Sexismoaren aurka ere aho
eta belarri prest!
Irakurgaian
hizkuntzaren garrantziari buruz irakurri dugu, hizkuntzaren bitartez balioak
transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugula. Eta
gainera hizkuntzak errealitatea sortu egiten du, gure munduko pertzepzioa
baldintzaten du eta gure jokabidea orientatzera eraman gaitzakela dio Maria
Luisa Calerok.
Horrez gain, nik
esango nuke, hizkuntza menperatzeko arma indartsua izan daitekeela, kultura
kontrolatzeko modua ere. Historian zehar eta gaur egun ere adibide ugari ditugu
gutxiengo hizkuntzekin gertatu dena. Besteak beste, Saramagok esan zuen “La
lengua es como las armas” .
2017ko edizioko
posta “Sexismoari ahoa itxi! “ izenekoa aukeratu dut (ez dakar egilerik). Alde
batetik, bertan egindako memea asko
gusta zaidalako, bai irudia (ezpain batzuk kremailera bategaz) baita mezua ere.
Beste alde batetik, oso interesgarria dalako bertsolaritzari buruz egiten duen
hausnarketa, hau da emakumea sartu denean bertsolaritzan erabilitako gaiak zabaldu direla dio. Emakumea sartu aurretik gaiak gizontasun
hegemonikoen baloreen gainean eraikiak zirela.
Emakundek orain dela urte batzuk argitaratutako “euskararen
erabilera ez sexista” gida oinarri hartuta lehentasunezko bi alderdi aukeratzea
zail egiten zaizkit, gida osoa lehentasunezkoa delako, baina bi aipatzekotan
hauexek dira:
-
“Gizona” eta “Giz” erroaren erabilera: Guztiz
normalizatuta dagoelako.
-
Jauzi semantikoak: Sotilago delako, baina horregatik harriskutsuago.
Amelia Barquinen hitzaldia hizkuntza sexistari buruzkoa:
Ikastetxean lantzeko erronka bi:
1. - Pentsamendu eta ikuspegi kritikoa landu behar
dugu arlo guztietan eta hizkuntzan ere
bai. Gazteek normalizata duten hiztegi sexistaz lehenengoz ohartu behar dira, kontzientzia
hartu behar dabe. Honetan, behintzat nire zonaldean arazoa ikusten dot berba
itsusi asko gazteleraz esaten direla.
2. - Irakasleok eredu izan behar gara hizkuntza ez
sexista eta inklusiboan. Horrek esan nahi du irakasleek ere kritikoak izan
behar gara gurekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina