Aurreko edizioetako post hau aukeratu dot:
NOLA EGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ
DIGUTE ESANGO
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/nola-egin-nola-esan-ta-zer-izanez.html
Lehendabizi oso erakargarria delako bere aurkezpen itxura:
kantua, musika pentagrama, estekak, komiki biñeta… Bestalde berak asteko irakurgaitik
aukeratu daben esaldia nik aukeratutako berbera delako ere; hau da, ISEC baxuko
familiatan genero arrakala txikiagoa dela. Aukeraketaren arrazoia ere berbera
da: datu hau ezagutzearen sorpresa. Baina ondorioa oso tristea da: familia
batek ISEC baxukoa izan beharra genero arrakala hausteko… Hau ez da bidea,
noski. Lortu behar doguna zera da: familia guztien giza eta kultura maila
igotzea alde batetik. Eta bestalde nahiz eta indize hori igo, genero arrakala
ez handitzea. Are gehiago, arrakala hori desagerraraztea.
Hemen plazaratu nahi dot hurrengoko artikulua SCIENCE aldizkarian
argitaratutakoa. Bertan aste honetako irakurgaian jasotako datu beldurgarri bat
berresten da: 6 urteko neskatilek uste
dute beraiek oso langileak direla, baina aldi berean beraien ikaskide diren mutilak azkarragoak direla. Nolatran
heltzen garen horretaraino hain azkar (6 urte!) ulertezina egiten zait.
Horrrelako zientzia aldizkari serio batek aztertzea gaia lorpen positiboa da
zalantzarik gabe. Arrazoiak ere azaltzen dira. Ez dena lortu oraindik zera da:
nola atera zulo honetatik.
“Gender stereotypes about
intellectual ability emerge early and influence children’s interests”
https://www.science.org/doi/10.1126/science.aah6524
Hona hemen artikuluaren sarreran ematen den laburpena:
“Estereotipo komunek goi-mailako gaitasun intelektuala (distira, jenioa, etab.) gizonekin lotzen dute emakumeekin baino gehiago. Estereotipo horiek ez dute adoregabetzen emakumeek karrera entzutetsu asko bilatzea; hau da, emakumeek ordezkaritza txikia dute beren kideek distira (fisika eta filosofia, esaterako) estimatzen duten eremuetan. Hemen erakusten dugu estereotipo horiek 6 urtera arteko haurren interesetan babestuta daudela eta eragina dutela. Zehazki, 6 urteko neskek mutilek baino joera gutxiago dute beren generoko kideak "oso, oso adimentsuak" direla sinesteko. Halaber, 6 urterekin, esaten den bezala, oso adimentsuak diren haurrentzat diren jarduerak saihesten hasten dira neskak. Aurkikuntza hauek iradokitzen dute genero bikaintasunaren nozioak goiz eskuratzen direla eta berehalako eragina dutela haurren interesetan”.
Gai honetaz beste El Pais-eko beste esteka-notizia bat,
aurrekoarekin zuzenki lotuta dagoena:
Orientazio akademiko
hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak:
Erronka nagusia garbi
dago: edozein ikaslek aukeratzea bere etorkizuna genero rolak eragindako
muga, aurre-iritzi edota inertziarik gabe.
Dana dala, zerbait azaldu beharra ikusten dot. Inork EZ du
aukeratzen EZER inolako KANPO eraginik gabe. Extra-lurtarra izan beharko zen
izaki hau horretarako, hau da, Martetik etorri berria den izaki bat. Denok
ditugu aurre-eragileak: familia, kultura, ereduak, iragarkiak, lagunak,
Irakasle ereduak, irakurketak, filmak… Garrantzitsuena zera da: eragile horiek
EZ izatea koertzitiboak edozein aitzaki dela medio (generoa, arraza, erligioa,
giza-klasea…)
Lan esperientzia
desberdinen bideoa:
Valentziako eskola
batetan egindako esperimentua:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina