Aste
honetako gaiari oso interesgarria deritzot. Berez duen garrantzia
eman diezaiogun hizkuntzari, berari esker baikara garen hori eta
adierazten baitugu nahi dugun hori:
HIZKUNTZA EZ...ERABILERA DA SEXISTA. BERAZ, ERABIL DEZAGUN KONTU HANDIZ EZPAINETAN DARABILGUN TRESNA BALIOTSU HORI.
Jendartean ematen ditugun aurrerapausuak, aniztasuna ardatz, hizkuntzan islatu behar ditugu eta gure kode den horrek garen hori adierazteko aukera eman behar digu.
Aurreko
edizioetako post bat aukeratzekotan, #ArgiñeALrena aukeratuko
nuke.
Asko
gustatu zait, bai aukeratu duen materiala partekatzeko, bai
izenburua, bai bere hausnarketa. Oraintxe ohartu naiz ez dela neska
honen lana aukeratzen dudan lehen aldia.
Hizkuntza
ez sexista lantzeko orduan, hainbat GIDA ditugu, baina bat
aukeratzekotan, "UPV/EHU-N
EUSKARAREN ETA IRUDIEN ERABILERA EZ-SEXISTARAKO GIDA" (Marije
Apodaka Ostaikoetxea euskararen eta irudien erabilera sexista eta
proposamen teorikoak eta Eduardo Apodaka Ostaikoetxea euskararen
orrazketa) aukeratuko nuke, Marije ezagutzeko aukera baitut eta berarekin, Hezkidetza arduradunok,
Elorrioko Udaleko Berdintasun teknikaria den heinean, urtero batzeko
beta baitugu Durangaldeko teknikariekin batzen garenean eta guztien ekarpenekin, asko ikasi ohi dugu eta ikasten jarraitzen dugu.
1.Hizkuntza
eta irudiak artez erabiltzeko argudioak.
2.Euskararen
eta irudien erabilera sexistaren elementuak, arazoak eta irtenbideak.
Amaitzeko,
oso interesgarria deritzodan elkarrizketa bat partekatzen dizuet,
alegia, AMELIA BARQUIN-i egindako elkarrizketa, EUSKARA
EZ-SEXISTA ERABILTZEKO GOMENDIOAK, BILBO HIRIA irratian
egindakoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina