Hizkuntza sortzailea da
Bat egiten dut Joel Osleen dien esaldiarekin, berbak ez dira bakarrik egoerak deskribatzeko, egoera aldatzeko dira oinarria. Hortik abiatuta, hurrengo meme sortu dut.
Sarritan, sozietatea aldatzeko orduan hizkuntzak duen garrantziaz ez gara jabe. Uste dugu, gauza estetikoak baino ez direla eta hizkuntzaren erabilera bat zein beste bat moda kontua dela. Baina, mundua ez da estatikoa, aldaketak egon badaude, emigrazioan, feminismoan, desgaitasunetan... eta hizkuntza horren deskribatzaile hutsa ezin daiteke izan. Berbek, hitzek egoera aldatzeko boterea dute, eta horregatik dira hain garrantzitsuak. Pertsonekin, berba batzuk erabiltzeak edo beste batzuk erabiltzeak adieraziko du norberaren pentsakera.
Edurne Iribarren lana (2015) aukeratu dut, aurreko lan gisa.
ttps://hezkeh0506.blogspot.com/2015/12/hizkuntzaez-sexistari-buruz-hausnartzen.html
Berak sakoneko esaldia planteatzen du Hizkuntzak ez dira sexistak; sexistak hizkuntzen erabilerak dira. Esaldi hau aste honetan landutako puntuan kokatzen da: Hizkuntza sexista ala hizkuntzaren erabilera sexista? Filologo baten ikuspegitik hizkuntza, hiztunak sortutako produktu kulturala da, beraz, hiztunok ematen diogu adiera zehatza berba bati. Hitzek boterea dute,
jendarte gidatuko duten balioak aukeratzeko boterea; baina, are
gehiago, errealitate zehatz bat eraikitzeko boterea dute.
Behar bada; batzuentzat Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa hezkidetzailea utopia baino ez da, gure sozietatea beti egongo baita sexismo eta androzentrismoaren kaiolan sartua. Utopia paradisu perfektua da, existitzen ez dena, baina guztiok amesten duguna. "Utopia aurrerabide ororen printzipioa da, eta etorkizun hobe baten diseinua" (Anatole France).
Beraz, utopia horrek ibiltzen lagunduko digu, errealitate berria eraikitzen, eta eraikuntza horren muina hizkuntza da.
Bide berri hau aurrera eramateko, gidak oso langugarriak izaten dira. Aukeratutako gida Euskeraren erabilera ez sexista da.
Aipatutako jarraibideei begiratuta bi aukeratuko nituzke:
"Giz" erroaren erabilera generikoan erabili ordez erabilera espezifikoan erabiltzea:
- Gizaki erabili ordez jende, lagun edo pertsona erabili.
- Gizarte erabili sozietatea, gizon-emakumeak erabili.
- Enpresa-gizona; enpresa-emakumea, enpresa-jendea, enpresa gizon-emakumeak.
"gazteeen aisialdia errutina hutsa da"👎/ "mutilen aisialdia errutina hutsa da"👍. (mutilak daude bakarrik inplikatuta).
"gelako haurrek ere portaera hori daukate askotan neskekiko"👎/" gelako mutilek ere portaera hori daukate neskekiko"👍.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina