2022/01/30

ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA


*Pasa den urteko edizioko sarrera hau gomendatu nahi dut:

Nola egin, nola esan ta zer izan... ez digute esango

Oso sarrera interesgarria eta osoa iruditu zait: huntzaren abesti (oso apropos)  batez hasten da girotzen. Abestiak azaltzen du emakumeoi tradizioz zer izan behar dugun esan zaigula; gure orientazioa, gurekiko espektatibak eta gizartean bete behar dugun papera zein den.

Ondoren, PISA txosteneko datuak azaltzen dira eta orientazio hezkidetzailearen inguruko datuak ematen ditu. Bertan, gaitasun handiko ikasleen trataera desberdina agertzen da, sexu generoaren arabera.

Eta azkenik, Vroon teoriari buruzko bideo bat ere badago.

Oso sarrera polita eta osoa iruditzen zait.

* Aste honetan zehar hainbat datu eta ikerketa irakurri eta aztertu ditugu, baina aitortu behar dut, nahiz eta datu zehatzak ez jakin, irakurritako gehienek ez didatela atentzioa eman, uste dut, gauza asko begi-bistakoak direla eta ez dakizkienak, jakin nahi ez dituelako dela. Baina, benetan, atentzioa eman didan datuetako bat hauxe izan da:

"Horrekin lotuta, hausnarketa eskatzen du gaitasun handiko ikasleekin gertatzen denak. Estatuan detektatzen den %0,3kotik (errealitatean %2a dela estimatzen da) %36a neskak dira eta %64a mutilak, nahiz eta adimen gaitasun handiak berdin agertu neska zein mutilengan. Estereotipo sexistak al dira ikasleak genero-aurreiritzirik gabe baloratzea eragozten digutenak?"

Eta honekin lotuta, Elisa Álvarez-Santosek diona: “Ezinbestekoa da neskak lehenbailehen identifikatzea, gure gizarte-konstruktuaz duten ulermenak oharkabean pasatzeko erabakia hartzera eramaten baititu. Ezaugarri hori haiengan ez bistaratzea nahi dute; ahal bada, ezberdinak ez izatea; ez nabarmentzea derrigorrezkoa dute”. Gaitasun handiko neska gisa identifikatu beharrean, sentsibilitate handiko neska gisa izendatzeko arriskua dagoela dirudi.  

Hona hemen, gai honekin loturiko artikulu interesgarri bat: "La invisibilidad de las niñas superdotadas"



*Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkez aritzean, geure arduraz hitz egin behar dugu. Irakasle, guraso eta orientatzaile gisa dugun arduraz. Geu gara beraientzako eredu, eta geugan jartzen dute konfidantza, beraz, oso tentuz aritu behar dugu laguntza edo aholkuak eskaintzeko orduan eta orientazio hezkidetzaile eta ez sexista bermatu beharra dugu. Argi dago, horretarako, lehenik eta behim, guk geuk izan behar dugula oso argi hori nola egin, eta hemen, adminsitrazioak egin behar du lan. Uste dut oso beharrezkoa dela irakasle eta orientatzaile guztiek hemen lantzen ditugun gai guztiak ezagutzea. Aukera asko daude hori lortzeko, esaterako, gu egiten ari garen ikastaro hau irakasle guztiengana hetzea; irakasleentzako prestakuntza pedagogikoaren barruan gai honi benetan duen garrantzia ematea (ez dut ulertzen zergatik ez den egiten), edota irakasle ikasketa maila guztietan honekin loturiko moduluak edo ikasgaiak ezartzea. 

Aukerak egon badaude, gogoa eta intentzioa da behar dena.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina