2023/03/04

GATAZKETATIK IKASIS

Gatazka hitzak betidanik kutsu negatiboa izan du, eta askotan gatazka saihestea izaten da gure joera. Gaiaren lanketari esker ikasi dut, Galtung-ek dioen moduan, gatazka erronka bat dela. Ez du zertan gauza txarra izan behar. Gatazkak ikasteko baliagarriak izan daitezke: bestea entzun, ikuspuntu ezberdinak ulertu…azken finean, gatazka nola konpondu pentsatzeak akordioak bilatzera bultzatuko gaitu. Horrexegatik ezinbestekoa kontsideratzen dut gatazken lanketa eta lanketa hau modu aproposean egiteko guneak eta tresnak izatea.

Nerea Mendizabalek argitaratutako Jirafa hizkuntza gomendatu nahiko nuke. Liburu honetan, etapa ezberdinetako ikasleen emozioak, beharrak, gatazken kudeaketa eta autoestimua lantzeko dinamika ezberdinak bildu baititu. Dinamika hauen helburua norberarekin eta gainerako pertsonekin enpatiaz erantzuteko trebetasuna indartzea da, eta guztien artean lankidetzan aritzeko gogoa piztea, gatazkak modu eraginkorragoetan konpontzea erraztuz.



Bestetik Leioako udalak Geuzekin batera sortutako gida ere oso interesgarria iruditu zait, gatazkak konpontzeko estrategia ezberdinak proposatzen baititu.


Gatazken erresoluzioa jokoen bidez lantzen erakasten duen bideotxoa ere partekatu nahiko nuke:


Eremu hezitzaileetan/jendartean daukagun erronka nagusiak honakoak direla pentsatzen dut:

  • Gatazkei zentzu negatiboa kentzea eta tresna baliagarri moduan ikusten ikastea.
  • Gatazkak bideratzen ikastea eta zigorra ez izatea bidea.
  • Gatazkak bideratzeko erreminta ezberdinak eskuratzea.
  • Gatazka bateko parte hartzaile GUZTIEI entzunak izateko aukera ematea.
  • Aurreiritziak baztertzea.

Aurreko edizioetako GATAZKATIK KULTURA POSITIBORA posta gomendatu nahiko nuke, baliabide ugari eskeintzen dituelako gatazkak ikastetxean lantzeko.

Azkenik, ‘Snack Attack’, film laburra uzten dizuet eta hausnarketarako zenbait galdera:

Zer gertatzen da istorio honetan? Zein da arazoa? Gaizki ulertu eta eta aurre-iritziek gatazkak sor ditzakete? Zertaz konturatzen da emakumea? 



2023/03/01

GATAZKAK IKASBIDAI

 

Azken urteotan, eskolan, bagabiz gatazken inguruan bueltaka eta gai honek hausnarketarako bidea eman dit. Egia esan uste nuen gure eskolan, gatazkak era egokian bideratzen saiatzen ginela, baina egia esan, pausu batzuk eman ditugu bai, baina garrantzitsuena falta zaigula konturatu naiz, jarraipena egitea eta formakuntza hain zuzen ere.

Asko gustatu zait Galtung-ek erronka moduan planteatzen duela gatazka irakurtzeak. Erronka moduan hartzen badugu, daukan kutsu negatiboa baztertuko dugulako eta gatazka konpontzeko erari emango diogulako garrantzia.

Eta gatazkak bideratzeko moduari buruz ari garenean, genero-analisia ezinbestekoa da, neska zein mutilen beharrak kontutan hartuz eta emakumeei esleitu zaien gatazken trataeraren modua kontutan hartuz. Eta biolentzia eta agresibitatea ekiditu, gatazkak bideratzeko modu berriak eraikiz, elkarrizketa, elkar entzutea, sentimenduetaz hitz egitea, enpatia,…bultzatuko dituena.

Hori guztia ikusita, eskoletan erronka nagusiak hauek dira nire ustez, giroa eta harremanak hobetzeko asmoarekin:

·         Gatazkak bideratzen ikasi eta irakastea

·         Horretarako irakaslegoaren eta beste agente batzuren (jantokiko begiraleak, familiak,...) etengabeko formakuntza behar da.

·         Herramientak eskeini behar zaie ikasleei.

·         Eta Isabel fernandez-ek aipatzen dituen 5 eremuen lanketa: kontzientzia hartzea, curriculuma, banakako tutoretzak, partaidetza eta antolakuntza.

Gatazkak era eraikitzailean konpontzeko eta bideratzeko baliabide bat, ADOSTOKIAK dira. Bertan ikasleek kontzientzi hartzen dute gertatu denaz, elkar entzutea dago, denek daukate hitz egiteko beraien momentua, sentimenduetaz hitz egiten da, enpatia lantzen da eta ikasleak dira konponbideen protagonistak.


Horrela, gatazken bideratze erailitzaile batekin, eta berdintasunean oinarritutako gatazken bideratzearekin, harreman osasuntsuagoak lortu daitezke.

Bestalde, Paco Cascon-en hitzaldi bat partekatu nahiko nuke, luzea da baina merezi du bera entzutea.

Bukatzeko, foroan partekatu dudan bideo batzuk ere oso baliabide interesgarriak izan daitezke ikasleei lankidetzaren garrantziaz ohartarazteko.

Aurreko urteetako post hau aukeratu dut, baliabide ugari, eta interesgarriak partekatzen dituelako: kontzientzia hartzeko bideoak, hitzaldiak, ikasleekin erabiltzeko baliabideak,…

HARTU DEZAGUN DENOK LANKIDETZAREN BIDEA!!




2023/02/27

EREDU AFEKTIBO-SEXUAL BERRIAK ERAIKIZ

 



Zenbat hitz aldatu behar eta zenbat hitz sendotu behar. Baina zertarako? Ba... HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA LORATU DADIN!!! 🌸🌹🌼🍀

Txikitatik, emakumeok bizi dugu sexualitatea pekatu bat bezala: ezin genuen horri buruz hitz egin, baina ezin genuen hartaz pentsatu ere egin. SEXUALITATEA, Zer zen hori? eta DESIOA? Ufff!! Zelako beldurra!!! Gizonak, aldiz, zenbat eta sexu-harreman gehiago izan, orduan eta hobeto. Patriarkatuak bere lana oso ondo betetzen zuen. 

Baina pena da patriarkatuak bere lana egiten jarraitzea: iragarkietan emakumeen objetibazioa bistan dago; Sexu patriarkalaren negozioak hor daude (prostituzioa eta pornografia); gazteen artean estereotipo sexistak mantentzen dira, eta oraindik ere gizonak "matxitoak" dira eta emakumeak "putak"; emakumeen menpekotasuna errealitatea da; harreman sexualetan koitoa garrantzitsuena delakoan jarraitzen da... eta hainbat eta hainbat ideia sexista eta oker... eta asmo txarrekoak. 

Eta zer esan patriarkatuaren irudiak betetzen ez dituzten pertsonei buruz?: lodiak direnak, elbarrituak, ederrak ez direnak, beste arraza batekoa dena... 

Aldi berean, eskoletan, curriculum ezkutuan heteronormatiboa nagusitzen da, beraz, eredu patriarkalak errepikatzen jarraitzen dugu. 

Baina, beti esaten dugun bezala, generoa eta sexualitatea eraikuntza sozialak dira, eta eraiki ziren bezala deseraiki ditzakegu. Eta has gaitezen eskoletan, eskolak esparru seguruak izan daitezen. Horretarako, benetako heziketa afektibo-sexuala jarri behar dugu oinarrian, aniztasuna errespetatuz, emozioak eta sentimenduak adieraziz, beldur barik, eta sensibilitate guztiei lekua eginez. 

Hori guztia errealitatea izateko behar-beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Eta hortik aurrera, eredu afektibo-sexual berriak eta anitzak posibleak izango dira, Haur Hezkuntzatik hasita. 

Orain arte esandako guztia kontuan hartuta, nire ustez bi izango ziren eremu hezitzaileetako erronkak: 

  • heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietan txertatzea.
  • sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea. 
Eta hori lortzeko, beti esaten dudan bezala, irakasleok formakuntza serio eta sakona behar dugu.

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-en artean Argiñerena gustatu zait arrazoi desberdinengatik. Hasteko, asko gustatu zait gaiarekin egindako akrostikoa. Beste alde batetik, zelan tratatu duen gaia oso egokia iruditu zait eta uste dut oso ondo dago azalduta. Eta amaitzeko, jarri dituen baliabideak baliogarriak iruditzen zaizkit. 

Amaitzeko baliabide batzuk ikasleekin erabiltzeko:


     5. Eta orain irudi batzuk elkarrizketak eta hausnarketak sustatzeko: 





  SEXUA NAHI, MAITASUNA ERE BA

                 

                                      

Pornografia sexu-hezkuntza berria bihurtu da, gazte eta nerabeentzako erreferentzia-esparru
nagusia izanik sexu afektibo hezkuntza hezigarri baten ezean. Indarkeriazko praktika batzuk
normalizatu dira harreman-eredu batean garatuz, non emakumearen gorputzarekiko dominazioa eta indarkeria normalizatu egiten dira.

Premiazkoa da hezkuntza sexu afektiboa, hezkuntza curriculumean sartzea indarkeria matxista eta sexu-indarkeria prebenitzeko tresna gisa, adin txikienetatik hasita. Gazteek eta nerabeek sexualitate askea eraikitzeko eta berdintasunezko, errespetuzko eta plazerezko harremanak bizitzeko eskubidea dutelako.

Baina sexualitate osasuntsu, errespetuzko eta sexuen arteko berdintasunean oinarritutako baten garapenean adingabeak hezi eta lagundu ahal izateko,  helduok geure gain hartu behar dugu lehenik eta behin, guk prestatzeko lana, eta horrek esan nahi du bizi dugun errealitate hori modu kritikoan ezagutu eta aztertu behar dugula eta azterketa kritikoa egiteko, ikuspegi feminista onartu behar da ezinbestean.

Heziketa afektibo sexualerako hezkuntza eskuhartzerako hainbat baliabideak:

  •        Gustora: dibertsitate funtzionala duten pertsonei eta haien inguruneari zuzendutako zerbitzua da. Helburu nagusia pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea da, haien sexualitatea kontuan hartuta. Familia, gizarte, laguntza eta lanbide inguruneari ere zuzenduta dago, eta arreta berezia eskaintzen die interesa dutenei.

https://guztiok.eus/wp-content/uploads/2018/11/gustora-triptikoa.pdf  

·      “Eso no es sexo” , pornografiaren kontsumoari buruzko kontzientziazio-kanpaina nerabeentzat (bideoa): Pornoaren industriak harreman afektibo-sexualetatik sortzen duen distortsioari buruzko begirada jartzen du bideoak, osasungarria eta berdintasunezkoa den harremanetik urrun.                      

    https://www.youtube.com/watch?v=BImke6Dak60&t=90s        

 

·        (Eztabaidarako)

             Laburmetraia: "Biografía del cadáver de una mujer"  (Mabel Lozano)

                            Dokumentala: "Chicas nuevas 24 horas"  (Mabel Lozano)

                             Hitzaldia: “La vos de las supervivientes” (Amelia Tiganus)

                               https://www.youtube.com/watch?v=sBl8GCFbmBM 

  •              Liburuak:  Historia de una lucha (Komikia) Amelia Tiganus. Serendipia argitaletxea    2021             

                                                        

                                                            

Aurreko edizioetako aukeratutako bloga: HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA BAI ALA BAI. Gaiaren azterketa zakona egiten du eta hezkuntza mailan dauden erronkak ederki definitzen dituelako ere.