Emakumeen ekarpenak eta presentziak.
Aski
ezaguna da medikua esaten dugunean gehienetan zein datorkigun burura ezta?
Badirudi txakurtxo honek guztiz barneratuta duela, medikua "maskulinoan" ikustean bere jarrera, bere aurpegia, baita harremanatzeko tonua aldatzen da.
Gehiengoaren ustez, osasun zentruetan edota ospitaletan nor da gure erreferentea?,
Nork du gure errespetua? Gure jarrera aldatzen da, aurrean dugun pertsonaren arabera?
Horretaz gain, blogean kidea den Patxi Irioando-k komun mixtoei buruz eginiko ekarpenaren inguruan iruzkin bat egitera natorkizue.
Bi mutikoen ama izanik, komun publikoetan egoera deserosetan murgilduta
egoteko harriskua dut. Umeak txikiak izan ziren bitartean, hirurok (ni ama bezala eta bi mutikoak) neskeen
komunean sartzen ginen. Baina nagusitzen doazen heinean, haiek etengabe, mutilen komunean
sartzeko eskaera luzatu egin didate. Noizbehinka laguntza behar dute eta "gizonezko"
komunetan "kolatu" egin behar izan dut. Deseroso sentitu naiz, begiradak,
iruzkinak.... nabaritu ditut.
Beste aldetik, umeak bakarrik
uzten ditudanean, segurtasun falta nabaritzen dut: ondo moldatuko dira,
laguntza behar izatekotan zer egingo dute, norbaitek zeozer esan edo egin
ahal izango die...
Honen ondorioz, urruneko jarrera
hezgarria edo "remoto"-a egin behar izan dut. Sartu aurretik
"Speech" zehatza eman edota atetik haiekin hitz egin. Bata zein
bestea ekiditu ahal genituen komunak mixtoak balira.
Bukatzeko Erreferentziazko emakume bat aipatu nahi dut.
Hezkuntza eremuan mugitzen
garenez, Haur eta Lehen hezkuntza inguruan aritu eta jada jubilaturik dagoen
errefente bat dakarkizuet: Loli Anaut de García.
70. Hamarkadan Amara Berri
sistemako oinarriak finkatu eta urtetan egitasmoaren lidergo pedagogikoa baita
irakasleen formakuntzan parte aktiboa hartu duen andereño irundarra. Gaur egun,
hogeita hamar urte beranduago, bere lana hainbat ikastetxetan bizirik dirau,
eredu pedagogikoa izanik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina