2019/12/16

HIZKUNTZA: NORBERAREN ETA JENDARTEAREN ISLA



Aste honetako gaiari oso interesgarria deritzot. Berez duen garrantzia eman diezaiogun hizkuntzari, berari esker baikara garen hori eta adierazten baitugu nahi dugun hori:





 HIZKUNTZA EZ...ERABILERA DA SEXISTA. BERAZ, ERABIL DEZAGUN KONTU HANDIZ EZPAINETAN DARABILGUN TRESNA BALIOTSU HORI.








 Jendartean ematen ditugun aurrerapausuak, aniztasuna ardatz, hizkuntzan islatu behar ditugu eta gure kode den horrek garen hori adierazteko aukera eman behar digu.

Aurreko edizioetako post bat aukeratzekotan, #ArgiƱeALrena aukeratuko nuke.
Asko gustatu zait, bai aukeratu duen materiala partekatzeko, bai izenburua, bai bere hausnarketa. Oraintxe ohartu naiz ez dela neska honen lana aukeratzen dudan lehen aldia.

Hizkuntza ez sexista lantzeko orduan, hainbat GIDA ditugu, baina bat aukeratzekotan, "UPV/EHU-N EUSKARAREN ETA IRUDIEN ERABILERA EZ-SEXISTARAKO GIDA" (Marije Apodaka Ostaikoetxea euskararen eta irudien erabilera sexista eta proposamen teorikoak eta Eduardo Apodaka Ostaikoetxea euskararen orrazketa) aukeratuko nuke, Marije ezagutzeko aukera baitut eta berarekin, Hezkidetza arduradunok, Elorrioko Udaleko Berdintasun teknikaria den heinean, urtero batzeko beta baitugu Durangaldeko teknikariekin batzen garenean eta guztien ekarpenekin, asko ikasi ohi dugu eta ikasten jarraitzen dugu.



GIDA honetan, hezkuntzan, lehentasunez lantzeko, ondorengo puntuak aukeratuko nituzke:

1.Hizkuntza eta irudiak artez erabiltzeko argudioak.
2.Euskararen eta irudien erabilera sexistaren elementuak, arazoak eta irtenbideak.

Amaitzeko, oso interesgarria deritzodan elkarrizketa bat partekatzen dizuet, alegia, AMELIA BARQUIN-i egindako elkarrizketa, EUSKARA EZ-SEXISTA ERABILTZEKO GOMENDIOAK, BILBO HIRIA irratian egindakoa:


 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina