Iazko sarrera hau gomendatzen dut NOLAEGIN, NOLA ESAN TA ZER IZAN...EZ DIGUTE ESANGO
Gustatu zait PISA probaren ondorio batzuk laburtzen
dituelako, eta, aipatzen dituen ondorio horien artean, badago bat deigarria
egin zaidana. Eta hauxe da:
“ Irakasleen
aurreiritziek kalifikazioetan eragina dute”.
Emakume, zientzialari eta irakasle izaten, ezin
dut, inola ere ulertu irakasle batzuen jarrera hori. Gaur egun, nik ez dut halako
jarrera ikusi nire lankideengan baina bai sufritu nuen behin baino gehiagotan
Unibertsitatean duela urte batzuk.
Gaur, egunkari batean berri hau irakurri dut Elpremio Vanguardia de la Ciencia apuesta por las mujeres científicas. Albiste
hau irakurri ondoren galdetu diot neure buruari zein izango zen gaur egungo ikerketan
aritzen denaren emakumeen ehunekoa. Datuak bilatu ditut eta hau aurkitu dut INE.
Hemen, datuen arabera, 2019an emakumeen % 30,8 ziren I+Gko langile edo ikertzaileak
goi teknologiako sektoreetan. Interesgarria da hausnartzea nola biztanleriaren % 50 izanez, ikertzaileen herena baino gutxiago emakumea
dira.
Eta azken paragrafoarekin lotuta sortzen da orientazio
akademiko hezkidetzailea lantzeko erronketako bat: Ikastetxeetan STEAM
proiektuak lantzen jarraitzea haur-hezkuntzatik, emakume zientifikoei gero eta
ikusgarritasun handiagoa emanez berdintasuna lortu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina