Aste honetan Orientazioa aztertzen dugu, eta uste dut oso gai inportantea dela gure gizartean daukagun genero-arrakala gainditzeko.
Orientazioa guztion ardura da, eta prozesu luze bat da hezkuntza prozesuaren hasieratik hasten dena. Genero-estereotipoak gainditzeko modurik egokiena da justu hori, orientazioaren bidez estereotipo horiek desagertaraztea.
Adibide asko daude baina niri oso interesgarria iruditu zitzaidan orain dela gutxi “El Pais” egunkarian argitaratu den artikulu bat: “La brecha de género en matemáticas: ¿Por qué a las niñas les gusta (de promedio) menos esa materia?”
Artikulu horretan oso argi ikusten da zelan gizarteak konbentzitu gaituen neskak txarragoak direla zientzietan edo matematiketan. Eta neskek beraiek ere sinesten duten puntu batera iritsi da. Baina sinestezinena da azterlan guztietako datuek ezeztatu egiten dituztela baieztapen horiek, eta gizarteak jarraitzen du hori sinesten. Hori orientazioa zein garrantzitsua den erakusten duen adibide argia da.
Otsailak 11 Emakume Zientzialarien Eguna ospatzen da. Eskoletan ikusten dugu zenbat emakume zientzialari egon diren eta zein inportante izan diren eta diren. Aldi berean gogoratu behar dugu ze zaila eduki duten emakume horiek, eta gaur egungo emakumeek ere esfortzu gehiago egin behar dituzte gizonek lortzen dituzten merituak parekatzeko. Baina borrokatu behar dugu egoera horiek gainditzeko eta neska eta emakume guztiek aukera berdinak edukitzeko, Matilda Efektua iraganeko amesgaizto bat besterik ez izateko.
Aurreko edizioetatik sarrera hau aukeratu dut: NOLA EGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO. Asko gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait, zelan dagoen antolatuta eta lantzen dituen gaiak. Gainera, aurkezten duen materiala oso interesgarria da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina