Aurreko edizioetatik honako post hau aukeratu dut, #ArgiñeALren “Nolakoa gizartea, halakoa hizkuntza”.
Alde batetik, berak erabilitako bai izenburua bai posterra ere, nik buruan neukanekin bat datozelako. Bestalde, oso sarrera landua eta sakona egin duelako. Bideo eta esteka oso interesgarriak atxikitu ditu. Gainera, gure aste honetako lehenengo jarduera ere proposatzen du, Kike Amonarrizena. Oso post osatua iruditu zait. Bukatzeko umore puntu bat jartzen dio Irantzu Varelaren bideo batekin.
Aukeratu dudan gida honako hau da: “UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabilera ez-sexistarako gida. Marije Apodaka Ostaikoetxea”.
Asko gustatu zait hizkuntzaz gain irudiak ere aztertzen dituelako.
Hasteko, genero berdintasunerako araudi legislatiboa aipatzen du. Honen ondoren,
hizkuntza eta irudiak era ez-sexista erabiltzeko kontzeptu-premisak aipatzen ditu. Hauek lantzea garrantzitsua iruditzen zait beraz, laburki aipatzen dizkizuet:
1. premisa: Hizkuntza pertsonek errealitateari buruz duten pertzepzioaren isla da.
Hiztunak errealitatea adierazteko darabil hizkuntza, baina aldi berean hizkuntzak errealitatearen ezagutza mugatzen du.
2. premisa: Sexismoa hizkuntzan androzentrikoa da, baztertzailea eta gainera egoera edo izen neutroei sexu biologikoa eransten die.
Sexismo linguistikoa eta sexismo soziala bereizten ditu. Lehenengoa hitzak edo esamoldeak direla eta, baztertzaileak diren mezuei dagokie. Azkena, berriz, esateko moduari baino areago, esaten denari dagokio. Begoña Muruagaren hitzetan: “hizkuntzak ezin dira sexistak izan, hiztunok hitz egiteko dugun modua izan daiteke sexista: hizkuntzaren erabilera. “
3. premisa: genero gramatikala eta generoa kategoria analitiko bezala ez da gauza bera.
Gayle Rubin (1975)3 izan zen sexu-genero sistema kontzeptua erabili zuen lehenengoa, horren bidez adierazi nahi izan zuen zein zen jendarte batek gizon eta emakumeei sexu biologikoaren arabera egozten dizkien ezaugarrien sistema.
Kontutan hartu behar da generoa ez dela berdina kultura guztietan,eta garai eta inguru bakoitzean sexu biei egotzitako portaera sozialak ez direla berdinak. Jendartean sortutako kategorizazio bat denez ikasitakoa da, beraz, kategorizazio hori aldatu daiteke. Kategorizazioek hizkuntzan duten eragina ikertu eta gero diote honetan izango lukeela eragina: kategorizazioak emakumeak isilarazi dituela alde batetik eta mesprezatu edo gutxietsi bestaldetik.
4. premisa: Irudiak era ez-sexistan erabili daitezke.
Irudien bidez sexismoa, bortxakeria eta bazterkeria zabaltzen ditugu, askotan konturatu gabe. Eta honen ondorioz, genero estereotipoak zabaldu, portaera oldarkorrak naturalizatzen dituzten mezuak hedatu....Azken finean, sistema
patriarkalaren balioak indartu eta transmititu egiten ditugu:
- Sexua dela kausa, argi eta garbi bereizitako ereduak transmititzea.
- Genero-rol eta estereotipoak indartzea, gizon- eta emakume-estereotipo baztertzaileak oinarri dituen jendarte-eredua finkatzea: irudi onak eta txarrak,
- Irabazleak eta galtzaileak, ausartak eta koldarrak, ederrak eta itsusiak, sendoak eta ahulak...
- Emakumeak hartu eta erabiltzeko objektu gisa aurkeztea.
- Emakumeak “txikiak” direla sinestaraztea.
- Emakumeak mezu eta albiste negatiboen bidez biktima bihurtu: tratu txarrak, hilketak...
- Informazio orokorreko berrietan emakumeek protagonismorik ez izatea (haien kontrako bortxakerien kasuetan izan ezik, baina horietan ere emakumea biktima pasiboa da).
- Emakume-gorputza desio-objektu hutsa dela sustatzea.
Gidan dioenez, hizkuntza sexista baztertzeko orduan, badira kontra agertzen diren argudioak ere. Hona hemen adibide batzuk:
- Hizkuntza ekonomizatzeko dela.
- Gauzak bi aldiz errepikatu behar direla.
- Beti esan dela modu horretan.
- Korapilatsua dela.
- Lotsa ematen duela horrela hitzegiteak.
- …
Bukatzeko, lantzeko aproposa den beste alderdi bat aipatzen du: nola sortzen dugun sexismoa komunikatzeko orduan, hitzak edota irudiak erabiliz. Oso modu argian azaltzen ditu eta asko gustatu zaidana da, irtenbideak ere aipatzen dituela, adibideak emanez. Hona hemen adibide bat:
Guzti hau ikusi eta gero, erronka hauek bururatzen zaizkit:
Hasteko, bakoitzak bere burua aztertu beharko luke, hau da, bakoitzak egunerokotasunean lagunekin, familiarekin etab. erabiltzen dugun hizkuntza aztertu eta sexista dena baztertu. Esan dugun bezala, askotan konturatu gabe erabiltzen ditugun espresioak sexismoaz kutsatuta baitaude. Eta ez bakarrik hori, gure ingurukoek erabiltzen duten hizkuntzan ere atentzioa jarri beharko genuke eta aldaketak egiteko iradokizunak eman, behar izanez gero, aldaketak gomendatuz. Puntu honetan ziur nago goian aipatutako “aitzakiekin” topatuko garela (korapilatsua da, errepikatu beharra dagoela…), baino horretarako EHUko gidak zenbait aldeko argudio ematen dizkigu.
Bestalde, eskoletan edo hezitzaile moduan erabiltzen dugun hizkuntza edota erabiltzen ditugun irudiak aztertu eta egokitu beharko genituzke. Beraz, ikasmaterialak ikertu eta eraldatu beharrezkoa denean.
Honetaz aparte, eskolatik bideratzen diren eskutitz, kartela, oharretan ere fijatu beharko ginateke eta hizkuntza zein eredu egokiak erabili.
Bukatzeko esango nuke, kontuz ibili beharko genukeela umorearekin ere. Txiste eta monologoetan askotan hizkuntza sexista erabiltzen da eta umore errazera jotzen da.
Badugu lan dexente eta ez zait iruditzen erreza denik, oso barneratuta ditugun gauzak baitira.
Bideotxo batekin uzten zaituztet.
Decálogo para una comunicación no sexista
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina