu. 
  • Gela barrena neska eta mutilen parte hartzea aztertu. 
  • Hezkuntza hezkidetzailea eskolako esparru guztietan erabili. 
  • … 

Ibilbide honetan lagungarri ditugun giden artean, Euskararen erabilera ez sexista gidaliburua (Emakunde) aukeratu dut. Hausnarketa oso sakona egiten du generoaren inguruan eta hizkuntzaren erabilera sexistaren adibide asko ematen ditu. 

Erabilera hauek identifikatzeko eta hausnarketak egiteko propasaren desberdinak agertzen dira, generoari dagokionez euskararen erabileran egon daitezkeen arazoak aztertuz. 

Bukatzeko, aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, benetan hausnarketa sakona eta baliabide mordo bat ematen dituelako. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina